Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esnifatu, esnifa(tu), esnifatzen (orobat snifatu g.er.) du ad droga sudurretik xurgatu.

Esnifatu eta burua atzerantz botatzen zuela sudurreratu dut nik ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.

Ni, Chiquinhoren etxean, hautsa esnifatzen Fernando, Marcito, Miltinho, Eliana, Rita eta Laisekin, kokaren gauzak, garai hartan kontzientziaren benetako erredentzioa iruditzen zitzaidan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.

Behin batean, koka esnifatzen ari ginela, Rodolfok titi bat txupatzen uzteko eskatu zidan, eta Cida hantxe gelditu zen begira, beste titia ukitzen zidala, ahoan musuak ematen eta gorputza gure kontra igurzten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Jokoan ere jaitsi egin nintzen, eta anfetaminei eta esnifatzen nuen kokainari esker eutsi ahal izaten nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.

Kontua da, tipoak bisita egiten zigunean, bai Fernando bai ni bero-bero jartzen ginela bi lerro esnifatu bezain laster.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Mikek eta Alicek egun osoa ematen zuten esnifatzen, eta horretan segitu badute eta oraindik bizirik badaude, piltzar desitxuratuak izango dira, inoren aurrean ez aurkezteko modukoak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus