Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

estira iz norbaitek pairatzen duen oinaze gogorra.

Gogoan atxikita geratuko zitzaizkion gizonari, estiran dagoenaren intzirien gisako kexu mingarri haiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 205. orr.

Inkisizioneak Iruñan zituèn gartzela sekeretuetan, non baitzeuden, ziegak ez ezik, auzitegiko gela eta torturatzekoa ere, bere estirarekin eta bertze mila tresnarekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 425. orr.

Zenbat eta gehiago hazten zitzaion sabela handitzen ari zen haurraren eraginez, orduan eta gehiago estutzen zuen estira tresna hura, martirio hura sufrituz Itxaropena zen, oinaze estiran gailentzen den itxaropen hori, Inkisizioaren leotzetan ere heriotzara kondenatuei belarrira mintzatzen zaiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Ordea, amodioaren estirak nekez esplika zitezkeela niolarik, ikastolako arduraduna bi godalet plastiko garagardoz arrada beteak ekarriz hurbildu zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus