Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

estugune iz gune estua.

Jaunaren aingerua aurreratu eta inori eskuin-ezkerrera egiten ez uzteko moduko estugune batean gelditu zen. Elizen arteko biblia   Zen 22,26

Arieteak berak ehun eta lau oineko luzera zuen, behean hamabost hazbeteko zabalera eta lodian oin bat; buru aldera egiten zuen estuguneak luzeran oin beteko neurria zuen, lodieran bederatzi hazbetekoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 5190. orr.

Prouvaires kaleko estugunean, Claudek begiak kliskatu eta Saint-Eustachera begiratzen zuen, estalpeko kalearen muturrean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 256. orr.

Abotsak sarritan eztarria mintzen eta, oihuak kanporatzean, zintzurrestea garrazten du, bistan denez,hotsen lehenkiak pilo handiagoan estugunetik kanporatzen hasi direlako eta, berau beteegi eginik, ahoaren atea urratzen dutelako. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 261. orr.

Harryren hitzen hurbiltasunak hainbesteko estutasuna sortarazten zuen Ellenengan, ezen ematen baitzuen haren jantziaren estuguneetako zirrikituetan zehar aurrera egin nahi zuela. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 281. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus