Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ezker 1 iz bihotza dagoen aldea. ant. eskuin.

Ez eskuinera eta ez ezkerrera ez okertzeko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4690. orr.

Ibiltzen garenean ez dugu ez aurrera ez atzera jotzen, ez ezkerrera ez eskuinera egiten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Noizbehinka, ordea, ezkerrera eragiten zion lemari eta eskuinera gero kolpe bortitz batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Hantxe geratu nintzen berak ezkerrera egiten zuen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.

Ezkerrera hartu nuen, Urumearen gaineko zurezko zubian barna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 101. orr.

Uzpuruko basoak iraganik Bianditz mendiaren gailurrera baino lehentxeago ezkerrera dagoen sakondura leunean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Zunbillondoko muinotik goiti, ezkerrerantz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 214. orr.

Konpasaren punta jarriz eskuineko zentroan eta, erradio bezala, ezkerrean duen puntuak markatzen dion neurria hartuz, zirkulu bat egingo da proszenioaren ezkerreko aldea ukitzeraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2430. orr.

Eskailera buruaren ezkerrean eta eskuinean ate bana daude.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Beren ezkerrean, hogei bat metro haratago eta uretan belaunetaraino sartua, gizon bat dago arrantzan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Neure ezkerretan, murrutzar beltzari erabat itsatsirik, txabola mordoa ikusi nuen ilaran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Ezkerretan arku txapala dago, handik ur hotza darion iturburuaren begirale xume.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Zure etxetik irtenda, ezkerretara ala eskuinetara?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Portaletik irtetean, Mateo Zugasti gure kaletik ezkerretara jo, eta aldapa leunean gora muttur bat egin ondoren... itsasoa agertu zait aurretik!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 27. orr.

Arrebak leihotik burua aterata bakarrik, eta ezkerretara begiratuz, ikus zezakeen murrutzar beltzairearen zerrenda bat, Esnategi kalearen amaieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Ezkerretatik zetorren, itsas hegitik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.

Bonaparteren ofizial ohia, fusil bala batek zauritu zuelako herrenka egiten duena ezkerretik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Ez al da, bada, ispiluaren aurrean eskuina ezker bihurtzen, eta ezkerra eskuin...?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 48. orr.

· Karbono dioxidotik garbiturik eta oxigenoa berriturik, birika-zainetara biltzen da odola, eta bihotzaren ezkerreko aldera itzultzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Ezkerreko eta eskuineko muturretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3950. orr.

Egoera-diagrama batean, perpausa sortzeko ezkerreko hasierako puntutik abiatzen gara, bidea jarraituz, eskuinaldeko bukaerako punturaino, betiere gezien norabide berean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.

Ezkerreko motorra murrizten badut, eskuineko motorraren albo ekarmena berdindu beharko dut, hegazkinak ezkerrerantz joko baitu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Ezkerreko goardia ere lurrean datza, ahoz goiti, mosketoia oraindik eskuan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 123. orr.

Neure alabaz hitz egin diot, nola hila den, neure alabarekiko ezkonbidaiaz, Korintoz, aspis sugegorriaz, nola egin zion ausiki ezkerreko bularrean, eta alabaren ehorzketaz, eta neure etorkizunaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 272. orr.

Ezkerreko eskuarekin kapelari eutsiz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.

Mintzamenarekin -eta hitzean oinarritutako pentsamendu mota ugarien programazio-instrukzioekin- zerikusia duten oroimen-arrastoak ezkerreko hemisferioan kontzentratzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 264. orr.

Ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz, grisaren gamako koloreetan ikusten hasi zen beraren ikus-eremuko eskuinaldean zegoen guztia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Haren ezpainen bustia senditu nuen ezkerreko masailan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.

Ibiltzerakoan eskuaz laguntzen zion ezkerreko hankari, ia nabaritu ere egiten ez zen herrena gutxiagotzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 12. orr.

Badaki ametsak azkenik odol usaina hartzen duela, eta izen asko ere bai: Jena, Austerlitz, Wagram, non bala batek ezkerreko hankatik utzi zuen betiko herren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.

Komuna ezkerreko bigarren ate hori duk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 92. orr.

Andromedaren eskuineko eskua Casiopearen irudiaren gainean geratzen da, eta ezkerrekoa Piscis borealaren gainean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

Zeharka zihoan Matias treneko korridoretik, eskumako maleta aurrean eta ezkerrekoa atzean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 9. orr.

Oinetakoak urratuak zituen, ezkerrekoaren aztala hautsia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

Kontua zen, etorri zitzaion gogora, nola lotu eskuineko masa ezkerrekoarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 57. orr.

Pliushkinek laztantxoak egin zizkien bi ilobei, eta, bata eskuineko belaunean eta bestea ezkerrekoan harturik, gora eta behera eragin zien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Legeak agintzen zuen xingola eskuineko besoan eraman behar zutela; emakume hark, ordea, ezkerrekoan zeraman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Orduan, tximistaren pare, zartako ikaragarri bat eman dio neskari eskuin masailean, eta, hurrena, kemen berberaz, ezkerrekoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Ibai aldera abiatu ziren biak, gizonezkoa eskuin hankatik herrenka, eta emakumezkoa ezkerrekotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 165. orr.

Artega ari zen gimnasioan borroka aurreko jausitxo ohi baino dantzariagoak oin-punta ezkerrekotik eskumakora tartekatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deigarriena, ezker orrialdeko azpiko zatidura: "Praktika satanikoak gure hirian?".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Ezker betazala goratu zitzaion, begiaren zuria bistan utzirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.

Eskuin eskua ezker besondoan jarriz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 20. orr.

Matela guztia hanpaturik sumatzen nuen, eta orobat mindurik eskuak, ezker belauna eta gerruntzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Fusta mehe batekin ezker izterrari kolpetxo batzuk jotzen zizkion bitartean, kartazal beltz bat luzatu zion kolore bereko eskularruan ezkutatutako eskuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 37. orr.

Ariannak sastakaia sartu zion bere maitale izan zen gazteari, eskuinez ezker saihets aldean, eta odoletan utzi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Ene hitzak aditu bezain fite, zutitu zen kapitaina; paratu zuen mahai gainean ezker eskua, zeinean baitzeraman pipa; luzatu zuen eskuina; jarri zidan hura besagainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 457. orr.

Berehala, hoztu baino lehen, ezker eskutik ateratako eraztun lodiaren zigilua jarri zion gainean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.

Ezindua sentitzen da, kirio guztiak eten balizkio bezala tirazoa ezker-besagainera eta lepora zabaltzen zaionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Bera herrira etorri aurretik portuan izandako istripu batek ezker hankako herren nabarmena utzi zion saritan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.

Jertse grisaren ezker poltsikora eraman zuen eskua, bihotzaren albora.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.

3 ezkerreko eskua.

Beste eskua, Safok eskuina eta Egeak ezkerra, elkarri emana zuten, bata besteari lotuta baitzebiltzan, bizitzan ez ezik, bizitzako unerik gehienetan ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.

Ahula dut ezkerra, eta piano jotzen hasi nintzenetik, beti egin behar izan dut ahalegin berezia ezkerra trebatze aldera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Ukitu zituen, orduan, Sansomek jauretxeari erdi-erdian eusten zioten bi zutabeak, bataren kontra eskuina eta bestearen kontra ezkerra ipiniz.  Elizen arteko biblia   Epa 16,29

Jakobek bere eskuak luzatu eta eskuina Efraim seme gazteenaren buru gainean ezarri zuen eta ezkerra Manases lehen-semearen buru gainean, eskuak gurutzatuz.  Elizen arteko biblia   Has 48,14

Hantxe itxaron zion besteari, eskuina gerrian, ezkerra hagari helduta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 25. orr.

Ukitu zituen Sansonek etxeari eusten zioten erdiko zutabe biak, eskuak ipini zituen haien kontra, batean ezkerra eta bestean eskuina, eta oihu egin zuen "Hil nadila, filistearrekin batera".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 43. orr.

Ezkerrak nagusi eta eskuinak laguntzaile behar dutenetan sortzen zaizkit arazoak, eskuina baldartu egiten baitzait eta kontrakarrean segitzen baitio ezkerrari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 8. orr.

Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak.  Elizen arteko biblia   Mt 6,3

Kabinatik irten eta eskudelari heldu zion ezkerrarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Printzeak eskuin eskua Mariaren gerri aldera eraman zuen eta ezkerrarekin Mariaren eskuina hartu eta poliki-poliki berarengana ekarri zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.

-Eskuinaz huts egin diat eta, ea ezkerraz -aldarri egin zidan-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 375. orr.

Hartu zuen ezkerraz ziria eta eskuinaz langileen mailua, jo zuen Sisera eta burua txikitu zion.  Elizen arteko biblia   Epa 5,26

Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtikitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,2

4 izond ezkerreko aldean dagoena.

-Deus ez -erantzun dio iluntasunari, eskuinaz esku ezkerra igurzten duen bitartean-.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Esku ezkerrarekin eskuinari zegozkionak egiteari utzi eta esku bakoitzari berea egiten utzi behar niola deliberatu nuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Erribera 11, 1. ezkerra.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 100. orr.

· Oso errentagarria duk diskurtso zuri errukitsu hori, endemas kaferik gabe konformatzen den funtzionario ezkerrarentzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

5 izond pertsonez mintzatuz, idazteko eta, batez ere ezkerraz baliatzen dena. ik ezkerti.

Ezkerra izan ala ez, ezker eskua erabili zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Arerio hari Katxo deitzen zioten, ezkerra zelako.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

6 adlag ezkerretara.

Ezker, mendia bere pentze eta oihanekin laino pean dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Hantxe, ezker, ikusten dut, Arga ibaia segitzen duela, barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Han, urrun, ezker, mendi hura: Iurramendia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Gizon bat, orain, ezker, belarretan hau ere.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Utzi dut aitzinean Uhartera doan errepidea eta Monte Miravalles daukat orain, ezker: lehen patarra naski, egun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Bideak bat-batean ezker egiten du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Kapera hori, ezker ere, Santo Cristo de la Vera Cruz, eta beraz Rabanal del Caminoko lehen etxeak ez zaizkigu oraindik urrun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Tximinoa zauli bazen, ordea, doktorea ez zen gutxiago: jo eskuin, jo ezker, aingira baten gisa irristatu zen mahaipera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

Zubiburutik ezker hartu, eta hona Villaba.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Bodegas herria hor dut ezker.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

· Guretzat unibertsoan ez dago mugarik inorantz, ez ezker ez eskuin, ez gorantz ez beherantz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.

7 iz Legebiltzarrean eta, alde aurrerakoia, ezkertiarren multzoa.

Duela hamar urte Destra e sinistra (Eskuina eta ezkerra) liburua eman zuen argitara, bere libururik salduena izan dena, eta erreferentzia garrantzitsua izan da Italiako politikagintzan.  Berria - Kultura   2004-01-10

Txilen bi ezker eta bi eskuin daudela diote batzuek.  Berria - Harian   2006-01-17

Ezkerrak eskuinak eskaintzen ez duena eman behar du.  Berria - Kultura   2004-09-22

Zentro-eskuina eta zentro-ezkerra hasi dira bozen ostean zer egingo duten aztertzen.  Berria - Mundua   2006-04-26

Humala nazionalistak nekazari eta indigena txiroen sostengua jaso du; zentro-ezkerreko hautagai Garciak, aldiz, enpresaburuena.  Berria - Mundua   2006-04-26

Eskualdetako bozetan garaipena egiaztatzea espero du ezkerrak.  Berria - Mundua   2004-03-28

Aralarrek «ezker subiranista zibila» egituratzea izango du xede.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Eskuina ez du kontuan hartu; soilik ezkerrarentzat agintzen du.  Berria - Mundua   2004-04-27

Oraintxe nago konbentziturik ezerk eta inork ez duela suntsitu ezkerreko politikagintza Europan, sozialistek eurek beste.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Ezkerreko alderdiek sustatzen dute Jean Lissar "berdeen" alderdikoa.  Herria   2001-03-08

Arnaldok dio, ostera, ezkerreko abertzaleak bereganatzeko soilik egin duela proposamena Ibarretxek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 94. orr.

Ezkerreko oposizioak dudan eman ditu auzapezak aipatu diru sartzeak.  Herria   2004-10-28

Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Ezkerreko zinegotziok, ez duzue uste mozio bat naizela?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.

Egia esan, gehienek gorrotatzen zuten Rasputin: ezkerrekoentzat mistiko atzerakoia eta antisemita arrazista zen; eskuinaren ustetan, ahozabal haren baldankeriek zalantzan jartzen zuten herriaren aurrean erregetzak izan behar zukeen irudia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

"Gu abertzaleok, gu ezkerrekook" eta hola hasten zen, esanez ez zirela hemengoak, erbestekoak zirela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Parisen beraz, oro har eskuindarrek badute ezkerrekoek baino boz gehiago.  Herria   2001-03-22

Lurraldetan, ez da deus uste-gabekorik gertatu, ez baitzen ere gertatzen ahal, jakinaren gainean denetan ezkerrekoek badutela gehiengo ederra.  Herria   2004-04-08

Kontua zen, etorri zitzaion gogora, nola lotu eskuineko masa ezkerrekoarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 57. orr.

Humala nazionalistak nekazari eta indigena txiroen sostengua jaso du; zentro-ezkerreko hautagai Garciak, aldiz, enpresaburuena.  Berria - Mundua   2006-04-26

8 ezker-eskuinetan, eskuin-ezkerretan

Nire edari saminetik edan bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea.  Elizen arteko biblia   Mt 20,23

Ezker-eskuinetan ate nabarrak ziren eta lurrean koadrodun baldosa merkeak, koskekin batzuk  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

9 ezker alde ik ezkerralde.
10 ezker ala eskuin

Ezker ala eskuin, askok egiten duten oharpena: alderdieri denetz baitezpada neren hautagaiaren hola hautatzea, hori alderdi baten egitekoa denetz… Hortaz ere bada eztabada frango ez idurika.  Herria   2005-12-08

Erreka bitan banatzen bada ere, urak erabakitzen duela, eta ez guk, ezker ala eskuin, nondik eramango gaituen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 93. orr.

Mariaren esku batek -ezker ala eskuin ezin zehaztu mezulari gazteak- krabelin zuria bota zion Kopenhageko printzeari, baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

11 ezker edo eskuin

Aspekoak bikain sakatzen du, ederki irauten dio kantxa erdiko pilota hartu-emanari eta beste inork ez bezala sartzen da airez; berdin ezker edo eskuin, berdin boleaz zein sotamanoz.  Berria - Kirola   2004-04-11

Ezker edo eskuin begia bezain zeurea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 37. orr.

12 ezker eta eskuin (orobat eskuin eta ezker g.er.) ezkerrera eta eskuinera.

Ezker eta eskuin, arbola ttipi pollitak eta laster behi edo zaldi aterpe zahar baten ondotik, xaradi bat, zernahi zuhaixka sistakor elkarri lotuak daudela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Azofra bere karrika nagusi luze eta ederrarekin agertzen zait: hemen ere, etxeak eraiki dira, ezker eta eskuin, Caminoari esker.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Adiskide anitz handik joanak ziren ezker eta eskuin lantegia erre zenetik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 106. orr.

Gorantza leunean kale hertsiaren bukaeran, zuhaitz ederrak ezker eta eskuin.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.

23an ibili naiz herri horretan zer topografia mota duen jakin nahiz eta horretako kurritu naiz ezker eta eskuin, proiektu bat egiteko asmoarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 171. orr.

Bertzeen oharkabean ihes egin nahi duelakoa jokatuz, burua apaldu eta urrats luzean zeharkatu nuen erredakzioa, ezker eta eskuin beldurtu antzo begiraka. harmail nagusiko berrikuntzen bigarren fasea amaituta, prentsarako gunearen ezker eta eskuin ezarri dituzten kabinak estreinatuko dituzte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Euskal-Herriko parropiez eta Iraultza handiko gertakariez zernahi lekukotasun eta argitasun bildu zuen, zernahi paper zahar miatuz ere eskuin eta ezker. 70 eta 80 hamarkadetan ezker eta eskuin, mugaz bi aldetan, hiri, herrixka edo auzo guzietan ibiliak dira, kantaldiz kantaldi. Israeldarrak, ordea, oinak busti gabe igaro ziren itsas erditik, ur-harresiak zituztela ezker eta eskuin.  Herria   2003-01-14

Burua astintzen zuen zakurrak, batera eta bestera, ezker eta eskuin, pasio animal berberaz alde bietara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

13 ezker mutur muturreko ezkerra.

Edozein herritan, Espainian edo Frantzian, esaterako, panorama politikoa argia da: eskuin edo erdi-eskuineko indar sendo bat dago, ezker edo erdi-ezkerreko beste indar sendo bat eta, gero, muturrak ere egon daitezke; ezker mutur bat edo eta eskuin mutur bat.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Ezker abertzalea eta ezker muturra izan dira ezezkoaren aldeko ahotsak.  Berria - Harian   2005-05-29

Ezaren alde eskuin muturra Le Pen, de Villiers eta bertze batzu, ezker muturra ere Arlette Laguillier, Besancenot, Marie-George Buffet eta Chevènement, hitz batez frantses nazionalistak.  Herria   2004-09-16

Gauzak horrela zeuden, ustekabean egunkarian atera zenean zazpigarren artikulua onartuta zegoela eta ezker muturrak ere baiezkoa eman zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.

Italiako Justiziaren manipulazioak ezker muturrari egotzi zizkion atentatu guztiak eta 20.000 pertsona erruztatu zituen.  Berria - Mundua   2004-10-13

Milioia inguru dira Frantzian ezker muturrari botoa ematen dietenak, eta LCR-LO koalizioak «mugimendu sozialen, emakumeen eta internazionalisten» defendatzailea izan nahi du Estrasburgoko Parlamentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Ezkerreko familia baten semea, ezker muturrera joan da 1968-ko urtearen ondotik.  Herria   2002-12-26

Ezker muturretik, LO eta LCR alderdiek zerrenda batua osatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

13a ezker muturreko (orobat ezkermuturreko g.er.) muturreko ezkerra. ik beherago 16.

Alderdi hura gerra aurreko POUM ezker muturreko alderdiaren oinordeko-edo zen, ideologia aldetik behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Ezker muturreko LCR alderdi troskista biziki pozik dago igandeko emaitzekin.  Berria - Harian   2005-05-31

Eskuineko eta ezkerreko, eskuinburuko eta ezkermuturreko, beste zonbait ere arte hortan sartu nahi, laster ageriko zoin eta nun.  Herria   2004-05-13

Ea Peppone alderdikideak, ezker muturreko gorriek aho batez 7garren artikulua onartu zutenez gero, izendatu nahi ote zuen elizarentzat gestio-batzorde bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

-Onerako ala txarrerako, ez naiz ni nor hori esateko -esan nuen, bisitaria ezker muturrekoa ala kontrakoa zen igarri ezinik-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 165. orr.

Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen, eta areagotu egin zituen lehenagotik zeuzkan ideia komunistak: POUM zeritzan alderdian sartu zen, ezker muturrekoekin;  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

14 ezker-eskuin (orobat eskuin-ezker g.er., ezker-eskuma g.er. eta ezkereskuin g.er.) adlag

Giharren tentsio-joko perfektua nire aurrean, ezker-eskuin txandakaturik: estutu, lasaitu, estutu, lasaitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Hurbildu eta bi musu utzi zizkion, ezker-eskuma, masailetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.

Etsaia ikusitakoan, haren aurka egiten zuen ezpata eskuan, inork atzetik jarraitzen ote zion begiratzeke eta, gehienetan, ezker-eskuin ezpataz joz, ezker-eskuin ezpataz zaurituz, bidea egiten zuen, lagunak sar zitezen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Lepoa ezker-eskuin bihurrikatu zuen, zelatari eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Eta argimutilaren ondoan, bi olibondo ezker-eskuin.  Elizen arteko biblia   Za 4,3

Gero, ospitaletik atera nintzenean, ezkereskuin begiratu nuen, baina e z zegoen inor nire esperoan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Etorriko dira, badatoz, hankak eskuin-ezker jasoz, sigi-saga, estropezurik larriena saihestu nahian.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

15 ezker pareta ik ezkerpareta.
16 muturreko ezker

Hemen, ezker abertzalea deitzen dena gehiago da muturreko ezker abertzalea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Muturreko ezker abertzaleak ez zuen onartu legea eta EA-EAJ abstenitu egin zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Muturreko ezker abertzaleak egin behar lukeen azterketa da, Jaurlaritzaren proposamena ardatz moduan hartu eta horri ekarpenak egiteko aukera baliatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Muturreko ezker abertzalearen inguruan aurrerapen batzuk gerta daitezke, elkarrizketa eta jarduera politikoa aurrerapen politikoaren oinarri bakarra direla ulertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen ezker (7); ala ezker (7); alai ezker (9); alai ezker paretan (7); aralar eta ezker (7); atharriko ezker (12); atharriko ezker paretean (11); atzo ezker (14); azpimarratu zuen ezker (7); bai ezker (8); baigorriko ezker (7); baina ezker (33); baina ezker abertzaleak (7); baita ezker (9); bat ezker (15); batean ezker (7); bere ezker (16); bereziki ezker (7); bilbo ezker (12); burua ezker (25); burua ezker eskuin (16); buruari ezker (9); buruari ezker eskuin (9); da ezker (80); da ezker abertzalea (9); da ezker abertzaleak (15); da ezker abertzalearen (20); dauka ezker (7); dela ezker (15); den ezker (14); dio ezker (22); dira ezker (24); ditu ezker (23); ditu ezker abertzaleak (9); donostia ezker (10); du ezker (116); du ezker abertzalea (10); du ezker abertzaleak (39); du ezker abertzalearen (8); du ezker abertzaleko (8); du ezker batuak (16); du ezker hankako (9); duela ezker (9); duen ezker (11); dut ezker (7); dute ezker (21); ea eta ezker (15); edo ezker (18); egin du ezker (10); egin zuen ezker (12); ere ezker (28); esan zuen ezker (11); eskuin edo ezker (7); eskuin eta ezker (107); eskuin ezker (22); eta ezker (522); eta ezker abertzale (9); eta ezker abertzalea (33); eta ezker abertzaleak (45); eta ezker abertzalearen (40); eta ezker abertzaleari (7); eta ezker abertzaleko (37); eta ezker batua (23); eta ezker batuak (24); eta ezker batuaren (13); eta ezker batuko (8); eta ezker eskuin (27); eta ezker eta (7); euskal herriko ezker (8); ez da ezker (8); ez ezker (12); ezker abertzale (90); ezker abertzale legez (12); ezker abertzalea (378); ezker abertzalea eta (16); ezker abertzalea ez (15); ezker abertzalea legebiltzar (12); ezker abertzalea prest (8); ezker abertzalea taldeak (25); ezker abertzalea taldearen (8); ezker abertzalea taldeko (10); ezker abertzaleak (700); ezker abertzaleak bere (10); ezker abertzaleak bide (7); ezker abertzaleak deituta (8); ezker abertzaleak deitutako (8); ezker abertzaleak egindako (17); ezker abertzaleak ere (16); ezker abertzaleak eta (23); ezker abertzaleak ez (24); ezker abertzaleak gatazka (17); ezker abertzaleak herri (7); ezker abertzaleak kudeatutako (12); ezker abertzalean (38); ezker abertzalearekin (55); ezker abertzalearen (414); ezker abertzalearen aurka (20); ezker abertzalearen aurkako (20); ezker abertzalearen eta (14); ezker abertzalearen izenean (8); ezker abertzalearen kontra (10); ezker abertzalearen kontrako (13); ezker abertzalearentzat (15); ezker abertzaleari (101); ezker abertzaleari buruz (7); ezker abertzaleko (311); ezker abertzaleko beste (15); ezker abertzaleko hainbat (18); ezker abertzaleko hautetsiek (15); ezker abertzaleko herri (8); ezker abertzaleko kide (8); ezker abertzaleko kideak (18); ezker abertzaleko kideek (9); ezker abertzaleko kideen (13); ezker abertzaleko militante (14); ezker abertzaleko ordezkariak (10); ezker abertzaleko zenbait (9); ezker abertzalekoak (10); ezker abertzaletik (20); ezker alboko (29); ezker albokoa (20); ezker albokoak (7); ezker aldean (59); ezker aldeko (30); ezker aldera (38); ezker aldetik (13); ezker anitzeko (8); ezker batua (129); ezker batua berdeak (27); ezker batua eta (22); ezker batuak (147); ezker batuak eta (14); ezker batuan (7); ezker batuaren (54); ezker batuari (9); ezker batuko (101); ezker batuko koordinatzaile (17); ezker batuko koordinatzaileak (7); ezker belauna (7); ezker belaunean (9); ezker belauneko (8); ezker besoa (17); ezker edo (11); ezker esku (7); ezker eskua (45); ezker eskuan (23); ezker eskuarekin (9); ezker eskuaz (17); ezker eskubi (7); ezker eskuin (340); ezker eskuin begiratu (24); ezker eskuin eragin (12); ezker eskuin eta (8); ezker eskuin mugitu (16); ezker eskuin mugitzen (11); ezker eskuineko (10); ezker eskuko (34); ezker eskuko hatz (16); ezker eskuma (11); ezker eta (66); ezker eta eskuin (43); ezker hanka (8); ezker hankako (43); ezker hankan (12); ezker hegala (34); ezker hegalean (95); ezker hegaleko (57); ezker hegalekoa (31); ezker hegalekoak (20); ezker hegalerako (9); ezker hegaletik (33); ezker independentista (7); ezker independentistako (9); ezker muturreko (28); ezker oinarekin (8); ezker oineko (11); ezker pareta (65); ezker paretako (32); ezker paretan (121); ezker paretaren (18); ezker paretean (114); ezker subiranista (8); ezker zangoan (7); ezker zangoko (7); g ezker (8); gero ezker (9); haren ezker (8); hartu zuen ezker (7); hazparneko ezker (19); hazparneko ezker paretean (14); herriko ezker (16); horretan ezker (8); izan da ezker (7); jai alai ezker (9); javier madrazo ezker (12); kanboko ezker (8); madrazo ezker (13); madrazo ezker batuko (8); muturreko ezker (9); nafarroako ezker (25); nafarroako ezker batuak (10); nafarroako ezker batuko (9); nire ezker (10); pilota ezker (7); sanoki ezker (8); sanoki ezker paretean (8); zein ezker (9); zen ezker (15); zion ezker (20); ziren ezker (13); zituen ezker (12); zuen atzo ezker (7); zuen ezker (101); zuen ezker abertzalea (12); zuen ezker abertzaleak (26); zuen ezker abertzalearen (10); zuen ezker abertzaleko (7); zuten ezker (17); zuten ezker abertzaleko (7)

abertzale eta ezkerreko (7); ala ezkerreko (8); baina ezkerreko (14); baita ezkerreko (7); bat ezkerrean (7); bat ezkerreko (7); batek ezkerreko (8); bere ezkerreko (7); bestea ezkerrean (7); burua ezkerreko (7); da ezkerreko (20); du ezkerreko (14); dute ezkerreko (10); esku ezkerra (8); eskuineko ala ezkerreko (8); eskuinetik ezkerrera (20); eta bestea ezkerrean (7); eta ezkerra (17); eta ezkerrak (10); eta ezkerrak (10); eta ezkerrarekin (10); eta ezkerraren (8); eta ezkerrean (20); eta ezkerreko (152); eta ezkerrekoa (15); eta ezkerrekoak (8); eta ezkerrera (14); eta ezkerretara (14); eta ezkerretik (11); europako ezkerraren (7); euskal herria ezkerretik (27); ezkerra eta (20); ezkerrak ez (7); ezkerrak ez (7); ezkerraren arteko (7); ezkerrean eta (16); ezkerreko aldea (9); ezkerreko aldean (24); ezkerreko alderdi (57); ezkerreko alderdia (12); ezkerreko alderdiak (23); ezkerreko alderdiek (25); ezkerreko alderdien (17); ezkerreko aldetik (9); ezkerreko alternatiba (10); ezkerreko begia (23); ezkerreko belaunean (10); ezkerreko besoa (23); ezkerreko besoan (10); ezkerreko beste (11); ezkerreko bi (7); ezkerreko demokratak (8); ezkerreko ertzean (7); ezkerreko esku (10); ezkerreko eskua (35); ezkerreko eskuan (24); ezkerreko eskuarekin (13); ezkerreko eskuaz (21); ezkerreko eta (27); ezkerreko eta eskuineko (9); ezkerreko gobernu (9); ezkerreko gobernuak (8); ezkerreko hanka (11); ezkerreko hankan (10); ezkerreko hautetsiak (7); ezkerreko ikuspegitik (8); ezkerreko indar (9); ezkerreko izterrean (8); ezkerreko koalizioak (12); ezkerreko koalizioaren (8); ezkerreko mugimendu (11); ezkerreko oposizioa (12); ezkerreko oposizioak (36); ezkerreko oposizioko (9); ezkerreko politika (10); ezkerreko politikak (8); ezkerreko sorbaldan (7); ezkerreko talde (9); ezkerrekoa eta (13); ezkerrekoa nirea (16); ezkerrekoa nirea izango (16); ezkerrekoak eta (11); ezkerrera eta (14); ezkerrera eta eskuinera (11); ezkerretara eta (11); ezkerretara hartu (13); ezkerretara jo (15); ezkerretik eraikitzeko (7); ezkerretik eraikiz (13); ezkerretik eskuinera (58); ezkerretik eskuinerako (7); ezkerretik eskuinerat (8); ezkerretik eta (13); herria ezkerretik (27); herria ezkerretik eraikiz (13); k titularra ezkerrekoa (15); titularra ezkerrekoa (15); titularra ezkerrekoa nirea (15); zen ezkerreko (10); zentro ezkerra (14); zentro ezkerrak (9); zentro ezkerrak (9); zentro ezkerraren (13); zentro ezkerreko (73); zentro ezkerreko koalizioak (10); zuen ezkerreko (21); zuten ezkerreko (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus