Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ferratu (orobat perratu g.er.), ferra(tu), ferratzen 1 du ad zamariari edo abelgorriari ferrak ezarri.

Kolono batzuen mandoak ferratzen zegoela. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 31. orr.

Jakin ezazue zaldi-ferratzen ez dudala parerik! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 187. orr.

Ene aitatxi Loran eta ene otto Pierre zaldi ferratzen ari zirelarik bere aroztegiaren aintzinean. Herria   2003-03-17

Zaldiak behin eta berriro erortzen ziren aurreko belaunen gainean, ferratu gabe zeudelako batetik eta hiriko galtzada erosora ohiturik ez zeudelako bestetik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 259. orr.

Zazpi pausoko zubia / heriotzaren zuria / ez ote duzu herri neurea / oker perratu zaldia. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zurezko makila ferratu bat, espartinak, eta Iruñeko bi mando-manta. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 204. orr.

Xu-ka ari zitzaidanan: xauri puttil xure makila ferratua non ezar eakutsiko dautxut. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 53. orr.

Zaldi ferratu batek bezainbat azantz edo arrabots egiten zuten Luzaideko karrikan ibiltzean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 186. orr.

Zaldiak arnasestuka zebiltzan, hatsa zarataka hartzen zutela, apo ferratuez harri koskorrak jo eta jo, txinpartak atereaz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 144. orr.

· Gehienak oihuka jaukitzen zitzaizkion, batzuek zapata ferratuak begitartera aurtikitzen zizkiotela. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 243. orr.

3 antzarak ferratzera (bidali, igorri...) modu txarrean joanarazi.

Ugazabandrearekin ondo moldatzen nauk eta ez diat nahi dena antzarak ferratzera bidali... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 92. orr.

Lepoa eginen nuke bat baino gehiago ni antzarak ferratzera igorri beharrean jarri nuela. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 115. orr.

Holako galdea egiten didatenak laster igortzen ditut antzara ferratzerat... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 12. orr.

-Hoa antzarak ferratzera. -Dolar bat emango diogu eta esaiozu antzarrak ferratzera joateko. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 215. orr.

Doazela denak antzarak ferratzera, benetan ari naiz. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 17. orr.

· Elisa, aldiz, aspaldi joana zen antzara zelestiarren ferratzera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 150. orr.

· -Zoaz oiloak ferratzera! -esanaz agurtu zuen laguna. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus