Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

figura 1 iz (literaturan) hizkera lauetik aldaratzen den estilo edo hizkuntza adierazpidea.

Figura, jakina den bezala, egitura gutxi-asko bakandu bat da hitzezko adierazpenaren barruan. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 236. orr.

Metafora metaforaren gainean metatzean datzan figura erretorikoa. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 4. orr.

Azken batean, figura erretoriko-poetikoak erabiltzen ohitzea baino ez da. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 41. orr.

Alderantziz, figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 236. orr.

Espazioaren irudikapenaren figura. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 213. orr.

Jauzia figura estilistiko bat da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 223. orr.

2 (geometrian) bolumenak, gainaldeak, lerroak eta puntuak, bere hartan hartuak.ik irudi 5.

Horrela, figuren tratatuak geometria izena hartzen du; mugimenduarenak, fisika. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 32. orr.

Geometrak figuren beharra dauka matematikako erlazioen eskemak egiteko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 55. orr.

Figura handi sinpleak -laukia, triangelua, zirkulua, laukizuzena- identifikatu eta bakoitza dagokion zuloan sartzeko jostailua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 135. orr.

Sarritan forma ezberdinez eta figura anizkoitzez karratua bezalako figura bakarra egin ohi denez. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 141. orr.

3 irudia, itxura.

Atzerago mutil baten figura iluna heldu da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 63. orr.

Eta lausoa zen haren figura, ala geroago lausotu zen? Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 135. orr.

Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 10. orr.

Orduan, hatzak azkar-azkar mugitu ditu eta figura bat agertzen hasi da. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 103. orr.

Bere modeloen begi bati, sudurrari, zangoari, musajeari ematen dio bizia: ez daki biziarazten figura. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 23. orr.

Orduan bururatu zitzaion harearen gainean geomantziazko figura bat marraztea. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 70. orr.

Denborarekin, arrastoen kopurua handitu egin zen nire espirituan, eta bazirudien, paper txurian zirriborro bat egiten denean bezala, figuraren bat erneko zela handik. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 17. orr.

Baina neure buruan ez zen figura erabat zehazten. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 17. orr.

Bere txakurrak ari zitzaizkion zaunkaka, baina orain figura tragiko bat baino ez zen, eta ez zien aurre egin. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 125. orr.

4 (irudi materiala)

Zortzi figuraz osatutako naximentu zaharra, aingeruari eusten dion kometa eta guzti. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 217. orr.

Gabonetako figurak erosi behar genituen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 57. orr.

Bi figura eder ziren, neurri naturalekoak, oso lirainak: aingeru bat, hegoak jausita zituena, oin bakarrean bermaturik, soldadu baten gorpua besoetan zuela. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 118. orr.

Bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

Aitak erregearen figura luzexka hartu eta hatzen artean erabili zuen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 97. orr.

5 hed

Aitaren eta amaren figurak beharrezkoak dira. Berria - Harian   2005-04-22

Gidoilariaren figura berreskuratu nahi du Bilboko zinema jaialdiak. Berria - Kultura   2004-11-17

Zentroetako zuzendarien figura indartu egin behar dela diote. Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Gobernuak sexu hezitzailearen figura kendu duela gaineratu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Dinamizatzailearen figura sortu dugu. Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Elkarren kontrako borroka horretan kanpoko arerioaren figura betidanik erabili du botereak herriak batzeko eta horren izenean sakrifizioak eskatzeko. Berria - Harian   2005-07-08

Jean Etxegoien pertsonaiaren figuran gorpuzten du Montoiak traizioaren ideia. Berria - Kultura   2004-04-03

Oteizak berak sortu zuen bere figuraren inguruko mitoa. Berria - Kultura   2004-10-08

6 pertsona ospetsua.

Hogeigarren mendeko figura handienetako bik -Leninek eta Gandhik. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 270. orr.

Mito grekoetan, Dedalo ez da inoiz figura nagusia izan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 91. orr.

Ugalde XXgarren mendeko gure figura nagusienetakoa da. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 101. orr.

Senarra da izarra, eta hari itzalik ez egiten erakutsi zioten, haren figura kolokan ez jartzen. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 44. orr.

Bere bizialdiko azken 10 edo 15 urteetan, gure garaiko literaturgile nagusietakotzat jotzen zenean eta, beraz, ordurako figura publikoa zenean. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 167. orr.

Figura horien kontra jokatzea zen nire ametsa. Berria - Kirola   2004-06-01

Beragaz ibili ziran guztiek dinoe zuen aitak bera figura handia zalako kontzientzia osoa eukala. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 62. orr.

-Rufinok bere burua figuratzat eukan, ez, bazala sinesten ebalako bakarrik, halantxe plazaratu behar zala uste ebalako baino. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 92. orr.

7 (hitz ellartuetan)

-Hik uste dok Rufino Arrolak baeukala halako figura-usterik? Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 39. orr.

-Berezko indar beharbada inkontzienteaz ganera, berak figura kontzientzia eukala uste dok? Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 18. orr.

Umeak bere, lehenago, figura usainean etorten ziran, baina orain anbizino hori asko txikitu da. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 75. orr.

Ganera, ikasleak figura goserantz orientatetik, porrota baino ez dator. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 75. orr.

· izond -Oso penagarria niretzat, Zaldun Figura Trixte jauna, berorrek nire lurretan egin duen lehenbizikoa. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus