Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fisika 1 iz gorputzen egoera edo higidura aldatzen duten legeak aztertzen dituen zientzia.

Horregatik, harago joan beharra zegoen [...] jatorrira jo, matematikara eta fisikara. Newtonen fisika ordezkatzeko teoria baten bila genbiltzan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 197. orr.

Mende honen hasieran baino ez da sartu denbora fisikaren muinean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Gorputza izan daiteke nire ikuspegia ulertzeko abiapuntua, fisikaren legeen menpe baitago.  Berria - Kultura   2004-08-11

Teoriaz, hipotesiz eta kalkuluz baliaturik eraikitzen ditu fisikak bere irudikapenak, eta gero balioesten da haiek "errealitate"arekin duten erlazioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Fisika teorikoaren kontzeptu eta lege oinarrizkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Fisika nuklearrean-edo [...] aditua izatea nahi zuela bakarrik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.

Partikulen fisika, indar nuklearrak eta elektrokimika.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Fisikan doktorea Cambridgeko Unibertsitatean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 172. orr.

New Yorkeko Unibertsitateko fisikako irakasle batek, Alan Sokal-ek alegia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.

Fisikako Nobel Sariduna.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 7. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik fisiko.

Fisika legeen arabera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Duela 25 urte etorri ziren bi fisika-erakasle ospetsu Parisko Sorbonatik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

NPL Erresuma Batuko Fisika Laborategiko ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Fisika, Kimika eta Geometria ikasgaiak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 125. orr.

Eduardo Cruz Iturzaeta fisika lizentziadun eta kapitainak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Mundu osoko fisika fakultateetara.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 223. orr.

Fisika-tratatu batetaz badihardugu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Ikasi nituen matematika-fisika-kimika guztiak aspaldian ahaztuta dauzkat.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 34. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus