Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

flotatu, flota, flotatzen 1 igeri egon. ik igeri 1; igeri 9.

Asto hil bat, adibidez, urak puztutakoa eta nora ezean dabilena flotatzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 208. orr.

Han kanpoan uretan flotatzen zuten loreak iruditu zitzaizkion hitz haiek. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 109. orr.

Madeleine flotatzen etorri zen berokia eranztera. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 51. orr.

Peterrek airean lo egin zezakeen erori barik, bizkarrez etzan eta flotatuz. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 69. orr.

Eta spazio senza fine hartan nenbilela iruditu zitzaidan, leku etereo batean flotatzen astronauta baten moduan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 13. orr.

Estandarteak flotatzen ari ziren airean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 369. orr.

Hodeiak irudi gris eta urrunak ziren, noraezean flotatzen pilatutakoak. tristurak airean flotatzen zuen, espaziontzietan grabitate faltagatik edalontzietatik ihes egindako isurkariek bezala. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 134. orr.

Ezereza nire buruan zegoen ideia bat besterik ez zen, existitzen zen ideia bat, mugagabetasun hartan flotatzen ari zena. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 221. orr.

2 (ekonomian) diru baten prezioa aske aldatu eskaintzaren eta eskariaren legearen arabera.

Abuztuko 15eko Estatu Batuetako erabakiak hartu baino hiru hilabete lehenago, bere diruari flotatzen uztea erabaki zuen Bundesbank-ek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

[3 airean flotatzen (3); artean flotatzen (3); eta flotatzen (3); flotatzen ari (13); flotatzen ari ziren (3); flotatzen zuen (7); flotatzen zuten (4); gainean flotatzen (4); uretan flotatzen (3); zegoen flotatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus