Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fotomatoi (orobat fotomaton eta photomaton) iz argazkiak ateratzeko kabina, automatikoki eta minutu gutxitan argazkia atera eta positiboaren kopiak egiten dituena.

Hemen, ba, fotomatonean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 70. orr.

Egun batean, bere argazki bat, fotomatoian egina, ekarri zidan, eta paretan itsatsi nuen nik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 77. orr.

Ni argazkiak ateratzera joan nintzen fotomatonera.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Photomatona eskuan hartu nuen eta abereki makilatu neskatila moskota munaka horailari Pierrak zer atzematen zion eskatu nion neure buruari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus