Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

funts (Egungo testuen corpusean 18.274 agerraldi) 1 iz oinarria, muina, mamia.

Gauzen funtsari adi egon zaitez. Azalekoa nahiago izaten da funtsa baino, bidea helmuga baino, kanpokoa barrukoa baino. Itxaro Borda   «%100 basque» - 102. orr.

Gainera, nire ustez, funtsa ez da istorioa, idazkera baizik. Berria - Kultura   2004-12-29

Hemen gauzak nola diren, nola behar luketen edo nola nahi genukeen izatea, denak orobatsu dira, eta funts berbera daukate, hots, batere ez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 218. orr.

Giza harremanak dira istorio hauen funts eta motorra. Berria - Kultura   2004-08-25

Salaketaren funtsa, kolokan. Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Arazoaren funtsa zein zen argitzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Gaztetasunaren funtsa omen den ezinegona. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 156. orr.

Departamenduentzat, funts gehiagoko aldakuntzak noiz jinen diren eta nolakoak izanen diren, hori dakiena ixilik dago ...! Herria   2001-07-05

Esanahiak bere testuinguruan aurkitu behar du funtsa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 132. orr.

Bere filosofia-sistemaren funtsa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 131. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren funtsaren berri emateko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 222. orr.

Ez nuen Charlyren erantzunaren funtsaz gogoetarik egiteko astirik izan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 374. orr.

Ez dakizu funtsa duen zerbait ala tentelkeriarik handiena bota duzun.   - 32. orr.

[Kontakizunak] soilak dira, adar apaingarririk gabeak, funtsari estuki atxikiak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 38. orr.

2 (izenondoekin)

Zehaztu nahi izan ditut nire ustez funts okerra duten iritzi batzuk. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 165. orr.

Hipotesi horiek, ordea, ez zuten funts handirik.   - 8. orr.

Halaber, bestalde, esaldien doinuaren funts fisikoa ahoskordek sortutako uhinaren oinarrizko maiztasuna da.   - 93. orr.

Haren oldozpenak positiboagoak ziren, ez hain lausoak, eta, neurri batean behintzat, funts handikoak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 140. orr.

Asmazioak, hasieran, ez du kokoloen txantxa batek baino funts handiago. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 44. orr.

Izan ere, azken batean horixe besterik ez baita pentsamendu bakarraren funts ideologikoa: merkatu pentsamoldea. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 95. orr.

3 (pertsonei buruz)

Baratzean kantuz dagoen xori erripittittak ere baduke naski nik baino funts gehiago! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 86. orr.

Funts ahuleko gizon belaxka horietakoa zen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 339. orr.

Orain lotsatu egiten nau nire bizitzako urte horiek hain funts gutxiko gizon bati eskaini izanak. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 43. orr.

Bertute eta funts handiko gizona, beti nor nahiri zerbitzu egiterat ekarria. Herria   2004-12-23

Egia ala gezurra ez dakigu, bainan dakiguna da bizpahiru behi hil dituztenak (egiazko jabe edo ez) funts gutiko jendea dela. Herria   2002-11-14

Bere begi hunkigarriekin tinko begiratzen zidan, begirada pisu nekatu batez, nire giza funtsa atzemateko eranzten ninduela. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 189. orr.

4 pl helburu jakin baterako bereizten den dirua; dirua.

Beraz, funts eta jabetzak besterentzen badira, Estatua beste funts bat sortzera behartuta egongo da beste jabetza batzuk izateko.   - 171. orr.

Funts publikoak bidegabe erabiltzea leporatuta. Herria  

Funts ekonomikoek bakarrik ezinbestean segurtatuko ez duten kalitatezko unibertsitatea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 10. orr.

Funts bermatuei dagozkien komisioak jaisteko eskaera. Berria - Ekonomia   2004-11-13

Ikasle-langileen garraioa eta bizilekua hobetzeko funts batean sartzeko. Berria - Ekonomia   2004-09-16

Mailegatzeko gai diren funtsen merkatuetan interes tasen areagotzea sortzen baita. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 59. orr.

Funts mailegagarrien merkatuan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 152. orr.

Peter Hansen UNWRAko zuzendariak azaldu zuen herenegun, Genevan, 193 milioi dolarreko funts bat osatzea premiazkoa dela aurtengo beharrei soilik erantzuteko. Berria - Mundua   2004-02-22

Araba izango da funts honen onuradun bakarra, bildutako zergak ez direlako haren ekarpen koefizientearen %99ra iritsi. Berria - Ekonomia   2004-02-17

Kaleratzeen arazoa konpontzeko eta beharginen soldatak bermatzeko funtsa martxan jartzeko. Berria - Ekonomia   2004-09-19

5 (erakunde ofizialen izenean)

Europako Batzordeak atzo erabaki zuen Hiesaren, Tuberkulosiaren eta Malariaren aurkako Funts Globalari egiten dizkion ekarpenak gehitzea. Berria - Gaiak   2004-07-16

WWF Naturarentzako Mundu Funtsak arbola hilak ez erretiratzeko eskatu du. Berria - Gaiak   2004-10-26

Konferentzia horretan sortu zen Nazioarteko Diru Funtsa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 39. orr.

Garapenerako Europar Funtsa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 115. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatubatuar bankuek eratutako funts-hornidurak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Komande izenekoa Venezian agertu zen XI. mendean, eta bidaia bakar baterako elkarretaratzen zituen funts-hornitzaileak eta merkataria. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 25. orr.

Hiru funts-errenten izaera naturala. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 45. orr.

Munduko banku zentral guztien erreserbak baino askoz handiagoa da merkatuek egunero mugitzen duten funts zifra. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 226. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 226. orr.

Auzo aberatsetako eskolek finantzazio funts handiak izaten dituzte. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 284. orr.

Izan ere Kohesio Funtsak oso txikiak izanik, herrialde bakoitzaren sarrera publikoak bertan gastatuko baitira. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 200. orr.

Etorkinek bidalitako diru-funtsak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 63. orr.

Sindikatu horren arabera, gizarte funtsaren izaera erabat publikoa izango da. Berria - Ekonomia   2004-06-17

Gordailuen berme-funtsa finantzatzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 186. orr.

Ez da aski interesa txikiagotzea, txikiagotzearen onurak amortizazio-funtsa osatu behar du urtero kapitalaren parte bat ordaintzeko.   - 88. orr.

5 lur ondasuna.

Etxeak eta funtsak bazituen Luzaiden eta Auritzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 135. orr.

Mikel eta Panpili bi kusiek Ttotteren guraso eri eta ahulak hertsatzen zituzten, etxaldea salbu, funtsak bederen alokatzeagatik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 121. orr.

Aberastasunak funtsak edo mugikariak izaten dira; herrialde bakoitzeko lurrak bertako biztanleenak izan ohi dira.   - 23. orr.

Erremenbramendua deituriko herriko funts eta etxaldeen berrantolaketa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 332. orr.

Laborantzako funts trukatze alorrean kolpatu jendeak eta deus erran gabe mehatxuen aurrean ttatit eta mutu egoten zirenak. Itxaro Borda   «Hiruko» - 36. orr.

Hiruer bihotzetik: aize hon eta osagarri züen funts berrietan! Herria   2001-06-28

Funtsean lasto biltzen ari dira urrunago laborari bakan batzuk. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 59. orr.

6 pl erakunde baten liburuen, agirien, artelanen... multzoa.

Liburutegiaren funts baliosenak.   - 225. orr.

Koadroa ez zetorren fundazioaren funts estatubatuarretatik. Iban Zaldua   «Itzalak» - 156. orr.

Euskal funts bibliografikoaren lehenengo 2.800 izenburu kontsulta daitezke Interneten bidez. Berria - Kultura   2004-06-10

Funts piktorikoak ikusi ahal izango dira han, gaika antolaturik. Berria - Harian   2005-07-22

George Schurhammerren funts ikonografikoa berreskuratzeko, kopiatzeko eta Xabierrera ekartzeko. Berria - Kultura   2004-07-17

Han funts etnografiko, historiko eta arkeologikoak erakutsiko dira. Berria - Harian   2005-07-22

Antso Jakituna Fundazioaren funts digitalizatua. Berria - Kultura   2004-06-10

Irailean Eki-behe aretoan funts propioekin eginiko beste erakusketa bat paratuko dute. Berria - Kultura   2004-03-18

Arabako Arte Eder museoaren funtsak ikusgai Biasterin. Berria - Kultura   2004-07-11

Mediatekaren artxibo funtsa. Berria - Kultura   2004-02-14

Haietariko hainbatek bazituzten zirriborratuak gene-funts erkidea hobetzeko planak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 155. orr.

7 funtsean1 egiatan, azken batean, labur bilduz.

Funtsean, deus guti dakit arteaz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 129. orr.

Funtsean, Colette ere esposlagun bikaina zitekeen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 45. orr.

Funtsean, kirolak, orokorki, ez zitzaizkion laket. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 51. orr.

Funtsean, ganbera bat, franko handia, egitura angeluzuzenekoa eta leihorik gabea, ate bana zuena mugatzat bere bi alde estuenetan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 355. orr.

Funtsean, Kanten galdera honako hau da: zer da gizakia? Askoren artean   «Filosofiako gida» - 261. orr.

Funtsean Aita Riquet-ek laster konprenitu zuen delako beneditanoek bezala egin behar zuela. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 117. orr.

Eta funtsean ez diat sos beharrik. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 67. orr.

Baina funtsean, familia baten maitasuna eta geriza gutiziatzen zituen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 16. orr.

Ez zen funtsean lehen aldia. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 84. orr.

Beharrik, funtsean, gure gogo-bihotz barneraino direla heltzen zalantza horiek! Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 19. orr.

Ez zen lana funtsean: zerbait gehiago zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 155. orr.

Gogo-bihotzak, eta funtsean barne guztia nahasi zizkidaten... Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 118. orr.

Ikur linguistikoak, funtsean psikikoak izan arren, ez dira abstrakzioak. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 42. orr.

Gisa batez aise hobe funtsean ez baitzinen enekin... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 123. orr.

Lurrean bizitzeaz nazkatua nintzen, adiskiderik ez funtsean, gauak hobira eramaten ninduen eta biharamunean ekia ikusiko nuenez ez nekien. Itxaro Borda   «%100 basque» - 223. orr.

Nehor ez zen ohartu funtsean, besteek ere gauza bera egiten zuten. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 106. orr.

Larousse hiztegiarekin batera esateko, plajioa orain horietan "beste norbaiten obra funtsean kopiatzen duen hark" egiten du, funtsean horrek zehazki zer adierazten duen oso ondo ez badakigu ere. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 148. orr.

Oztopo materialek funtsean ez naute ene bizian sakonki trabatu. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 25. orr.

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Errealitatearen kontzeptua bera da, funtsean, ideologikoa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 198. orr.

Xuxen erraiteko, ez jakin Parisen zenetz ere funtsean... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 78. orr.

Berek ere historiarik ez baitute, funtsean. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 137. orr.

Ustela zen funtsean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 104. orr.

Bestalde, Jean-Louis Biscayek goraki segurtatu du animazione, zozketa eta abisu guzien presentaketa, usaian bezala funtsean! Herria   2003-09-11

p egiazkoa dela esatea p esatea da funtsean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 132. orr.

Izenak izen, gertakizun mota beraz ari gara funtsean.   - 61. orr.

7 funtsean2 (osagaiekin)

Eta azken funtsean, argazki hark bultzatu ninduen deblauki mintzatzera: [...]. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 185. orr.

Argi baita, funtsaren funtsean, hara anbiguotasunaren oinarria, indarkeria txarra dela denentzat baina geunden egoera larrian premiazkoa, autodefentsa molde bat. Itxaro Borda   «Hiruko» - 88. orr.

Funts-funtsean, merezia nuen: horra zer gertatzen zaien profanoei, tenpluaren ateen aurrean jostatzen geratzen direnei, tenplura sartu ordez. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 88. orr.

8 funtsez benetan, ganoraz.

Galde frangori, eta galdea funtsez entzun gabe ere naski, ihardetsi du haatik ezetz. Herria   2003-12-25

Euskal gobernuko justizia sailburuak dei egin du beraz funtsez aztertua izan dadin Baltazar Garzon jujea legez-lege jokatu den afera hortan. Herria   2002-09-12

Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Herria   2004-07-08

Minixtroak ez duela hori deliberatu bere baitarik bainan sendagailu egilekin funtsez solasean arizanik. Herria   2003-05-01

AEK eta Ikas bezalako batzueri sustengu pizkorra ekarria zaiotela, euskal-irratiak funtsez lagunduak direla. Herria   2002-10-24

Biziko gauza seriosena duk familia baten funtsez muntatzea. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 146. orr.

9 funtsezko izlag

Giza izaeraren funtsezko helburuei dagokienez. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 277. orr.

Bertuteen etikaren funtsezko galdera "Nola bizi behar dut?" da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 203. orr.

Terrorismoaz beste funtsezko gaitzik ez den mundu honetan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 138. orr.

Euskarazko bokalen funtsezko saila bokal ahokariak osatzen dutela.   - 126. orr.

Itxurapen formaldatzaileak gainerako mailek duten funtsezko izaera bera duela. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 129. orr.

Elkarren ukatzaile diruditenen funtsezko batasuna. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 60. orr.

Baina ikusten nuen haatik funtsezko laguntzarik ez niola eskaintzen ahal... Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 81. orr.

Baina badirudi teologo batzuek ez dutela behin ere funtsezko teologiarik ikasi, edo ikasi hura ahantzi dutela. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 88. orr.

Autonomia funtsezko kontzeptua da sistema kantiarrean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 202. orr.

Sokratesen gogoetan funtsezkoa da "zer da gizakia" galdera. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 274. orr.

Espazioan nagusitzea, beraz, funtsezkoa zuen merkataritza-botereak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 59. orr.

Politika lan funtsezko hori analizatzea eta deskribatzea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 159. orr.

Hiru kolore funtsezkoen nahasketa desberdinen bitartez. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 43. orr.

Esate baterako, industria iraultzak eragin handiago eta funtsezkoagoa utzi zuen gure eguneroko bizitzan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 172. orr.

Haren ekarpen funtsezkoenak. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 320. orr.

Baina, puntu funtsezkoenean, badirudi arrazoi duela: hizkuntza konbentzio bat da, eta ez du garrantzirik zein den erabakiko den ikurraren izaera. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 36. orr.

Eta hilabete koloregabe haietaz zerbait bederen kontatzeko esango balidate, egundoko lanak izango nituzke ezer funtsezkorik asmatzeko. Txillardegi   «Putzu» - 297. orr.

Deus funtsezkorik esan beharrik ez duenez gero. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

· Funts-funtsezko eta oinarri-oinarrizko auzi eta solasbide ere bilaka daiteke Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 58. orr.

10 funts horretan era horretan.

Zer zuen bada Elenak eni hola mintzatzeko funts horretan, ibaiari so biak jarri bezain laster? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 61. orr.

Nola jalgi zitzaidan funts horretan holako aitormena? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 104. orr.

-Funts horretan deliberatzen duzu Baionaren uztea? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 48. orr.

-Hitzaren atxikitzea ez da berenaz gauza ederra baizik, baina nik funts horretan galdatua eta zuk funts horretan hitzemana, denen buru ez bazenu egin ere, ez zen makurrik izanen! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 168. orr.

Gauzak funts horretan joan balira, zer hedadura gaitza ez zuen hemen berean ukanen Orriak? Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 216. orr.

Penagarri zaiola bi lagunek funts hortan bizia galtzea... 6931

Ezin onetsia da alabainan alderdi bat funts hortan hola debekatua izaitea! Herria   2003-05-22

11 funtsik gabe arrazoirik gabe.

Eskuetan ditugun hitzak erortzera utziz eta teknika berriek nonbaitik ekarri dituzten hitzak onartuz eta baliatuz, gure mintzairan berean behar bezalako itxura ukaiten ahal luketelarik: horrela, funtsik gabe, gure hiztegiaren aberasteko okasionea edo parada eder bat joaitera uzten dugu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 74. orr.

Zergatik libratu ninduen emazteak, tipus-tapasean, funtsik gabe? Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 184. orr.

Eta, nazionalitateen printzipioa batere funtsik gabe baztertuz lehentasuna Estatuari emaiten zioten bere irakaslekide guztiei jazartzen zitzaien. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 84. orr.

Azkenean, zenbait hilabeteren buruan alabainan, eta batere funtsik gabe, hautsi-mautsi batetarat heldu dira. Herria   2001-01-11

Auto bat batere funtsik gabe arrunt zeiharka joan da, bost oinezko jo ditu eta aurdiki. Herria   2004-09-16

Gehiagoko funtsik gabe Beloketik Baionarat ereman dute Marzel Etchehandy eta han atxiki berrogoi bat orenez, ortzirale aratsaldetik igande eguerditaraino. Herria   2005-02-17

Denboraren buruan, noizbait, batere funtsik gabe ikasi nuen baietz ba, Luixa Pariserat lekutua zela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 49. orr.

Gorrotatzen genituen autoreei buruz funtsik gabe gaizki-esaka arituko ginen. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 193. orr.

· Baina funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 145. orr.

12 pentsio funts ik funts 10.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino funts (6); bere funts (4); da funts (6); eta funts (16); funts bat (6); funts eta (11); funts funtsean (7); funts gabeko (3); funts gehiago (3); funts gutxiko (3); funts handiko (3); funts handirik (3); funts hori (4); funts horiek (7); funts horretan (14); funts hortan (28); funts hortan bizia (3); funts hortan galdu (3); funts hortan hola (5); funts nagusia (3); funts propioekin (3); funts publikoak (4); funts publikoak bidegabe (3); inbertsio funts (9); pentsio funts (5); zuen funts (3); zuten funts (4)

auziaren funtsa (3); baten funtsa (4); benetako funtsa (8); bere funtsa (10); bizitzaren funtsa (4); da funtsa (3); demokraziaren funtsa (7); diru funtsa (18); du funtsa (5); ekimenaren funtsa (3); elkartasun funtsa (3); eta funtsa (12); eztabaidaren funtsa (3); filosofiaren funtsa (5); funtsa bera (3); funtsa da (11); funtsa den (3); funtsa edo (3); funtsa ere (3); funtsa eta (26); funtsa eta muina (3); funtsa ez (8); funtsa ez da (3); funtsa finantzatzeko (3); funtsa izan (4); funtsa osatu (3); funtsa osatzen (3); funtsa sortu (3); funtsa sortzeko (3); funtsa zein (5); funtsa zein den (3); honen funtsa (4); horien funtsa (6); horren funtsa (12); inbertsio funtsa (3); izaeraren funtsa (3); kohesio funtsa (4); legearen funtsa (4); liburuaren funtsa (4); munduko funtsa (3); nazioarteko diru funtsa (11); planaren funtsa (4); politikoaren funtsa (6); proposamenaren funtsa (3); ren funtsa (3)

bere funtsak (3); dagozkion diru funtsak (3); diru funtsak (46); diru funtsak eta (6); eta funtsak (3); eta inbertsio funtsak (4); funtsak dira (6); funtsak eta (12); funtsak eta munduko (3); funtsak ez (3); funtsak unicef (4); funtsak wwf (5); haurren laguntzarako funtsak (11); inbertsio funtsak (10); kohesio funtsak (3); laguntzarako funtsak (11); laguntzarako funtsak unicef (4); mundu funtsak (14); mundu funtsak wwf (4); naturarentzako mundu funtsak (10); nazioarteko diru funtsak (31); nazioarteko funtsak (3); pentsio funtsak (6); zuen funtsak (6)

diru funtsaren (13); funtsari egiten (3); haurren laguntzarako funtsaren (5); inbertsio funtsari (3); nazioarteko diru funtsako (4); nazioarteko diru funtsarekin (3); nazioarteko diru funtsaren (12); nazioarteko diru funtsari (3)

azken funtsean (6); ba funtsean (19); bai funtsean (3); baina funtsean (40); baina funtsean ez (5); baita funtsean (7); bat da funtsean (10); bat funtsean (5); bezala funtsean (47); da funtsean (67); dela funtsean (4); denak funtsean (3); diote funtsean (3); dira funtsean (20); dituzte funtsean (5); du funtsean (12); dugu funtsean (5); dute funtsean (14); egia da funtsean (3); ere ba funtsean (19); ere bai funtsean (3); ere da funtsean (3); ere funtsean (30); eta funtsean (67); eta funtsean ez (3); eta gehiago funtsean (3); ez da funtsean (8); ez dugu funtsean (3); ez funtsean (6); funts funtsean (7)

funtsean aldatu (3); funtsean bainan (6); funtsean bat (7); funtsean behar (3); funtsean berbera (3); funtsean berdin (5); funtsean bere (4); funtsean bereizten (3); funtsean beren (4); funtsean besterik (4); funtsean bi (6); funtsean dagoen (3); funtsean deus (3); funtsean egia (3); funtsean eta (14); funtsean ez (42); funtsean ez da (10); funtsean ez du (3); funtsean ez nuen (3); funtsean ezer (3); funtsean hemen (3); funtsean hori (4); funtsean hori da (3); funtsean horixe (3); funtsean nola (3); funtsean orai (5); funtsean orain (4); funtsean oso (4); funtsean politikoa (3)

gabe funtsean (3); gehiago funtsean (3); guziak bezala funtsean (3); hori baita funtsean (3); hori da funtsean (4); hori funtsean (5); hori zen funtsean (3); huna funtsean (4); nahiz eta funtsean (3); zela funtsean (4); zen funtsean (23); ziren funtsean (3); zuen funtsean (6); zuten funtsean (3)

bere funtsen (3); da funtsez (3); diru funtseko (12); diru funtseko zuzendari (5); erreserba funtsera (4); eta funtsez (9); funtsei buruzko (4); funtsen eta (4); funtsera eta (4); funtsera ta (4); inbertsio funtsek (4); inbertsio funtsen (4); nazioarteko diru funtseko (12); pentsio funtsen (4)

aintzinamendu funtsezko (4); aitortzea funtsezko (3); aldaketa funtsezko (3); arrazoimenaren funtsezko (3); artean funtsezko (8); arteko funtsezko (4); bai funtsezko (3); baina funtsezko (10); baten funtsezko (5); bere funtsezko (16); beren funtsezko (3); beste funtsezko (3); da bere funtsezko (3); da funtsezko (23); da funtsezko aldaketarik (5); dago funtsezko (3); dela funtsezko (4); dira funtsezko (3); diren funtsezko (5); ditu funtsezko (3); dituen funtsezko (6); du funtsezko (7); duen funtsezko (4); dute funtsezko (5); duten funtsezko (7); ekonomiaren funtsezko (3); emakumeen funtsezko (3); ere funtsezko (6); eta funtsezko (40); ez da funtsezko (8); ez dago funtsezko (3); ez dela funtsezko (3); ez nuen funtsezko (3)

funtsezko adostasun (3); funtsezko aintzinamendu (3); funtsezko aldaketa (10); funtsezko aldaketak (5); funtsezko aldaketarik (12); funtsezko aldea (3); funtsezko antzekotasunak (5); funtsezko arazo (4); funtsezko arazoa (9); funtsezko arrazoia (6); funtsezko arrazoinik (8); funtsezko arrazoinik gabe (5); funtsezko arrazoirik (3); funtsezko baldintza (6); funtsezko baldintza da (3); funtsezko bat (15); funtsezko baten (5); funtsezko batzuk (3); funtsezko bereizketa (3); funtsezko bi (9); funtsezko bost (3); funtsezko bulko (5); funtsezko bulkoa (8); funtsezko bulkoan (3); funtsezko desberdintasunak (3); funtsezko desberdintasunik (4); funtsezko diferentzia (3); funtsezko diren (3)

funtsezko egia (4); funtsezko eginkizuna (5); funtsezko elementua (11); funtsezko elementua da (7); funtsezko eskubide (6); funtsezko eskubidea (3); funtsezko eskubideak (6); funtsezko eskubideen (8); funtsezko eta (12); funtsezko ezaugarri (6); funtsezko ezaugarria (3); funtsezko ezaugarriak (4); funtsezko ezer (7); funtsezko eztabaida (3); funtsezko gai (3); funtsezko gaia (4); funtsezko gaiak (4); funtsezko galdera (15); funtsezko galderak (5); funtsezko garrantzia (4); funtsezko gauza (5); funtsezko gauza bat (3); funtsezko gauzak (4); funtsezko giza (4); funtsezko helburuak (3); funtsezko hiru (4)

funtsezko ideia (5); funtsezko izaera (6); funtsezko jokalaria (9); funtsezko jokalaria da (5); funtsezko jokalaria izan (4); funtsezko kontua (3); funtsezko kontzeptua (3); funtsezko lana (5); funtsezko oinarri (4); funtsezko oinarria (5); funtsezko oinarriak (4); funtsezko osagai (3); funtsezko osagaia (11); funtsezko osagaia da (3); funtsezko partida (3); funtsezko puntuak (3); funtsezko rola (10); funtsezko rola betetzen (3); funtsezko tresna (5); funtsezko unea (7); funtsezko unearen (4); funtsezko zenbait (6); funtsezko zerbait (3); funtsezko zeregina (3)

gauza funtsezko (4); giza izaeraren funtsezko (3); gizakiaren funtsezko (5); guztiak funtsezko (3); hain funtsezko (3); haren funtsezko (4); horren funtsezko (7); horretan funtsezko (3); izaeraren funtsezko (3); lan funtsezko (3); nuen funtsezko (3); oinarrizko eta funtsezko (5); zen funtsezko (3); zuen funtsezko (6)

aldaketa funtsezkoa (3); aniztasuna funtsezkoa (3); baina funtsezkoa (5); bere lana funtsezkoa (3); bezain funtsezkoa (3); da funtsezkoa (16); dela funtsezkoa (4); du funtsezkoa (3); du funtsezkoa dela (3); edukitzea funtsezkoa (4); egitea funtsezkoa (4); egotea funtsezkoa (3); erabat funtsezkoa (3); ere funtsezkoa (13); ere funtsezkoa da (3); ere funtsezkoa dela (3); ere funtsezkoa izan (3); eta funtsezkoa (16); eta funtsezkoa da (6); eta hori funtsezkoa (4)

funtsezkoa baita (11); funtsezkoa da (214); funtsezkoa da horrelako (4); funtsezkoa dela (54); funtsezkoa dela azpimarratu (6); funtsezkoa dela esan (4); funtsezkoa dela iritzi (4); funtsezkoa dela nabarmendu (6); funtsezkoa delako (5); funtsezkoa den (22); funtsezkoa dena (6); funtsezkoa eta (12); funtsezkoa ez (6); funtsezkoa ez dena (4); funtsezkoa iritzi (8); funtsezkoa iritzi zion (4); funtsezkoa iruditzen (5); funtsezkoa izan (63); funtsezkoa izan da (22); funtsezkoa izan daiteke (3); funtsezkoa izan dela (6); funtsezkoa izan zela (3); funtsezkoa izan zen (18); funtsezkoa izanen (14); funtsezkoa izanen da (11); funtsezkoa izanen dela (3); funtsezkoa izango (33); funtsezkoa izango da (23); funtsezkoa izango dela (4); funtsezkoa zela (7); funtsezkoa zen (13)

garaipena funtsezkoa (3); garapenerako funtsezkoa (3); guztiz funtsezkoa (4); hain funtsezkoa (8); hain funtsezkoa den (3); hartzea funtsezkoa (8); hartzea funtsezkoa da (3); hori funtsezkoa (21); hori funtsezkoa da (15); hori funtsezkoa izan (4); horretan funtsezkoa (3); irabaztea funtsezkoa (3); izatea funtsezkoa (5); izatea funtsezkoa da (5); jarrera funtsezkoa (3); kontrola funtsezkoa (3); kontrola funtsezkoa da (3); kontzentrazioa funtsezkoa (3); kontzentrazioa funtsezkoa izanen (3); laguntza funtsezkoa (4); lana funtsezkoa (21); lana funtsezkoa da (5); lana funtsezkoa izan (8); lana funtsezkoa izango (3); lortzea funtsezkoa (3); ona funtsezkoa (3); parte hartzea funtsezkoa (6); partida funtsezkoa (4); zen funtsezkoa (3); zeregin funtsezkoa (6)

baina funtsezkoena (3); da funtsezkoena (9); deus funtsezkorik (6); dira funtsezkoak (4); eta funtsezkoagoa (4); eta funtsezkoak (5); eta funtsezkoena (3); ezer funtsezkorik (8); funtsezkoak baitira (3); funtsezkoak dira (32); funtsezkoak direla (8); funtsezkoak direla azaldu (3); funtsezkoak diren (25); funtsezkoak ez (4); funtsezkoak ez diren (3); funtsezkoak izan (10); funtsezkoak izan dira (3); funtsezkoak izan ziren (4); funtsezkoena da (5); funtsezkoena hau (3); funtsezkoena hau da (3); funtsezkoenetako bat (4); funtsezkorik ez (3); horiek funtsezkoak (4); horiek funtsezkoak dira (3)

badu funtsik (3); batere funtsik (37); batere funtsik gabe (35); beste funtsik (3); da batere funtsik (3); dira funtsik (3); du funtsik (3); duela funtsik (3); dutela funtsik (3); eta funtsik (19); eta funtsik gabea (3); eta funtsik gabeko (7); etxetik batere funtsik (3); ez du funtsik (3); ez duela funtsik (3); ez dutela funtsik (3); funtsik ere (3); funtsik eta (4); funtsik ez (15); funtsik ez duela (5); funtsik ez dutela (4); funtsik gabe (58); funtsik gabe faltatua (3); funtsik gabe hondatu (3); funtsik gabea (18); funtsik gabea da (4); funtsik gabea zela (3); funtsik gabeak (5); funtsik gabeko (45); funtsik gabekoa (5); funtsik gabekoak (5); funtsik gabekotzat (3); gehiagoko funtsik (5); gehiagoko funtsik gabe (5); horiek funtsik (3); inolako funtsik (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus