Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gabezia [1028 agerraldi, 114 liburu eta 484 artikulutan; Egungo testuen corpusean 12.308 agerraldi] 1 iz gabetasuna.

Hutsuneak betetzea eta gabeziak osatzea. Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak» - 123. orr.

Jainkoak ematen ez badit, gabe izango naiz beraren nahiagatik, ez baitit eman eskatu diodanik, horrela onartuz gabezia eta absentzia. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 19. orr.

Bai, badira zakil txikiko gizon asko gabezia horren ordainez konpentsazio latzak eskaintzen dituztenak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 109. orr.

Gizakumeak gabeziak sublimatzen ditu. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 115. orr.

Ustez agertzen zaizkidan kontsolamenduek ez naute, aitzitik, are gabetuago egotera baizik behartzen; eta gabezia horiek are krudelagoak bilakatzen dira Valmont jauna ere gabetua dela jakinik.   - 356. orr.

Txango samurra emirraren soldaduentzat, deusen gabeziarik gabe, baina nekeza estutasunek ahuldutako preso zorigaiztoko haientzat. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 278. orr.

Tristura hau, maite dugunaren gabeziari dagokionez, Frustrazioa deitzen da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 301. orr.

Pax Britannica-ren pean azpikontinenteko natur baliabideen gabeziak hainbat eratara bete ziren: burdinbideak eginez, ureztatuz eta, batez ere, administrazio trebe eta burutsuaz. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 192. orr.

Ezin dugu ere erran betegintzarre handiago baten gabezian datzala Tristura, zeren "gabezia" ez baita ezer. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 351. orr.

Gabezian, biluztasunean eta norbera inoren esku jartzean, gogoak bero eta sutsu egon behar du, berotasun eta pairamen sendoan. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 82. orr.

2 (izenondoekin)

Erroak non dituen jakin nahia igartzen zaio gaurko munduari, gabezia handia du alde horretan. Berria - Kultura   2004-02-29

Lan erretoriko-diskurtsiborako gaitasun eza, gabezia ikaragarria inolaz ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 230. orr.

Jesusek ez zuen inoiz barre egin, ezta irribarre ere, gabezia barkagaitza Jainkoaren seme batengan. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 50. orr.

Neke handitan eta gabezia gorrian. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 209. orr.

Materiari beti datxekion gabezia berezia. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 62. orr.

Gabezia biologikoetan oinarritutako [pobreziaren] definizioak. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 83. orr.

Uste zuen gabezia mingarri bat inposatzen ziola bere buruari. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 44. orr.

Gabezia mingotsean eta isiltasun sakonean amildu. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 215. orr.

Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

3 (hitz elakrtuetan lehen osagai gisa)

Ezer gabe eta biluzik, daitekeen gabezia egoera zehatzenean gaude. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 420. orr.

Maitemina horregatik da premia egoera bat, gabezia egoera bat. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 257. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Korde gabeziatik bizitzara itzultzean bi aldi izaten dira. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 97. orr.

Nire sinesmen-gabezia ezaguna bide zuenez. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 51. orr.

Zintzotasun-gabezia hori akats bat zen komunismoaren armadura moralean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 364. orr.

Haren baitan ezer ez zen beti-batekoa, ez gaiztotasuna eta ez ontasuna, eta giza sentimendu ororen gabezia harrigarria atzematen zitzaion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 334. orr.

Araztasun gabezia jakin bat dago giza izaeran. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 257. orr.

Ahalmen-gabezia batzuk. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 210. orr.

Beren ezagutza-gabezia eta beren antze osoaren hutsaltasuna. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 57. orr.

4 behartasuna.

Gabezia gorrian bizi. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 198. orr.

Gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 334. orr.

Halako gabezi urteak tokatu gabe ere, baserrikoa biziraupeneko kultura da izatez, autarkikoa.` Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akats eta gabezia (3); askatasun gabezia (8); babes gabezia (9); baina gabezia (3); baten gabezia (9); bere gabezia (9); beren gabezia (3); beste gabezia (3); da gabezia (7); dagoen gabezia (4); defentsa gabezia (3); dira gabezia (4); dituen gabezia (3); du gabezia (5); du gabezia hori (4); duen gabezia (4); duten gabezia (4); ere gabezia (6); eta gabezia (37); eta gabezia horiek (5); eta gabezia horrek (5)

gabezia asko (10); gabezia bat (18); gabezia baten (3); gabezia batzuk (4); gabezia da (8); gabezia dagoela (3); gabezia dela (8); gabezia dela eta (5); gabezia demokratikoa (3); gabezia edo (3); gabezia egoera (4); gabezia erabatekoa (3); gabezia eta (23); gabezia ez (5); gabezia gorrian (3); gabezia guztiak (7); gabezia handi (3); gabezia handia (11); gabezia handiak (15); gabezia hori (36); gabezia hori konpondu (3); gabezia horiei (3); gabezia horiek (17); gabezia horrek (12); gabezia horren (6); gabezia horretaz (3); gabezia horri (3); gabezia horri aurre (3); gabezia hura (7); gabezia izan (3); gabezia larria (3); gabezia larriak (5); gabezia nabari (3); gabezia nabariak (3); gabezia nabarmena (3); gabezia nabarmenak (3); gabezia nagusia (7); gabezia nagusiak (4); gabezia osatzeko (3); gabezia sentitzen (3); gabezia ugari (6)

gehiegizko gabezia (3); gehiegizko gabezia eta (3); gol gabezia (3); haien gabezia (3); hainbat gabezia (3); hori gabezia (3); lan gabezia (20); nire gabezia (3); taldearen gabezia (4); zen gabezia (3); zenbait gabezia (6); zuen gabezia (8)

bakoitzaren gabeziak (3); baten gabeziak (4); bere gabeziak (9); beren gabeziak (4); dauden gabeziak (5); dituen gabeziak (15); dituen gabeziak konpontzeko (4); dituzten gabeziak (6); eta gabeziak (20); gabeziak agerian (9); gabeziak aintzat (3); gabeziak aireratu (5); gabeziak azpimarratu (3); gabeziak aztertu (4); gabeziak dira (3); gabeziak dituela (5); gabeziak egon (3); gabeziak ere (5); gabeziak eta (16); gabeziak eta hutsuneak (3); gabeziak izan (3); gabeziak konpontzeko (6); gabeziak nabarmendu (4); gabeziak sortutako (3); haren gabeziak (5); lan gabeziak (3); taldearen gabeziak (3); zituzten gabeziak (3)

baten gabezian (3); eta gabezian (4); eta honen gabezian (8); gabezian ez (3); gabeziaren bat (5); gabeziarik handiena (4); gabeziaz joak (4); honen gabezian (10); honen gabezian ez (3); lan gabezian (10); lan gabeziaren (6)

dituen gabeziei (3); eta gabeziei (3); gabeziei aurre (9); gabeziei aurre egiteko (6)

gabezietako bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus