Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaindiezin (Egungo testuen corpusean 1.389 agerraldi; orobat gaindi ezin Egungo testuen corpusean 45 agerraldi) 1 izond ezin gaindituzkoa.

Iritsi nintzen bikiniak markatutako muga gaindiezinera, eta aingeru guardakoaren esanetara, bukatutzat eman nuen lana. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 52. orr.

Gatazka gaindiezina. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Maitatzeko desira gaindi ezin bat pizten zait zainetan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 358. orr.

Beroa, gaixotasunak, indigenen basakeria oztopo gaindiezinak dira, eta ez bakarrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 9. orr.

Ezinezkoa zen, bestalde, bidea alde batera utzi eta zuzen joatea istil eta urmaelen sare gaindiezin horretan zehar. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 219. orr.

Muga hel eta gaindi ezina. Itxaro Borda   «%100 basque» - 10. orr.

Bien arteko maitasuna maila goren, gaindiezinetara iritsi zen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 17. orr.

Orain Euskal Herria hautsirik dugu, barne hesi gaindiezinez bete artxipelago bilakatua. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 18. orr.

Dobbyk lasterka segitzen zion atzetik, kapa barrenean makurtuta, ikara gaindiezina aurpegian. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 279. orr.

Berarentzat emakume kontuetan beltza eta iluna gaindiezinezko edertasunarekin uztartzen baitziren. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 190. orr.

· 2 (izen gisa, ezkerretara -en atzizkia duela)

Gudariak bere berna desehortzi ezinak, patuaren gaindiezina eta kanpokotasuna adierazten du. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus