Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaixorik 1 adlag gaixo, eri.

Emakumeak, piltzarrez estaliak, hezur eta azal, gaixorik, elbarriturik, beren bizitza non duten ez dakitela. Ama bihotzetik larri-larri gaixorik, aita beti bere ofizioan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 380. orr.

Alabaina, oso gaixorik baitzen ordurako, bazekien agur esaten ari zitzaiola munduari. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 31. orr.

Orain zarpail, zurbil, erdi gaixorik, maiz edanda eta drogan sartua dabil. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 124. orr.

Andresek kontatu zion anaia gaixorik zuela. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 67. orr.

Jeroboamen emaztea datorkizu, gaixorik duen semeari zer gertatuko zaion galdetzera. Elizen arteko biblia   1 Erg 14,5

Alaba zuen Londresen, gaixorik, eta horrexek bultzatu zuen aireporturaino. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 9. orr.

Espero dut bizitza osoa gaixorik ez ematea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 112. orr.

Kubako iraultzaren ostean handik gaixorik itzuli zen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 317. orr.

Trofimo gaixorik utzi nuen Mileton. Elizen arteko biblia   2 Tm 4,20

Gaixorik sentitu nintzen batean, etxera agertu eta esan zidaan: [...]. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 37. orr.

2 gaixorik egon

Ahulduta eta gaixorik zaudelako. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 193. orr.

Zure ama oso gaixorik dago eta erabateko atsedena behar du. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 132. orr.

Inoiz serio gaixorik egon edota gaitzarraska ttipienik ere sofritu gabea, mina orain arteko bere bizitzaren ukapena da, eta ez du onartuko. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 151. orr.

Bularretik gaixorik dagoena. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 87. orr.

Ez naiz neure bizitzan sekula gaixorik egon. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 148. orr.

Angeletta, beren alaba maitagarria, ohean gaixorik dagoena. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 96. orr.

Gaixorik egona nintzela, alegia. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 180. orr.

Beldur ninduan ez ote hintzen gaixorik egonen. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus