Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdara 1 iz pertza.

Brontzezko hiru galdara jarriko dira labearen gainean: bata ur beroarena, bestea ur epelarena eta hirugarrena ur hotzarena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 2510. orr.

Estalkia kentzea galdarari. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Gurpilez mugitzen ziren bi edo hiru kintaleko galdara xumetan, sutara jarririk zuzenean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 200. orr.

2 lurrun makinetan, berotze sistemetan eta kidekoetan, ura irakinarazten den ontzi itxia.

Florida hoteleko ur beroaren galdaran granada batek leher egin du. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 61. orr.

Leherketa handi bat izan zen barruan; itxuraz beroketa galdaretako batean. Herria  

Berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 41. orr.

Gasezko galdarak. Berria - Ekonomia   2004-03-31

Galdara presiopean ziharduen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Termosifoiaren galdararen ondoan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 181. orr.

Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 123. orr.

Galdararen gelara sartzeko eskatu omen zion Johnek. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 50. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Galdara-gelara eraman gintuen, zeina kedarrez belzturik baitzegoen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 181. orr.

4 irud/hed

Pietatearen eskua Mikelen hankarteko galdara geroz eta indar handiagoarekin berotzen ari zen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 230. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta galdara (3); galdara bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus