Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galdezkatu, galdezka(tu), galdezkatzen du ad 1 galdekatu, gorabeheraren bat argitzeko galdetu.

Onartzen duzuia galdezka zaitzadan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.

Nortasun kontrolatze hauetatik batean atxilotuak izan ziren bi gizonezko aske utzi zituen atzo poliziak, hiru orduz galdezkatu eta gero.  Berria - Mundua   2004-02-08

SNCFko trenen pasabidea mozteagatik epaitutako 63 demoak galdezkatu zituen epaileak, eta guzti-guztiei galdetu zien, banan-banan, zer nazionalitate zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Ikertzaileek lekuko gisa galdezkatu zuten Bassi, uneotan espetxean dauden Fausto Tonna eta Luciano del Soldato finantza zuzendarientzat lan egin zuelako.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Parmako fiskalek baimena eskatuko dute Luxenburgo, AEB, Brasil eta Venezuelako finantza erakunde batzuetako arduradunak galdezkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Emazteak berehala bere neskameen susmoa egin zuen eta banan-banan galdezkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Oraingoan sultanari kontatu behar izan zion gertatutako guztia, eta honek bisirraren semea galdezkatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.

2 galdetu.

Egunerokoak galdezkatutako beste zenbait adituren arabera, erretiratze honek agerian ezar lezake AEBek ez dutela espero, dagoeneko, suntsipen handiko armarik aurkitzea Iraken.  Berria - Mundua   2004-01-09

Eta kausa horien berri ez baldin badie norbaitek ematen ahal, berak ekintza berdintsuak egitera zer xedek deliberatzen ohi dituen gogoratzeko ez zaie besterik gelditzen beren buruak galdezkatzea baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.

3 galdatu, eskatu.

Segurtamen guztiak galdezkatzen dituzte ikusgarri honetan.  Berria - Kultura   2004-09-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galdezkatu zuen (3); galdezkatuak izan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus