Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galeria 1 iz arte erakusketak egiteko aretoa.

Aurtengo herrialde gonbidatua Grezia da eta hango 15 galeria abangoardistenen obrak ikusi ahal izango dira Madrilen. herria¬

Zabaldu zuen North Beachen galeria bat eta Pontito Gallery izena ezarri.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

Tamalez Harryren galeria ez dago jada zabalik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Botticelliren obrari buruzko erakusketa garrantzitsuena izan arren, Strozzikoak ez du florentzia]rraren lana bere osoan erakusten, haren lan ezagunenak, Venusen jaiotza eta Udaberria, Ufizzitarren galerian baitaude.  Berria - Kultura   2004-03-15

Galeriako zuzendariak elkarrizketa eskatu zigun.  Berria - Kultura   2004-03-27

Galeriaren jabea artistaren estudiora margolan berriak ikustera joan zenean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Galeriaren arduradunek adierazi dutenez, «aukera ezin hobea dute bildumagileek pintorearen lanak eskuratzeko, Zuloagaren oso obra gutxi baitaute merkatuan».  Berria - Kultura   2004-06-16

Galeriako biltegian artean ere zazpi margolan faltsu baitzeuzkan giltzapean gordeta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Marlborough Galeriak bertan behera utzi zuen Jorge Oteizaren lanen salmenta.  Berria - Kultura   2004-03-17

Francis Baconen 1.200 artelan gehituko dizkio aurki Londresko Tate galeria ospetsuak bere katalogoari.  Berria - Kultura   2004-01-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Artista hori ekarri ahal izanagatik pozik da galeria–lantegia kudeatzen duen bikotea.  Berria - Kultura   2004-08-19

Nire arropa piltzarrak galeria sarreran laga, eta patiora bidali ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Postaria ez da inongo galeria-jabeen morroi.  Berria - Kultura   2006-02-12

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zortzi euskal galeriatako lanak egongo dira Arco arte azoka garaikidean.  Berria - Kultura   2004-01-15

Egun berean, geroago, GUMa marrazten hasi zen, hango denda-galeria zabal bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Hurrengo urtean Harryk arte-galeria ireki zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Arte-galeriak poesia-irakurraldiak eta musika soiréeak babestu izan zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

Arte galeria digitala.  Berria - Kultura   2004-06-18

Pintura-galeria bat, estatua-bildumak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Europako argazki eta bideo galeria onenetakoen lanak erakutsiko dituzte Donostiako Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-04-15

Ez zegoen erretratu galeriarik, eta, hortaz, erakutsi zizkion sarreran zeuden amaren argazkiak eta aitaren erretratua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

4 irud

Baserria, naturaren galeria.  Berria - Kultura   2004-08-08

Gure ahozkotasuneko pertsonaien galeria.  Berria - Kultura   2004-06-10

Pertsonaien galeria zen bart Dublin.  Berria - Kultura   2004-09-14

5 espetxetako korridorea.

Carabanchelgo hirugarren galerian sartu ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 124. orr.

Beheko galerian, sozialen patiora ematen duen aldean, zulo bat zagok azken ziegan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 36. orr.

Nire arropa piltzarrak galeria sarreran laga, eta patiora bidali ninduten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Itzuli naizelarik, jaulierren baten uniformeko galtzak iruditu zait ezkutatzen direla galeriaren ezker aldera, urdin koloreko gandu suntsikor bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 50. orr.

Heriotzaren galerian zaude eta hala ere ez zaituzte tratatuko heriotza gain duen presoa bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Bakartze galeria bereziak ohiko bilakatu direla salatu zuten. Galeria eta ziegak kez bete ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

Galeriako ziega guztietako ateak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

6 etxeetako korridore modukoa, zabala.

Erruki-etxeko zaindariaren irudi bitxi bat zegoen sarrerako galeria beiradunean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Eraikuntzaren lehen solairuko galeria luzean , non ikasgeletako ateak lerroan jarrita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Galeria guztiz atsegingarri bat zen, berotegi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosa kolore apalezko, berde kolore arinezko beirategi batzuek tapizeriazko poesia girozko paisajez inguratzen zutena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Horretan, aurreraxeago, galeria hartako barren ilunenetara begiraturik, nire hiru besaulki sumatu nituen, puntu xehezko tapizeriaz estaliak, eta gero, haraxeago, nire Henri II mahai biak, hain bakanak non jendea Paristik ere etortzen baitzen haiek ikustera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.

Gangen azpian zapaldurik dauden gela apalez eta zutabe meheek eusten dieten galeriez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Etxeko galerian txintxo-txintxo eserita, jostatzen edo puntua egiten ikasten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

7 (elizetan)

Eliza zolan, bigarren galerian beste musika tresna bat bazen, hor biltzen ziren komunione haundia egina zuten mutikoak, leku hori deitzen zen "koroa".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

8 lurpeko bide luzea eta estua.

Eguraldia epeldu baino lehen hil zen zure aita, lan egiten zuen meategiko galeria bateko grisuak zapart eginda.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Lurraren parean ate moduko bat zegoen; handik barrura sartu eta, tontorraren luzapenaren arabera, galeria bat osatuz lur barruetan hondoratzen zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 30. orr.

Beste bost langile desagerturik daude mila metro sakonerako galerian.  Berria - Mundua   2004-07-21

Hiriburuko etxe azpiko eremuan, tiroketa entrenamendu galeria bat, armak, lehergailuak, granadak eta munizioa atzeman zituela esan zuen poliziak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Eguzkia islatu eta lurrazpiko galeria barrura artez-artez desbideratu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte galeria (26); arte galeria bat (6); arte galeria batean (3); beirazko galeria (3); bi galeria (5); bidea galeria (3); bost galeria (3); da galeria (3); donostiako galeria (3); edo galeria (4); edo galeria batean (3); ekain galeria (3); eta galeria (17); galeria askok (5); galeria bat (23); galeria batean (13); galeria batek (4); galeria da (5); galeria daude (3); galeria ere (3); galeria eta (13); galeria ez (3); galeria gutxiago (3); galeria hexagonalez (3); galeria horrek (3); galeria luze (3); galeria zabal (3); hainbat galeria (3); lehen galeria (5); manikien galeria (6); mejuto galeria (4); merkatuko galeria (3); michel mejuto galeria (4); museo edo galeria (3); zazpi galeria (3); zuen galeria (3)

arte galeriak (6); bi galeriak (3); eta galeriak (4); galeriak eta (3); galeriako hormetan (3); galeriako zuzendariak (4); marlborough galeriak (8); marlborough galeriako (3); mejuto galeriak (3); michel mejuto galeriak (3)

arte galerian (6); arteko galeriaren (4); bidea galerian (4); dacosta galerian (5); dv galerian (6); ekain galerian (4); epelde mardaras galerian (9); eta galerian (8); eta galeriara (3); eta galeriaren (5); eta galerietan (5); galduen galerian (7); galduen galerian barrena (4); galerian barrena (7); galerian bertan (4); galerian eserita (3); galerian eta (3); galerian mirasol (4); galerian mirasol kondea (4); galerian sartu (3); galerian zehar (3); galeriek eta (3); galerien eta (3); galerietan eta (4); heriotzaren galerian (3); josette dacosta galerian (3); mardaras galerian (9); mardaras galerian mirasol (3); marlborough galerian (3); merkatuko galerian (8); ondotik merkatuko galerian (3); pauso galduen galerian (7); zazpi galerian (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus