Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galvanizatu, galvaniza(tu), galvanizatzen (orobat galbanizatu) 1 du ad adoretu, bizkortu.

Gizarte bat gainbehera doanean ere, bere aurkako erasoak galvanizatu egin dezake ekintzara eta beste bizigarri bat gehiago eman. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 432. orr.

Zibilizazio Egipziakoa jada osatua zuen bizialdi baten luzapen ez-naturalera hiksoen inbasioaren astinduak galvanizatu baino lehenagoko garaira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 241. orr.

Eta noizbait entzuten bazuen etxalde batean arazo txiki edo handi bat sortua zela langile eta jabeen artean, hara joango zen korrika "masa galbanizatzera". Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 283. orr.

2 (era burutua izen gisa) elektrizitatearen bidez metal bat beste metal baten geruza mehe batez estaltzea.

Atzo goizean galbanizatuen enpresa batek gai toxikoak isuri zituen Zumaiako Narrondo ubidera. Berria - Euskal Herria   2004-09-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus