Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garbikuntza [152 agerraldi, 8 liburutan; Egungo testuen corpusean 205 agerraldi] 1 iz garbiketa.

Ez pertsonentzako bakarrik, aziendentzako ere bazen garbikuntzako ohiturarik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 181. orr.

Legendun pobrearen garbikuntza. Elizen arteko biblia   Lb 14,21 tit

Egin dugu Jaunaren etxe osoaren garbikuntza, bai eta erre-oparietarako aldarearena. Elizen arteko biblia   2 Kro 29,18

Ekarri zuten, eta Dabid emakumearekin etzan zen, hura hilekoaren garbikuntza egin berri zenean. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 53. orr.

Yhwh-gana hurbiltzen diren apaizek berek ere egin dezatela garbikuntza, haien artean sarraskirik egin ez dezan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 50. orr.

Egin garbikuntzak eta zatozte nirekin oparia eskaintzera. Elizen arteko biblia   1 Sm 16,5

Inoiz galtzen bada arimako garbitasuna erabateko garbikuntzaz berreskuratu egin beharko da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 40. orr.

Apaizek Jaunaren etxe barruaren garbikuntza egitera sartu eta kanpora atera zituzten, tenpluko atarira, barruan aurkitutako gauza kutsatu guztiak Elizen arteko biblia   2 Kro 29,16

2 irud/hed

Inoiz galtzen bada arimako garbitasuna, erabateko garbikuntzaz berreskuratu egin beharko da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 40. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagagi gisa)

Lehen hilaren lehen egunean hasi zuten garbikuntza-lana eta zortzigarren egunean heldu ziren tenpluko atalondora. Elizen arteko biblia   2 Kro 29,17

Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten. Elizen arteko biblia   Esd 6,20

Zertarako du garbikuntza-bainu hori? Elizen arteko biblia   Si 34,30

Tenpluaren Garbikuntza Jaia ospatzeko deia. Elizen arteko biblia   2 M 2,16 tit

3a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sukaldaritzan, txofertzan, komun-garbikuntzan eta beste hainbatetan. 25397

4 (G larriaz) otsailaren 2ko festa. ik Kanderailu.

Garbikuntza-egunean Jesus Salbatzaile bedeinkatua besoetan jasotzean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1023. orr.

Ama Maria Birjinaren Garbikuntza festa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus