Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gari iz 1 lastodunen familiako landarea, elikaduran erabiltzeko lantzen den laborea (Triticum aestivum).

Zeusen euriak haziarazten ditu garia eta garagarra.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Gariaren ernetze eta ernamuintzea zaintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

Besoaren indarra igitaian eta gerriaren abilezia lanean, beste trukegairik ez zeukan Perikok Arabako bidea hartu zuenean, baina gariak urtero hozitzeko duen borondate tinko berberaz emandako ezkontza promesa batekin itzuli zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Nire eskuaz gariaren buru horiak ferekatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen.  Elizen arteko biblia   Mt 13,26

Gariak jotzea bukatzen zutenean nola edo hala festa egin nahi baserritarrek.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 47. orr.

Ez diozu muturrekorik ipiniko gari-jotzen ari den idiari. ik beherago 13.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,9

Garijotzeko makina bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.

Garia jotzeko makinak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Garia ebakitzeko eta lotzeko makinak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Bet-Xemexeko jendea garia igitaitzen ari zen haranean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,13

Dena kiskali zen: bildutako garia eta artean ebaki gabe zegoena, eta are mahastiak eta olibadiak ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 36. orr.

Non sequitur biribil-biribila, garia garizumarekin nahasten dute [alemanek].  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

2 delako landarearen alea.

Nahiko garia eta behikia baduelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 206. orr.

Non dira garia eta ardoa?  Elizen arteko biblia   Nk 2,12

Lur emankorra da ardotan eta garitan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Nire herriak garia erein eta arantzak bildu.  Elizen arteko biblia   Jr 12,13

Garia jaso eta ardoa upeleratu ondoren.  Elizen arteko biblia   Dt 16,13

Garia bahetzeko eta garbitzeko haizea.  Elizen arteko biblia   Jr 4,11

Hobe duk nekazaria izatea, garia ereitea eta landetxe on bat izatea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Ogitarako garia eiho beharrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.

Eskuan dauka sardea, eta garia garbitzera doa: alea mandioan jasoko du; lastoa, ordea, inoiz itzaliko ez den sutan erreko.  Elizen arteko biblia   Mt 3,12

Jota bereizten dira / Garia ta ahotza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 86. orr.

Ongi etorri egin daitezkeen ebaluazioak, nori berea emango diotenak, lastoa eta garia bereizten lagunduko dutenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.

Ez diezaiela garirik, ez armarik, ez dirurik, ez itsasontzirik eman erromatarren etsaiei.  Elizen arteko biblia   1 M 8,26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gari-hazia nahiz beste edozein hazi izan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,37

Zumai deitu zaio gari-loreari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Gari-altsuma esaten zaio garia bakandu ez denean, eta itxiegiaren poderioz, goraka altsumatuta extu hazten denari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Izben atzean gari-meta eskergak ikusten ziren leku askotan, ilaran jarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Bazen larrerik eta gari alorrik, eta sasi errezko usain garratz bat, neure herriaren mina ekarri baitit.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Atsegin duzu zeure prostituzioaren saria gari-larrain guztietan jasotzea.  Elizen arteko biblia   Os 9,1

Gari-lurrek gizon gehiagori ematen diete lana, eta mahastiek askoz gehiago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Tenpluko apaizentzat gordetako gari-hasikinak eta ardo eta olioaren hamarrenak ere jatea erabaki dute.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Gari-zakuak asto gainetan kargatu eta alde egin zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.

Gari-zakuetan aurreko txandan itzulitako diruarengatik.  Elizen arteko biblia   Has 43,18

Gari-hautsa bera ere saldu egingo dugu. egun batean galtzen den gari-hautsa bezala sakabanatuak izan baino lehen.  Elizen arteko biblia   Am 8,6

Gari-uzta-aroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila.  Elizen arteko biblia   Has 30,14

Israeldarren eta lebitarren gari-, ardo- eta olio-emaitzak.  Elizen arteko biblia   Ne 10,40

Gari-garagar uztak burutu ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Sudur kakoa eta ezpain-lodia bera, luzea eta argala era berean, ileorde gari-kolore, bai, gari-kolore eta azafrai-usainekoa zuena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arto-garien ereite kontuak, biak ala biak, ederki seinalatuak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Eta, ikusi zenuen-eta, gain-garia al zen, ala martxo-garia?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

-Zahi-garia besterik ez zen -erantzun zuen Santxok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Menpekotasunak biderik egin orduko une baxu batean parez pare oilo-garia sumatu eta, ez naloxona ez naltrexona ez ostiarik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

5 (neurriekin)

Zaku bat gari lapurtu zuelako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 65. orr.

Sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,25

Sei mila tonelada gari xehetu, beste horrenbeste garagar.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,9

Bost mila kilo gari garraioan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Kintal bat gari saldu zuen, ardoa erosteko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 153. orr.

Lurrari lakari garia kentzeko den gizona ezkon daiteke beldurrik gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 113. orr.

Daukanak ez daukanari, / katilutxo bete gari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Bost ahari burduntzian erreak, bost arroa gari xigortu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,18

Etxe bat bete gari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

6 gari ale

Txori batek gari alea hartzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Garia, garagarra, ogi-irina, gari-ale xigortuak, babarruna, dilista.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,28

Hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.  Elizen arteko biblia   Has 45,23

7 gari bala

Garia ebakitzeko garaian, anai Egidio galburuak biltzera joaten zen beste pobreekin, eta norbaitek gari-bala bat eskaintzen bazion, hau erantzuten zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Garibalak eskuetan zeramatzatela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 223. orr.

Gari-balaz bete-bete eginiko gurdiak  Elizen arteko biblia   Am 2,13

8 gari-biltzaile iz garia biltzen duena pertsona.

Etxera ogia eramateko, lanean hasten da Rut soro batean, gari biltzaileen ondotik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.

9 gari gaizto iraka.

Inon ez zen maite garizoro edo gari-gaiztorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

10 gari irin

Zekale-irina behar baduzu, edo gari-irina, edo alea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Egin gari-irin zuriz legamigabeko ogiak.  Elizen arteko biblia   Ir 29,2

Gizakiaren bizitzan behar-beharrezkoenak ura, sua, burdina, gatza, gari-irina, esnea, eztia, mahats-zukua, olioa, jantzia.  Elizen arteko biblia   Si 39,26

11 gari-jole garia jotzen duena pertsona.

Ura berehala edango zuten garijole egarrituek.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

12 gari jotze (orobat jarijotze)

Gari-jotzeak mahats-bilketara arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldira arte. Larrainean ere, garijotze eta garagarjotzeen ostekoak burutzeke egoten ziren askotan.  Elizen arteko biblia   Lb 26,5

Hiru edo lau herritako sororik zabalenetan ere egin zezakeen garijotze-lana.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.

13 gari lakar

Beste gari-orratz batzuei, jaio eta erne orduko antzemango zien, berriz, galbizardunarenak zirela, garilakarrarenak, edo baita garagar eta oloarenak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

14 gari lasto

Jo dezagun gari-lastoa zuztar-ondotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Eta mendian gau beltza da, taldea, gari lasto iharrak hartuta, bidean gora abiatu denean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Azaoa deitzen zitzaion gari lasto bala sutzen zuen etxe-goiko zelaian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

15 gari orratz gari kimua.

Behin gari-orratzak lurraren gainean azaldu orduko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

Gari-orratzek, eguzkia goraka hasi eta eguraldiak ezer laguntzen bazuen, luxatu bat hartuko zuten igandetik igandera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

Beste gari-orratz batzuei, jaio eta erne orduko antzemango zien, berriz, galbizardunarenak zirela, garilakarrarenak, edo baita garagar eta oloarenak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.

16 gari sail ik garitza.

Gari-sailen ertzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.

Bere altuera bitan duen gari sail batean barneratzen dun korrika.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Ostertza besarkatzen zuten gari-sail eskerga haiek benetan ote ziren ahanzturaren bazka?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak.  Elizen arteko biblia   Ag 1,11

17 gari soro (orobat garisoro) ik galsoro.

Gari-soro, mahasti eta olibadiek.  Elizen arteko biblia   Epa 15,5

Gari soro haietan ibiltzen ziren traktore zaharren batek galdutako olioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 340. orr.

Autotik kanpora, gari soro soilduak eta pinudi urriak tartekatzen ziren autobideko bi aldeetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Egun ez baita hemen gertuan garisororik ezagutzen, Nafarrora edo Araba barrualdera jotzen ez badugu behintzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Garisoroan zut iltzatzen zuten zerriaren isats-hezurra tente.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Joanesen bihotza arrapaladan hasi zen, zaldi bat gari-soroan barrena bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 138. orr.

Lagun hurkoaren gari-soroan sartzen bazarete.  Elizen arteko biblia   Dt 23,26

18 gari sorta

Gari sortak lotzen ari ginen soroan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.

Lehenengo gari-sorta apaizari eramango diozue.  Elizen arteko biblia   Lb 23,10

Garisorten oparia.  Elizen arteko biblia   Lb 23,15

19 gari transgeniko

Gari transgenikoa segaz ebakitzen aritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Enpresak gari transgenikoaren merkatua azertuko du.  Berria - Gaiak   2004-05-18

20 gari zerga

Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz.  Elizen arteko biblia   Am 5,11

21 gari zori

Eta garia, garizori bidean zihoan bitartean, han arituko zen zumail-zumail, frexko eta berde, zumatzen zumatzen. Garia zumatze eta zumaitzeaz ohartu behar dugu, garizori uztatsuaren bidean baititugu gariok Pazkoa bitartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 80. orr.

22 gari zuri ik garizuri.
23 gari zoro iraka.

Inon ez zen maite garizoro edo gari-gaiztorik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus