Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garraiolari (Egungo testuen corpusean 2.347 agerraldi; orobat karraiolari g.er.)1 iz ogibidetzat salgaien garraioa duen pertsona.

[ELAk] Gipuzkoako salgaien garraiolarien lan hitzarmena sinatu ez duenez. Berria - Ekonomia   2004-01-15

Patronalak agintzen du zein garraiolariri lana eman eta zeini ez. Berria - Ekonomia   2004-02-28

Kamioizaleak ikusi nituen han-hemenka, taldeka, nazioarteko garraiolariek hain berea duten keinu-hizkera nonahitarrean solasean. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 193. orr.

Garraiolariek gasolioaren zergak arintzea eskatu diete administrazioei... Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 119. orr.

Metalgintzako enpresa batean garraiolari ibiltzen zen goizetan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 24. orr.

XIV. mende bukaeran, garraiolari ibili zen bere ontziekin, normalean genoarren zerbitzuan. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 32. orr.

Garraiolari txotxongilo bat bila ezazu nahi baduzu baina nik, bederen, ez dut eginen besterik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 155. orr.

Hiru, Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuak, dagoeneko azaldu du bere haserrea. Berria - Euskal Herria   2004-10-16

2 jardueratzat salgaien garraioa duen enpresa.

Garraiolaria: Hasiera batean Iberdrolak izan behar zuen energia hori garraiatzeaz arduratu behar zuena. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus