Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garrantzitsu [6807 agerraldi, 205 liburu eta 3724 artikulutan; Egungo testuen corpusean 55.431 agerraldi] 1 izond garrantzi handikoa, garrantzizkoa.

Amerikar poeta garrantzitsu guztiak gonbidatu zituzten. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 175. orr.

Hainbat organo garrantzitsu babesten ditu hezur-egiturak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 16. orr.

Neure buruari sinestarazteko eginbehar garrantzitsu batean sarturik nengoela. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 12. orr.

Egingo nuke Itzean ere arrasto garrantzitsu asko falta dela Baroja ulertzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 11. orr.

Europak, izan ere, berrikuntza garrantzitsu franko kopiatu zion Txinari. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 15. orr.

Hainbat gauza garrantzitsu ikasi zituen. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 84. orr.

1995eko urriaren hastean, New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 94. orr.

Bilera garrantzitsu bat zuen sei eta erdietan. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 65. orr.

Hiri horietan guztietan unibertsitate katoliko garrantzitsu bat baitago. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 159. orr.

Ingeles hizkuntzari ekarpen garrantzitsu, probetxuzko eta hilezkorra egin ziola. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 134. orr.

Horren ondorioz familia anitzi dirubide garrantzitsu bat ezeztatzen zitzaielarik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 120. orr.

Albiste garrantzitsuak daude... 6120

Gauza garrantzitsuez hitz egin behar dizugu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 69. orr.

Bere egiteko garrantzitsuan ezertan ere zabartu gabe. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 97. orr.

Torah da profeziaren fruiturik garrantzitsuena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 17. orr.

Bufalo amerikarraren historiako koxkarik garrantzitsuena, erabakiorrena, Mississipiaren ekialdeko larreak utzi eta bestaldera iragaitea izan zen. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 142. orr.

Pixkanaka nahi zituela Londresko auzo garrantzitsuenak ezagutu. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 158. orr.

Rosa Luxemburgen biografia honetan txertatuta eskaintzen zaizkigu bere ideia politikorik garrantzitsuenak. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 14. orr.

Ez dira animalien orroak edo txorien txioak baino garrantzitsuagoak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 295. orr.

Aristotelesen fisika eta metafisikaren zati teologikoki garrantzitsuen laburbilpena. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 8. orr.

Hain garrantzitsu bihurtu al da ba?, bota zuen inozentziaz. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 88. orr.

2 (izan aditzarekin)

Testua bezain garrantzitsu izan litezke doinua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 140. orr.

Hortik aurrera, garrantzitsu den guztia argitalpenetan aurkituko duzue, jaunak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 155. orr.

Alta, benetan ote da garrantzitsu amaiera, jakin badakigularik amaiera orok, garaipen edo porrot, heriotza duela benetako helmuga, eta hantxe ezabatuko dela? Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 217. orr.

Entzun, oso garrantzitsua da nire mezua eta benetan zuzena esaten dizuedana. Elizen arteko biblia   EsZ 8,6

Guztiok dakigun bezala, gaurkoa egun garrantzitsua da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 12. orr.

Lanak beharrezkoa du denbora, baina lana bera da garrantzitsua. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 76. orr.

Garrantzitsua da galdera honi erantzuna ematea. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 132. orr.

Ez dakizu zein garrantzitsua den niretzat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 270. orr.

Arau hau ezin garrantzitsuagoa da edozein exegesi linguistiko edo literariotarako. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 242. orr.

Uste nuen gure artekoa garrantzitsua zela eta lasai adieraz niezaiokeela esan gura nion huraxe. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 79. orr.

Bagenekien haren aita pertsona garrantzitsua zela eta maiz joaten zela atzerrira, Amerikara batik bat. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 57. orr.

Zuri gertatzen zitzaizuna beste edonori gertatzen zitzaiona bezain garrantzitsua zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bi hutsune garrantzitsu (6); ekitaldi garrantzitsu (6); erabaki garrantzitsu (7); faktore garrantzitsu (6); gai garrantzitsu (16); garrantzitsu bilakatu (10); garrantzitsu izan (8); garrantzitsu izango (7); gauza garrantzitsu (17); gertakari garrantzitsu (7); gizartearen zati garrantzitsu (7); gune garrantzitsu (9); hiru puntu garrantzitsu (8); hutsune garrantzitsu (14); jokalari garrantzitsu (29); obra garrantzitsu (7); oso garrantzitsu (21); partida garrantzitsu (11); proba garrantzitsu (6); puntu garrantzitsu (21); sari garrantzitsu (7); talde garrantzitsu (6); txapelketa garrantzitsu (9); une garrantzitsu (9); urrats garrantzitsu (12); urrats garrantzitsu bat (6); zati garrantzitsu (27); zati garrantzitsu bat (18)

aldaketa garrantzitsua (6); apustu garrantzitsua (8); aurrerapauso garrantzitsua (21); aurrerapauso garrantzitsua eman (7); benetan garrantzitsua (9); bereziki garrantzitsua (14); beti da garrantzitsua (7); biziki garrantzitsua (19); bultzada garrantzitsua (6); datu garrantzitsua (7); diru sarrera garrantzitsua (8); eginkizun garrantzitsua (17); egiteko garrantzitsua (9); egun garrantzitsua (15); ekarpen garrantzitsua (14); ekitaldi garrantzitsua (7); elementu garrantzitsua (11); erabaki garrantzitsua (12); erreferentzia garrantzitsua (7); erronka garrantzitsua (7); funtzio garrantzitsua (6); gai garrantzitsua (8); garaipen garrantzitsua (40); garrantzitsua izan (250); garrantzitsua izanen (13); garrantzitsua izango (191); garrantzitsua izatea (8); garrantzitsua izaten (18)

gizon garrantzitsua (6); gune garrantzitsua (8); guziz garrantzitsua (6); guztiz garrantzitsua (9); hitzordu garrantzitsua (12); hutsune garrantzitsua (27); informazio garrantzitsua (6); izugarri garrantzitsua (7); jokalari garrantzitsua (36); lan garrantzitsua (18); lan garrantzitsua egin (11); lana garrantzitsua (7); leku garrantzitsua (16); oso garaipen garrantzitsua (6); oso garrantzitsua (674); oso jokalari garrantzitsua (7); oso oso garrantzitsua (8); oso partida garrantzitsua (11); paper garrantzitsua (22); partida garrantzitsua (67); partida garrantzitsua jokatuko (7); partida oso garrantzitsua (17); pauso garrantzitsua (24); pauso garrantzitsua eman (9); pertsonaia garrantzitsua (7); proba garrantzitsua (9); puntu garrantzitsua (10); rol garrantzitsua (24); rol garrantzitsua jokatu (7); sarrera garrantzitsua (8); toki garrantzitsua (8); tresna garrantzitsua (17); une garrantzitsua (14); urrats garrantzitsua (58); urrats garrantzitsua egin (13); urte garrantzitsua (10); zati garrantzitsua (10); zeregin garrantzitsua (17)

askoz ere garrantzitsuagoa (6); askoz garrantzitsuagoa (18); garrantzitsuagoa izan (11); garrantzitsuagoa izango (14); gauza garrantzitsuagoak (10)

aldaketa garrantzitsuak (15); aurrerapauso garrantzitsuak (6); ekarpen garrantzitsuak (8); ekarpen garrantzitsuak egin (7); erabaki garrantzitsuak (18); erabaki garrantzitsuak hartu (8); gai garrantzitsuak (8); gauza garrantzitsuak (19); hutsune garrantzitsuak (25); jokalari garrantzitsuak (34); oso garrantzitsuak (109); oso jokalari garrantzitsuak (6); partida garrantzitsuak (20); sari garrantzitsuak (6); une garrantzitsuan (8); urrats garrantzitsuak (13); urrats garrantzitsuak egin (8)

gai garrantzitsuetan (8); garaipen garrantzitsuena (9); garrantzitsuena izan (25); garrantzitsuena izango (13); garrantzitsutzat jo (55); garrantzitsutzat jotzen (11); gauzarik garrantzitsuena (30); gauzarik garrantzitsuenak (6); ibilbideko garaipen garrantzitsuena (7); jokalari garrantzitsuenak (6); jokatzea da garrantzitsuena (6); lanik garrantzitsuena (10); oso garrantzitsutzat (22); oso garrantzitsutzat jo (16); partida garrantzitsuena (17); partidarik garrantzitsuena (12); proba garrantzitsuena (7); txapelketa garrantzitsuetan (10); une garrantzitsuetan (6); unerik garrantzitsuena (13); urrats garrantzitsutzat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus