Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gatz 1 iz gai zuria, xehakorra, urkorra, ahogozo minekoa, janariak ontzeko edo usteldu gabe atxikitzeko erabiltzen dena.

Gatzak odola garbitzen du. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 267. orr.

Itsasoa ikusi nahi nuen, ez nire arbaso hortz-urdinduna zetorreneko ekaiztsu hura, baizik itsaso epela, gatza datorrenekoa. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 124. orr.

Bi libra arroz, piper batzuk, gatz inar bat. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 262. orr.

Itsasoko gatzarekin nahastuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 670. orr.

Dendan salgai zituen janari askok eta askok, gatz artean dizdizka, itsasoa ekartzen baitzioten gogora. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 257. orr.

Eskukada bat gatz hartu zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 141. orr.

Ez al diok gatza bota? Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 47. orr.

Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake. Berria - Gaiak   2004-12-23

Gatz iodatua ere neurrian hartu behar da, osterantzean, hipertentsioa eragin baitezake. Berria - Gaiak   2004-12-23

Haitzek, itsasoan zintzilik, uneoro zer galtzen duten, gatz hozkariak janda. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 51. orr.

Platerean txorten berde mordoxka bat eta gatz busti pixka bat baizik ez zaio geratzen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 180. orr.

Bai gatzaren, bai koroaren zerga kentzen dizuet judu guztioi. Elizen arteko biblia   1 M 10,29

Eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 428. orr.

Atzera hainbestetxo begiratzen baduzu, gatzezko estatua bihurtuko zara. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 138. orr.

Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 257. orr.

Gatz eta hondarrezko basamortu hura. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 266. orr.

Lurralde guztia sufreak eta gatzak erreta dago. Elizen arteko biblia   Dt 29,22

2 (neurriekin)

Aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 26. orr.

150 tona gatz bota dituzte Gasteizko kaleetan. Berria - Euskal Herria   2004-03-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ontzi bat urez bete, gatz pittin bat disolbatu bertan. Paduren gatz-usaina nabaria zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 46. orr.

Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen. Elizen arteko biblia   Has 19,26

Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 253. orr.

Krakovian-edo, gatz meategi batzuk bazirela jakitea ez zen agian osa baliagarria izango, baina gatz mean bertan induskatuz eliza edo katedrala egin zutela jakitea oso garrantzitsua zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 15. orr.

Augilatik beste hamar eguneko bidean beste gatz muino bat dago. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 320. orr.

Kozkor handiko gatz mordoak daude muinoetan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 320. orr.

Eta gatz haitz honetatik abiatuz Atlas izena duen mendia dago. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 321. orr.

Hirian Gatz Etxe deitu zioten Saltzen eraikinari. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 254. orr.

3a (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen. 25432

4 ohiko gatzaren antzeko gai urkorra.

Bainugelara joan nintzen berarentzako amonio-gatzak hartzera. 25433

Hor apalaren gainean dauden gatzak bota itzazu. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 11. orr.

5 (kimikan) gai elkartua, azido baten hidrogenoa, osorik edo partez, metal atomoek ordezkatzen dutenean eratzen dena.

Grisa da [zinka], eta bera osagai duten gatzak, berriz, koloregabeak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 54. orr.

Kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 248. orr.

Antzinako alkimian Ammonen tenpluko Gatz Amoniakoa zeritzona. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 202. orr.

Gatz mineral batzuen kontzentrazioa doitzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 173. orr.

Gatz hori, bada, erreduzitzaile gogorra da, erran nahi baita irrikan dagoela bere elektroi jakin bi jaregiteko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 248. orr.

Lorpen handia izan zen jadanik kimikariek (Scheidekünstler) gatz guztiak bi genero nagusietara murriztu ahal izatea, azidoak eta alkalinoak. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 231. orr.

Gatz-soluzioetan substantzia usaintsuak erabilita. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 141. orr.

Giza giltzurruna ez da gai % 2 baino gehiagoko gatz-kontzentrazioa duen gernurik sortzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 197. orr.

Elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 209. orr.

6 irud bizitasuna ematen duen zera.

Baserritar ilustratuak izan nahi baitzuten biek ala biek, ume-umetatik: bi uharte, nekazarien ezjakintasunaren itsaso gatzik gabean. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 56. orr.

Gatzik gabea, bizitasunik gabea, guretzat oraindik. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 321. orr.

Kontakizunari gatz-ozpin pizar bat erantsi nahirik, ehorzketaren inguruko xehetasun makabro-barregarrietan luzatu nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 103. orr.

Italiako idazleek berebiziko gatz, ozpin eta piperra ateratzen jakin dute dialektoen erabilera literarioari. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 24. orr.

Bere esaldietan gatz eta azukre zipriztinak zeuden beti. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 129. orr.

Solasaldi inuxente eta itxuraz tekniko bati gatz eta piper pixka bat jartzeko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 63. orr.

Baina niri iruditzen zait olgeta hauek hotzak eta gatzik gabeak bihurtzen direla, geure burua jantzi ahala deboziogai horien ezerezaz jabetzen garenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 148. orr.

Haiekin konparatuz, gaur egungo hauteskunde-kanpainak gatzik gabekoak iruditzen zaizkit. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 87. orr.

Edo konplimenduren bat esaten dute, ez gatzik gabea baina liburu-usain nabarmenegikoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 249. orr.

Gu askoz ere sentiberagoak gara, askoz hobeto egokitzen gara egoera batera edo bestera, gatzik gabeko alproja mugatu bat besterik ez da, batere erakargarritasunik ez duena. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 177. orr.

Ez, nire lurra erakutsi nahi dizut, nire gaua! -diot nik bere pikardiari gatza kenduz. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 160. orr.

Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 215. orr.

Baina bizitzak ez du gatzik arriskatu gabe... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 292. orr.

Gutxiengo sortzailea, historiaren aro guztietan munduko gatza izan dena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 399. orr.

Debekuaren gatzak ematen zion bere gustua festa koxkor hari. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 47. orr.

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea: triste, gatzik bako, udazkeneko putzuen kolore mugagaitz horretakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 21. orr.

Saunier Duval taldea izan zen atzoko etapari gatza eta piperra jarri ziona. Berria - Kirola   2004-08-05

Gatzik gabeko pilotak dira, haienak baino motelagoak, ez hain politak. Berria - Kirola   2004-01-15

7 gatz ale (orobat gatzale g.er.)

Hankamuka egin ditut urrats batzuk gatz ale zaharrak zanpatuz, mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 280. orr.

Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 55. orr.

Abandonatua zegoen txirla bat hondarrezko muino baten gainean bezala, bizitzak bazterrean utzia gatzale lehorrez bete zedin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 136. orr.

8 gatz harri ik gatzarri.
9 gatz lore

Harginak Italiatik ekarri zituzten, Torino aldetik, aurrealde jantzita utz zezaten eta haiek gatz loreak landu zituzten han, goitik beheraino, han, ezker-eskuin. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 254. orr.

Frantsesekin ere bazituen harremanak, hauek Kamargako gatz usaintsua eta Guérandeko gatz-loreak ekartzen baitzizkioten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 255. orr.

Hondarra birrintzen da gatz-lorearekin fin-fin, irinaren pareko egin arte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3510. orr.

10 gatz-ozpindu ik (orobat gatzozpindu.
11 gatz-pipertu gatz eta piperrez prestatu.

Tomate berde frijituentzat, Sipseyren errezeta: Moztu tomateak zentimetro bateko xerretan, gatz-pipertu, arto-irinetan pasa. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 109. orr.

Gurinak urrin ezin txarragoa zabaltzen zuen, arrainak, aldiz, freskura gatz-pipertua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 378. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus