Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gau 1 iz eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora bitartea; egunaren zati iluna.

Orain gaua duk, gaueko ordu biak inguru. Ilargi gabeko gau bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Egun bat eta bi gau egon nintzen beilan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Handik gau batzuetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.

Louis R...-k, bere ikaskide batzuk bildu zituen gau batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Ezin izango nikek gaur gauean hirekin afaldu Savoy-n.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

Atxilo hartu zuten herenegun gauean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 133. orr.

Asteazkenetik ostegunerako gauean.  Berria - Kirola   2004-07-02

Gaizki egin nuen lo hurrengo gauean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Gau hartan, aitaren xake liburuan ikasi izan banu bezain argi ikusi nuen egin behar nuen jokaldia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

Gaueko hamarrak aldera.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Gaueko ordu txikietan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Gaueko amesgaizto lizun haietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Gaueko txandan egondako seguritate guarda bat.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 186. orr.

Sarritan gelditu ohi ziren han, gaueko ilunean, elkarri musuka aritzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.

Gau hartako ordu txikiak arte lanpeturik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 100. orr.

Bi bikoteak gau berean oheratu ziren, bi emazteak gau berean geratu ziren haurdun.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

Lau karabineroak gauean itzuli ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 285. orr.

Gauetan balkoian jartzen da ukondoz aire triste batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Goizetik gauera, etengabe dutxatzen nintzen: gorroto dut izerdia, gaixorik zaudela ematen baitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Eta hain segur, Mathias, gauerako bederen etxeratuko zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 129. orr.

Eta berrogei gauez euria egin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.

Gau batez Dekano jaunarekin filosofatzen ari zela, esan zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.

Eta emakume gogaikarri hori hitz eta pitz gau osoan, umeak gora, umeak behera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Gau osoa lotan egin ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Itsasoan galdu eta itsaso zabalean, baltsa hauskor baten gainean galdurik, ez mastarik, ez oihalik, ez iparrorratzik ez itxaropenik, dena galduta, gau eta egun luzez ibili eta bat-batean horrenbeste desiratzen zuen itsasertza ikusten duenaren poza. ik beherago 9.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 47. orr.

Hark urduri eta berebiziko asaldutan eman zuen gau guztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Gauak aurrera egiten zuen heinean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 288. orr.

Gaua arte itxarongo dut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 54. orr.

Hobe zen gaua arte itxaron, eta gero ezkutuan aldegitea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 156. orr.

Gauaren besoetan itzali hurran den eguzkia horizontean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Gauak oraindik sekretuak babesten dituen ordu horietan gaude... ordu txikietan, denbora gure alde dugu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Ez da nire gaua -esan zuen Jamesek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Gauetik egunera aldatzen dute iritzia.  Berria - Kultura   2004-11-25

Atzo gaua arte ez nekien zuen bion artekoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 196. orr.

Gauetik goizera sortu zen ETB, gure telebista, euskaraz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

Ez direla ohiturak aldatzen gauetik biharrera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

2 (izenondoekin)

Ilunabar hartan gau izarratua ikus zitekeen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

Gaua zen, mendietako gau zurbila, mendi ostean erortzear dagoen ilargi laurden hori mehe batek odaiertzaren ertzetik argitzen duen gau hits zuhaila.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 282. orr.

Eta etorri ziren, gau beltzean, euriak euriari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Muggleen poliziari esplikatu beharko zion zergatik zegoen han gau minean erratz batekin eta sorginkeria-liburuz beteriko kutxa batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Hil bezperan, gau itxian, gau etsian, gau kabugabean, biolinak entzun ziren zelaiko alde batetik bestera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 290. orr.

Gau amaiezinetan korridorean sentitzen diren jaberik gabeko pauso-hots etengabeen anonimotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Udako gau epel bat zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 501. orr.

Gaur bere gau librea du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 78. orr.

Arimaren gau iluna ezin da hitzen ilunetik baizik argitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

3 (aditzaren zer osagai gisa)

Egunak luzatuz eta gauak laburtuz doaz eta gaua handitu ahala argia gutxituz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 347. orr.

Gaua iritsi zenean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Etxe bat atondu zioten, bertan gaua igarotzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Baina gaua igaro, eta Humirzah ez zen azaldu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Ontsa berotua zen etxazpian gaua pasaturik gure xukadorraren barnean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 57. orr.

Mikel Strogoffek, Nadiak eta Nikolasek ez zuten luzaro bilatu behar izan, gaua emateko leku bat aurkitu arte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Ilargi berria zen, eta haren argiak ez zuen gaua urratuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Aurretik Take 6 taldeak girotuko du gaua.  Berria - Kultura   2004-05-29

Garrasi batek zulatzen du gaua, estuasunak eragindako garrasi batek.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 104. orr.

Atzean utzi genuen etxe zuria, eta gauak irentsi zituen argia eta mendia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gau-ibiltari bakartia nintzen, zokoetan gustura egoten den horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.

Frontón hotelean izan zen gau-jaia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Bi ordu pasatxo eman zituen gau-jairako prestatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Atzoko gau-festan, berriz, artifiziozko suak ere izan genituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.

Neronek erakutsi nahi dizut Hollywoodeko gau-bizitza.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.

Jainkoak gau-ikuskari batean dei egin zion Israeli.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 128. orr.

Gerraosteko britainiar literaturari buruzko gau-ikastaro bateko eskoletara joan zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Gogoratzen al haiz materialismo historikoari buruzko batzokiko gau eskolez?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 96. orr.

Ezkontide tristeon arteko gau-borroka horiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Baina halako batean gau-bonbardaketa bat izan zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Henneren gau-atorra sutan zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Emakume gazte bat ikusi nuen, hanka-hutsik, gau-atorraren gainean martazko beroki bat jantzita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

Gau kanpaiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 166. orr.

Udaltzain eta gau-jagole andana bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 122. orr.

Irujo ministroak Galindez gau-ehiztaria bidali du Madrilera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.

Gau hontz mutuak bezalakoak ziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 248. orr.

Besta goxo / Ezti / Errondan gau xoriak / Gau soinekotan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 216. orr.

Erran liteke hontzak eta gau enarak ez daudela erneago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Gau-ainhara badoa hegalez firrindan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 213. orr.

Gau-giro isilean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Gero, hotzak ozendutako airean, gau orduko kanpai hotsak entzun ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 188. orr.

Bus geltoki, gau-klub, zinema areto, metro estazio eta aireportuetan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Liburutegiko gau isiltasunean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 24. orr.

Nire egunoroko jardunaren gau-alderdi hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 146. orr.

Are izugarriagoa zen isiltasuna gau partean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 120. orr.

· Gero, gau aldean, Peppone gabardina jantzi eta aterantz abiatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 329. orr.

Eskerrak ikatz-ontzi ingeles batek ikusi eta gau aldera handik jaso gintuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ortzirale gau hartaz bere bizi guzian orroitu zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 58. orr.

Larunbat gaueko ospakizuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 97. orr.

Inoiz, jai gauak eta zirenean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 50. orr.

Ilargi-gaua zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Lehenbiziko krisialdi-gau haietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Bustirik itzuli zen, euri gau batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 349. orr.

Uda-gau oskarbi bat zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Elurte-gau batekoa bezain oparoa zen isiltasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Ekaitz gau hartan bezalaxe.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Izar-gau zoragarria zegoen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Ezkontza-gaua bezalakoa izango zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 52. orr.

Ezin dut, ez dut itxarongo, erailtzen ari dira gure eztei gaua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 238. orr.

6 gauaz (365 agerraldi, 67 liburu eta 88 artikulutan; ETCn 1.338 agerraldi) gauez. ik beherago 7.

Egunaz nerabiltzan gogoetak, gauaz oraindik beltzagoak ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Gauaz ibiltzearen bortxaz, anitzetan Sigur Rosen musika lagun, lurraren errealitatetik urruntzen nintzela sentitzen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 157. orr.

Apirilaren 20an, gauaz, ez-usaiako tirokaldi bat entzuten dugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 131. orr.

Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Gerlara ez ziren joan gizon ezkonduak, baina horiek gauaz herrian berean egiten zuten beren zerbitzua, etxeetan zeuden armak eskuetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

· Gauazko trein hartan, ez zen deusik jateko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 53. orr.

7 gauez (1417 agerraldi, 196 liburu eta 160 artikulutan; ETCn 4.374 agerraldi) ik gorago 6.

Gauez parke batean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

Gauez nahiz egunez, kuxkuxean ibiltzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 149. orr.

Gauez mamu bat ikusten duela iruditzen bazaio.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Militarrek gauez hartu zuten mendean hiria.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Gauez ailegatu naiz Andoniren etxera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 80. orr.

Neronek ere hotzikarak sentitzen nituen soineko horrekin gauez atera zitekeela pentsatze hutsarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

· Eguna egunezkoarentzat; gaua gauezkoarentzat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

8 gau berandu

Ez naiz gau berandua arte lokartu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.

Gau beranduan naiz goizaldean, ordubiak baino lenago jo ezkero, Purgatorioko animak otoitz-eske... Galdetzea ahaztu zitzaidan atzo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.

gau beranduan heldu nintzen eta...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Zeren auskalo nondik etorria zen, eta gau beranduan gainera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren.  Elizen arteko biblia   Jdt 13,1

9 gau eskola

Ez dela beti goxo gau eskolako irakasle lana Astelehenetan. Altzako gau-eskolan klaseak ematen ibiliak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

Bestalde gau eskolan ikasiek lagundu gaituzte gure bizitza guzian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.

Helduentzako gau eskolak eta posta bidezko ikastaroak dira ikasteko gehien erabiltzen diren bideak.  Berria - Mundua   2004-12-23

Ikastola sortzeak gaueskola sortzea ekarri zuen.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 15. orr.

10 gau eta egun

Gau eta egun lan eginez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.

Hezur eta larru, mortuko abereak lagun, gau eta egun deabruak ondotik zituztela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Guztiz asaldaturik nindukan gau eta egun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 299. orr.

Eta edan, edan eta edan, arnasarik hartu gabe, gau eta egun! Horixe duzue kapitalismoa, odola gau eta egun zupatzen dizuen banpiroa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

Zalmaveth-en uluak gau eta egun entzuten ziren lekura.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

· Bagoi itogarrietan pilatuta, gau eta egunez garraiatuak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Harrezkero aita memoria galtzen hasi zen eta ama gau-eta-eguneko erizain bilakatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.

11 gau hegazti

Kanta haren hitzak, gau-hegazti ikustezin batzuk bezala sartzen zitzaizkidan leihoan barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.

12 gau giro (orobat gaugiro) ik gauaro.

Gaugiro ederra genuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Udako gau giro epelaz gozatua nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Gau-giro isilean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Nik ikusmira baino gehiago gaugiroa gozatu dut, gaugiroa eta lagunartea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.

Aldi berean atzeko oihalaren atzeko argia itzaliko da, eta lehengo gau giro urdina piztuko da berriro agertokian.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

13 gau-jantzi

Parisko gau-jantzi bat izan nahi nuke neuretzat eta etiketa-jantzi bat zuretzat… Gau-jantziak, udako muselinak eta jantzi arinak biratu ziren Elleni so egiteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 482. orr.

14 gau mahai (orobat gaumahai)

Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Bi lanpara oparitu zizkiguten logelako gaumahaietarako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 35. orr.

Arrosak askatu eta gau-mahai gainean ezarri zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Gaumahaiaren gainean zeukan liburu batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Betaurrekoak gau-mahaitik hartu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gau mahaiko tiraderan gorde nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Gaumahaiko edalontzia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

· Telekomando bat dago ezkerreko gau-mahaitxoan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Gaumahaitxoetako rutinaren lekukotza ematen duten erretratu gogaikarriak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 55. orr.

15 gau min (orobat gaumin)

Gau minaren sargorian ene albora egin duzu maindirepean, laztana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 15. orr.

Oraindik ez ziren zazpiak, baina ia gaumina ematen zuen: oso laino beltzak zebiltzan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 102. orr.

Muggleen poliziari esplikatu beharko zion zergatik zegoen han gau minean erratz batekin eta sorginkeria-liburuz beteriko kutxa batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Gauminean, ordea, lorik egin ezinik ibili nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.

Gau minean gurutzatzen diren bi itsasontziren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Bestetik, irrikaz egoten zen eskolako lanak etxean egiteko, baina ezkutuan egin behar izaten zituen, gauminean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

· Gauaren minean inarrosi eta tanpez iratzarritako maitea sugearen pare gaiztotzen ari zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 155. orr.

16 gau on

Kapela hartu eta «gau on» esan zuen Jimmyk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Gau on, Mrs. Merivale.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

Gau on denoi!...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.

Gau on elkarri esateko ordua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

-Gau on entzule guzier;"Ez da musik"emankizuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

Gau on entzuleak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 7. orr.

-Gau on Bernadette eta Irulegiko Irratiko entzule guziak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 157. orr.

· Zerbitzari uniformatu batek gabonka hartu eta mahai bateraino lagundu zigun.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.

16a gau poluzio ik poluzio 4.
17 gau soineko

Smoking, frak eta trajeak zeramatzaten gizonezko askok eta gau-soineko luzeak, larruzko gainekoen azpitik, emakumezkoek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 159. orr.

Elsak belusezko gau soineko berria dauka.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Sabeth, bere gau-soinekotxo urdinarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Gau soineko bat erosi behar izan zion festarako propio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

18 gau tximeleta (ETCn 17 agerraldi; orobat gautximeleta ETCn 2 agerraldi)

Gautximeletak edo egunezko beltzak, oro har, arima erratua, deabrua, infernukoa, zori gaiztoa, heriotza adierazi izan du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Lertxun baten milaka hostoak gau-tximeleta zaurituak bezala ikaraz haizea abarren artetik lerratzen delarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Berpiztu baitzitezkeen gautximeleta itxuran.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 307. orr.

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

19 gauaren erdi ik gauerdi.

Udan erraza izaten zen Taibele gauaren erdian bisitatzea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Gauaren erdian jotzen zuen etxeko telefonoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

20 gauazko lan (ETCn 19 agerraldi; orobat gauezko lan ETCn 5 agerraldi) ik kontrabando.

Hiru hilabete baizik ez ziren iragan Alemaniatik itzuli zenetik eta zenbait aste haietan gauazko lanean abiatua zen. Aste batzuez, lanetik itzultzean, errusiar preso talde bat gurutzatzen zuen, haiek gauazko lana baitzuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Erran behar da orduan ere gauazko lanak bazuela arrakasta haundia, eta Etxalartar talde zintzoarekin baziren harreman frango.  Herria   2004-02-05

Eta pantailan agertu zaizkigu hiru aldiz aspaldiko auriztar batzu, beren etxetan filmatuak, zernahi oroitzapen lerrokatuz, herriko bestetarik haste, mendietako gauazko lanetaraino.  Herria   2005-06-30

Ibiliko ziren elkarrekin kontrabandoan, gauezko lanean, mendian gora eta behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 171. orr.

21 gauez gau (ETCn 44 agerraldi)

Gauez gaueko ilunpe etengabean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 192. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

azken gau (9); baina gau (50); baina gau hartan (23); baitzuen gau (10); bat gau (14); bere gau (11); berrogei gau (19); berrogei gau egin (8); beste gau (33); bi gau (32); bigarren gau (9); da gau (40); dela gau (8); den gau (14); dira gau (27); du gau (18); duen gau (11); dut gau (20); edo gau (22); egin gau (11); egin zuen gau (12); egiten zuen gau (8); egun eta gau (30); eguna gau (8); ere gau (20); eta berrogei gau (14); eta bi gau (8); eta gau (329); eta gau bat (8); eta gau batean (11); eta gau batez (16); eta gau eta (14); eta gau hartan (46); eta gau osoa (17); eta gau osoan (30); eta hiru gau (21); ez gau (18); gabeko gau (20)

gau argi (14); gau asko (10); gau askotan (12); gau bakar (40); gau bakar bat (16); gau bakar batean (11); gau bakarra (8); gau bat (107); gau batean (279); gau bateko (28); gau baten (19); gau baterako (15); gau batez (257); gau batzuetan (13); gau beila (86); gau beilan (9); gau beltz (12); gau beltza (26); gau beltzean (15); gau beranduan (13); gau berean (33); gau bero (8); gau eder (8); gau ederra (14); gau egin (13); gau eman (8); gau epel (8); gau erdian (23); gau ero (8); gau eskola (48); gau eskolak (29); gau eskolako (20); gau eskolan (18); gau eskolaren (8); gau eskolek (17); gau eskoletan (18); gau eta (387); gau eta bat (23)

gau eta egun (317); gau eta egunez (10); gau giro (18); gau guzia (14); gau guzian (20); gau guziz (15); gau guztia (23); gau guztian (56); gau haietako (8); gau haietan (9); gau hartako (68); gau hartakoa (9); gau hartan (849); gau hartan berean (11); gau hartan bertan (81); gau hartan ere (19); gau hartan eta (10); gau hartan ez (35); gau hartantxe (10); gau hartarako (10); gau hartatik (13); gau hartaz (15); gau hau (14); gau honetako (11); gau honetan (46); gau hori (13); gau horretan (76); gau horretan bertan (15); gau hortan (16); gau hotz (14); gau hotza (8); gau hura (62); gau ikuskari (9)

gau ilun (14); gau iluna (33); gau ilunean (27); gau luze (23); gau luzea (18); gau mahaian (12); gau mahaiaren (14); gau mahaiaren gainean (10); gau mahaiko (19); gau mahaitik (11); gau minean (21); gau on (115); gau ona (14); gau oso (20); gau oso bat (8); gau osoa (168); gau osoa eman (20); gau osoak (8); gau osoan (229); gau osoan ez (9); gau osoan zehar (14); gau partean (9); gau pasa (19); gau ta (8); gau ta egun (8); gau txarra (15); gau xoriak (15)

gauak gau (11); gauez gau (11); genuen gau (10); gure gau (9); hainbat gau (8); halako gau (10); halako gau batean (8); hazparneko gau (8); hiru gau (44); hiru gau eta (10); ia gau (8); itsasuko gau (15); izan zen gau (11); larunbat gau (17); lehen gau (9); lehengo gau (9); mila gau (25); mila gau eta (25); neguko gau (21); nintzen gau (21); nintzen gau hartan (8); nire gau (15); nuen gau (38); nuen gau hartan (15); oso gau (9); udako gau (25); zazpi gau (9); zegoen gau (17); zegoen gau hartan (9); zela gau (8); zen eta gau (9); zen gau (89); zen gau hartan (25); zion gau (13); ziren gau (29); zituen gau (15); zituzten gau (9); zuela gau (13); zuen gau (75); zuen gau hartan (21); zuen gau osoa (13); zuten gau (24)

aurreko gaua (11); azken gaua (32); baina gaua (16); da gaua (17); du gaua (24); dugu gaua (10); dut gaua (11); dute gaua (14); eguna eta gaua (27); eman zuen gaua (9); eta gaua (128); gabon gaua (11); gaua arte (29); gaua aurrera (9); gaua baino (16); gaua baino lehen (9); gaua bere (10); gaua bertan (16); gaua bidean (10); gaua bidean emanik (10); gaua da (27); gaua dela (9); gaua eman (8); gaua ere (22); gaua eta (60); gaua eta eguna (12); gaua etorri (21); gaua ez (16); gaua han (22); gaua heldu (18); gaua hemen (11); gaua igaro (11); gaua igarotzeko (19); gaua iluna (8); gaua iritsi (29); gaua iritsi zen (8); gaua iritsi zenean (8); gaua izan (20); gaua izango (10); gaua pasa (9); gaua pasatu (9); gaua pasatzeko (35); gaua pasatzera (12); gaua zela (11); gaua zen (99); gaua zen eta (13); gaurko gaua (20); genuen gaua (11); hemen gaua (9); igaro zuen gaua (13); larunbat gaua (13); lehen gaua (15); nuen gaua (12); ostiral gaua (8); sagarno gaua (10); sorgin gaua (10); zen gaua (33); zuen gaua (45); zuten gaua (28)

baina gauaz (8); bat gauak (8); egunak eta gauak (21); egunaren eta gauaren (9); egunaz eta gauaz (8); eta gauak (63); eta gauaren (46); eta gauaz (30); gauak aurrera (12); gauak aurrera egin (8); gauak bere (10); gauak ere (13); gauak eta (32); gauak eta egunak (11); gauak ez (15); gauak gau (11); gauaren erdian (102); gauaren eta (10); gauaren iluna (10); gauaren ilunean (10); gauaren iluntasunean (8); gauaren ondoren (8); gauaz ere (8); gauaz eta (16); gauaz ez (9); gauaz geroztik (11); zituen gauak (9); zuen gauaren (11)

arteko gauean (8); astearte gauean (43); asteazken gauean (45); astelehen gauean (55); atzo gauean (178); aurreko gauean (94); baina gauean (11); baina gaur gauean (8); bart gauean (122); bezpera gauean (13); bihar gauean (26); da gauean (8); da gaur gauean (10); den larunbat gauean (11); dira gaur gauean (9); eta atzo gauean (8); eta gauean (130); eta gaur gauean (15); eta herenegun gauean (9); eztei gauean (8); gabon gauean (21)

gauean atxilotu (9); gauean barrena (8); gauean berandu (14); gauean berriro (14); gauean bertan (42); gauean beste (9); gauean bi (11); gauean edo (8); gauean egin (25); gauean egin zuen (8); gauean egindako (8); gauean eman (9); gauean ere (47); gauean esan (12); gauean eta (31); gauean eta atzo (10); gauean ez (39); gauean ezin (9); gauean gertatu (15); gauean gertatu zen (10); gauean hasi (10); gauean hil (16); gauean hil zen (9); gauean ikusi (13); gauean iritsi (9); gauean izan (20); gauean izan zen (13); gauean jokatu (10); gauean jokatuko (12); gauean lo (9); gauean nire (8); gauean zehar (14)

gaur gauean (360); gaur gauean bertan (16); gaur gauean ez (14); herenegun gauean (304); hurrengo gauean (44); igande gauean (69); iganderako gauean (10); larunbat gauean (79); larunbatetik iganderako gauean (9); lehen gauean (22); lehenengo gauean (14); lehengo gauean (13); ondoko gauean (12); ostegun gauean (63); ostiral gauean (86); urtezahar gauean (9); zen gauean (32); zen herenegun gauean (12); ziren gauean (15); ziren herenegun gauean (14); zituen herenegun gauean (10); zituzten herenegun gauean (9); zuen atzo gauean (15); zuen gauean (17); zuen herenegun gauean (49); zuten atzo gauean (15); zuten gauean (8); zuten herenegun gauean (25)

atzo gaueko (16); aurreko gaueko (22); baina gaueko (10); bart gaueko (40); da gaueko (9); dira gaueko (10); edo gaueko (10); eta bart gaueko (8); eta gaueko (87); gaueko azken (12); gaueko bederatziak (16); gaueko bederatzietan (8); gaueko haize (11); gaueko hamabiak (13); gaueko hamaika (12); gaueko hamaikak (27); gaueko hamaiketan (20); gaueko hamarrak (35); gaueko hamarretan (22); gaueko lehen (11); gaueko ordu (66); gaueko ordu txikietan (24); gaueko txanda (9); gaur gaueko (16); herenegun gaueko (13); larunbat gaueko (13); nahiz gaueko (8); ostiral gaueko (19); zen gaueko (18)

baina gauez (16); berrogei gauez (8); da gauez (13); egunez eta gauez (19); ere gauez (9); eta berrogei gauez (8); eta gauera (8); eta gauetan (13); eta gauez (130); eta gauez ere (9); eta hiru gauez (11); ez gauez (9); gauera arte (49); gauetik goizera (22); gauez atera (8); gauez ateratzen (8); gauez baino (8); gauez bakarrik (13); gauez egin (13); gauez egiten (10); gauez ere (43); gauez eta (31); gauez ez (14); gauez gau (11); gauez lan (9); gaur gauerako (14); gaur gauerako (14); gaur gauez (9); goizetik gauera (58); goizetik gauera arte (8); hiru gauez (17); larunbat gauetako (8); nahiz gauez (8); zen gauez (24); ziren gauez (8); zuen gauez (11); zuten gauez (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus