Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gaztetu, gazte(tu), gaztetzen 1 da/du ad (zaharra) gazte bihurtu.

Arranoaren antzera, etengabe gaztetzen baita berau. halako jogurtak janez gaztetu egingo zara. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 151. orr.

Baltikoko errepublika oraintsu gaztetuetan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 191. orr.

Nire oroitzapenak gaztetu behar ditut, nire "gogo-jardunetarako". Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 249. orr.

Hogei urtez gaztetu gaituk, ala? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 18. orr.

Gutuna azaletik ateratzean, desilusioak sei urtez gaztetu nau. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 112. orr.

Horrela, gaztetzen zuen beroa igo zitzaion gorputzaren sakon-sakonetik. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 53. orr.

Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 158. orr.

2 (umea) gazte bihurtu.

Sara gaztetu zenean, Marina Ivanovnak, ordurako sortua zuen adiskide-sareari esker, Pariseko Kontserbatorioan sartu zuen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 272. orr.

Gaztetzen hasi ginenean, gure erreferenteak Bob Marley eta The Wailersak ziren, Neil Young, Leonard Cohen, Errobi, Potato... Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 8. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bazkalostean, Stanley gaztetu batek erronka jotzen dit ping-pong partida bat joka dezagun garajean. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gaztetu (3); gaztetu dela (3); gaztetu egin (12); gaztetzen ari (6); urtez gaztetu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus