Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geldo 1 izond geldia; bizitasunik, indarrik gabea.

Bezperatik ari zen euri geldo hotzari aurre eginez. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 193. orr.

Ia esan liteke ura bihurtzen dela olio, hain baita geldia eta geldoa hango uraren mantsoa. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 12. orr.

Eta, bere begi geldoak bi bareren moduan erabiltzen dituela, munduko tristurarik handienarekin esan du: [...]. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 63. orr.

Zigarroari atxiki geldoak egiten zizkiola. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 350. orr.

Zarata gorra entzuten zen aire geldo eta astuna astiro zeharkatuz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 107. orr.

Gizon lokartu baten hats geldo sendoarekin. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 324. orr.

Hiritik kanpai baten hotsa heldu zitzaigun, geldoa, astuna, tristea, gaueko itsasontzi baten adarraren antzekoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 187. orr.

Pauso geldoz inguratu zen, aulkian eseri arte. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 297. orr.

Narrasti baten antzera, higitze geldoan zihoan luzatuz, itxura-koloreak ezari-ezarian aldatuz.   - 135. orr.

Jendea menditik jaisten zen uholde geldo eta isil baten gisan. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 118. orr.

Balthazar abiatu zen bere ibilera geldoan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 285. orr.

Doinu geldoek are motelago egingo lukete giroa, eta kalejirak jarri ditu Ramonek hasteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 57. orr.

Iraultza geldo baina geraezina eragin zuen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 26. orr.

Eragin geldoko pozoiei buruz esaten duzuna. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 139. orr.

Antonio Musu-tristeren adierazgabetasun geldoa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 254. orr.

Jende geldoa dugu militantea baino gehiago. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 380. orr.

Graxik hor berean eta berekiko, aitaren gorputz geldoaren aitzinean, heriotzak bizitza nola kateztatzen, mugatzen eta baldintzatzen zion arrapasatzen zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 328. orr.

Guztiz sendatu artean, aski dut denbora geldoegi honi aurre egitearekin. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 60. orr.

Ur lasterreko erreketan zein ur geldokoetan hazten diren landareak. Berria - Gaiak   2004-08-24

2 (izan aditzarekin)

Danbadak geldoak ziren eta erregularrak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 32. orr.

Pertsonen mugimenduak geldoak ziren. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 214. orr.

Hurbiltzeko saioak geldoak eta nekezak izan ziren. Jon Alonso   «Euskal karma» - 133. orr.

Ez dute dinamika askorik, geldoak dira. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 277. orr.

Egitura biribileko ontziak geldoagoak dira bidaietan.   - 33. orr.

Baina jendea geldoa dun eta Bastillak behin bakarrik izan din erasoa. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 109. orr.

Badira, jakina, gizon geldoak, geldotasuna ordea etsimen modu huts egin bat da. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 80. orr.

3 (predikatu edo adizlagun gisa)

Gurdia geldo zebilen maldan gora. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 287. orr.

Emakumezko serioa zen, berrogeita hamar eta zenbait urtekoa, geldo eta amaiezin mintzatzen zena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 328. orr.

Izar uxo zaharretako bat, oso geldo eta estropezuka hegan egiten zuena.Tenperaturari geldo eta geldi samar eusteaz gainera, ez du erlaino eta erreka-lainorik sortzen, zeru estaliak badira. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 156. orr.

Abiatzea uste baino geldoagoa suertatu zen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 128. orr.

Ponparen zarata motelago eta geldoago bilakatua zen kolpetik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 217. orr.

Gizona suge erraldoiaren parean aurkitu zen, horma bezain geldo, paralesiatua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 30. orr.

Sasiaren atzealdean eta lokatzean iltzatu zen, geldo. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 25. orr.

Kanpaiek jo zuten, ilun, geldo. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 10. orr.

· 4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Nork lituzke jasango munduaren ukaldiak, zapaltzailearen makurra, harroaren destaina, maitasun gaitzetsiaren penak, legearen geldoa, kargudunen burgoikeria [...]. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 111. orr.

5 (gasez bakunez mintzatuz) ik noble 5.

Badira, arnasten dugun airean, gas geldo direlakoak; gas noble esaten zaie, orobat, eta eztabaidatzekoa litzateke ea benetan noble guztiak diren geldo eta geldo guztiak diren noble. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 16. orr.

Barbaricôri bete-betean dagokio orri hauen abiaburu izan den gas geldoekiko konparazio hori. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 29. orr.

6 geldo-geldo

Koipeak irakiten ari ziren geldo-geldo. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 141. orr.

Ibiltzen hasi nintzen karrikan gora, geldo-geldo hurbiltzen zitzaidan autoari ez begiratzen saiatuz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 149. orr.

Zalgurdia geldo-geldo jauregiko lorategian sartzen zela. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 249. orr.

7 kamera geldoan [7 esaldi; 7 liburutan; Egungo testuen corpusean 79 agerraldi] kamera geldian. ik geldi 15.

Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 232. orr.

Guztia kamera geldoan ikusten nuela iruditu zitzaidan. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 53. orr.

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 227. orr.

Zeru horiek hainbat joan-etorri egindako disidente baten beste itzulera bat da, kamera geldoan. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots geldoak (3); bezain geldo (3); erritmo geldo (6); erritmo geldoa (3); eta geldo (13); eta geldoa (12); eta geldoago (4); eta geldoak (5); geldo baina (4); geldo bat (7); geldo batean (4); geldo batek (3); geldo batez (4); geldo bihurtu (3); geldo eta (45); geldo geldo (8); geldo haren (3); geldo samarra (3); geldoa da (9); geldoa egin (3); geldoa eta (8); geldoa izan (8); geldoa izan da (3); geldoa zen (3); geldoak dira (5); geldoak eta (3); hain geldo (3); kamera geldoan (7); keinu geldo (3); mugimendu geldo (7); mugimendu geldo eta (3); oso geldo (5); oso geldoa (6); prozesu geldoa (3); ur geldoa (3); urrats geldo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus