Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

geltoki (Egungo testuen corpusean 21.659 agerraldi) iz 1 burdinbideetan, trena gelditzen den eraikuntza. ik geraleku 3.

Trena Donostiako geltokian geratu da. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 54. orr.

Ama etorri zitzaidan bila Austerlitz-eko geltokira. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 58. orr.

Hogwartseko tren espresa King's Cross-eko geltokitik irtengo da. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 17. orr.

Kingstown geltokitik irteten ari ziren. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 68. orr.

Saint-Lazare geltokira eraman nazan. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 250. orr.

Autobusak Renferen geltoki paretik abiatuko dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Eusko Trenen Amarako geltokian ekintza informatiboa. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

-Nazioarteko geltokirantz -erran nuen ene aldian, txinatarra zen taxiaren gidariari. Itxaro Borda   «%100 basque» - 181. orr.

Merkantzien geltokira eramaiten gaituzte. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 33. orr.

Hurrengo geltokia, Zumarraga. Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Parisen geltokiz eta trenez aldatu, eta halaxe iritsi nintzen Alemaniara. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 76. orr.

Bihar nire geltokiko bi trenbideen ondoan egonen naiz. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 21. orr.

Trenbide bakarreko geltoki txikiren bateko burua. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 29. orr.

Galdua zen geltokiko nasak mukuru betetzen zituen jendetzaren artean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 80. orr.

Han zegoen Amandine, geltokiko kai bazterrean. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 86. orr.

Geltokiko buruak usategiko atexka itxi zuen eta Hradecera joan baino lehenago geltokiko mutilari agindu zion Nurembergeko badget haiei guztiei lepoa bihurritzeko. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 25. orr.

Dama hura geltokiko buruaren bulegora eraman zuen. ik geltokiburu. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 28. orr.

Geltokiko arduradunak. barna zamatren batzuk pasatu ziren. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 71. orr.

Geltokian atzera-aurrera etengabean zebilen jende-uholdea, ordea, ez zen manifestazio bat, eguneroko bizitza baizik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 296. orr.

Geltoki guzien izenak erne irakurtzen zituzten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 86. orr.

2 (tranbia eta kidekoetan)

Etxe handi batean bizi gara, plazatik hurbil, eta tranbiaren geltokia ere inguruan dago. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 25. orr.

Hirigunera zeraman tranbiaren geltoki aurretik pasatzerakoan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 49. orr.

La Arboledara igotzen zen funikularraren geltokiraino. Josu Landa   «Odolbildua» - 84. orr.

3 (metroan)

Lurreko ur putzuak saihestuz metroaren geltokirantz abiatu zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 29. orr.

Horixe galdetzen nion neure buruari metroko geltokira sartzekotan nintzela. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 158. orr.

Street-eko geltokira heltzera zihoazela adierazi zuen gidariak bozgorailutik. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 13. orr.

Azken geltokietan gazte jendez zegoen beteta metroa. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 104. orr.

Nire bizitzako hamarren bat urte lurpeko tren eta geltoki horietan pasatuko ditudala pentsatzen badut. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 57. orr.

4 autobusak gelditzen diren eraikuntza.

Baina geltokian ikusi du eguerdiko autobusa hor zegoela oraindik. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 60. orr.

Geltokitik irten orduko hartu du autobusak Triesteren bizkarrean dagoen aldapako langile-barrideetan gora. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 56. orr.

Autobusa Camden Towneko geltokira ari zen iristen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 211. orr.

Azken geltokian txoferrak irteteko esan zion. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 136. orr.

Autobusa geltokitik irtendakoan, blusa hau emango dizut zure heroiaren hazi-orbanekin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 316. orr.

5 bestelako ibilgailuak gelditzen diren eraikuntza edo tokia.

Taxien geltokian bikote adindu bat eta gizonezko bat bere maletarekin. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 68. orr.

Pasaportea itzuli, eta militarrari esan zion autoen geltokira eraman nintzala. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 117. orr.

Posta-geltokietako arduradun logaletuak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 197. orr.

Zaintzaileen etxola -non soldadu bat baitzegoen, fusila aldean-, bizpahiru kotxe-geltoki eta, azkenik, hesi luze bat, ikatzez eta klarionez eginiko idazkun eta marrazkiak zituena. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 208. orr.

Bi udaltzain baizik ez ziren, zalgurdien geltokian hara-hona. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 359. orr.

Ferry bat emigratzaile-geltokitik aldentzen ari zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 394. orr.

Jendez gainezka daude vaporettoa hartzeko geltokia eta kanal-alboetako igarobideak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 66. orr.

6 irud

Lehen geltokia titulurako. Berria - Kirola   2004-04-17

Txapelketa guztiak izaten dira zenbait jokalariren geltoki. Berria - Kirola   2004-07-06

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Getxoko Geltoki Plazan. Berria - Kultura   2004-05-01

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tren-geltoki batean lanean ari denean. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 9. orr.

Lituaniako hiriburuko tren geltokian estilo berrian hartu gintuzten; jazz musikaz. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 193. orr.

Hemengo tren geltokiak, Auschwitzekoaren ostean gutxienez, herri bateko geraleku atsegina zirudien. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 124. orr.

Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren. Berria - Mundua   2004-02-19

Zera hori Maiakovski metro geltokia delakoan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 260. orr.

-Chatelet metro geltokian biltzen gaituk, Mairie d'Ivryko norabidean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 78. orr.

Metro geltokiko atarian jantzi ditu eskularruak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 23. orr.

Underground geltokiko eskaileretatik beherantz. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 197. orr.

Tranbia-geltokitik tarte bat baitago oinez. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 43. orr.

Metro eta tranbia geltokiak etxetik bi minutura zeudela.   - 21. orr.

Londresko autobus-geltoki nagusia zegoen aurreko espaloian. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 11. orr.

Hotel aurrean dagoen bus-geltokira begiratu dut. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 26. orr.

Atzo arte ez nekien amaiera-geltoki batean sortutako familiak edo pertsonak zeudenik ere. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

areetako geltoki (5); areetako geltoki plazan (5); aren gipuzkoako geltoki (3); autobus geltoki (10); autobus geltoki batean (4); baino geltoki (3); baionako geltoki (3); baleta geltoki (3); baleta geltoki xaharrean (3); bat geltoki (3); beste geltoki (3); bi geltoki (8); bus geltoki (3); da geltoki (4); eta geltoki (19); eta tren geltoki (6); geltoki aitzinean (5); geltoki aldera (3); geltoki aurrean (3); geltoki aurreko (7); geltoki aurreko plaza (3); geltoki aurretik (3); geltoki bakoitzean (3); geltoki bat (20); geltoki batean (30); geltoki baten (3); geltoki batera (3); geltoki berean (8); geltoki berri (3); geltoki berria (6); geltoki berriaren (4); geltoki eta (11); geltoki guztietan (9)

geltoki handi (3); geltoki hartan (6); geltoki honetan (7); geltoki horietan (3); geltoki hura (4); geltoki inguruan (7); geltoki inguruko (5); geltoki intermodala (3); geltoki intermodalak (3); geltoki izango (4); geltoki nagusia (6); geltoki nagusian (3); geltoki nagusira (3); geltoki nagusitik (3); geltoki ondoan (8); geltoki ondoko (11); geltoki plazan (6); geltoki txiki (4); geltoki xaharrean (62); geltoki zaharra (8); geltokiz geltoki (4); gipuzkoako geltoki (4); gipuzkoako geltoki nagusia (4); hamabi geltoki (3); hiru geltoki (6); lau geltoki (3); metro geltoki (9); metroko geltoki (4); miarritzeko geltoki (5); miarritzeko geltoki xaharrean (5); posta geltoki (5); tren geltoki (60); tren geltoki batean (6); trenaren geltoki (4); zen geltoki (6); zuten geltoki (4)

autobus geltokia (6); azken geltokia (8); baionako geltokia (5); eko geltokia (4); eta geltokia (4); geltokia bera (3); geltokia da (5); geltokia dela (3); geltokia eta (10); geltokia ez (3); geltokia zen (3); hurrengo geltokia (8); kai geltokia (6); kai geltokia dela (3); lazare geltokia (3); lehen geltokia (8); metro geltokia (4); saint lazare geltokia (3); street eko geltokia (4); tren geltokia (23); zegoen geltokia (4); zuen geltokia (3)

amarako geltokian (3); autobus geltokian (18); azken geltokian (4); baionako geltokian (35); baionako tren geltokian (4); dira baionako geltokian (4); donostiako geltokian (3); eko geltokian (5); eta geltokian (4); geltokiak eta (3); geltokian barna (3); geltokian bertan (7); geltokian egin (3); geltokian eta (9); geltokian ez (4); geltokian geratu (6); geltokian gertatu (4); geltokian gure (3); geltokian ikusi (3); geltokian izan (3); geltokian jaitsi (11); geltokian jaitsi eta (3); geltokian jende (4); geltokian sartu (8); geltokian sartu zen (3); geltokian trena (3); geltokian trenetik (3); geltokian utzi (4); geltokian zain (4); geltokian zegoela (3); geltokian zegoen (8); hendaiako geltokian (8); hurrengo geltokian (3); kaleko geltokian (3); ko geltokian (4); lazare geltokian (4); metro geltokiak (3); metro geltokian (8); miarritzeko geltokian (3); miarritzeko midi geltokian (4); midi geltokian (5); nire geltokian (3); saint lazare geltokian (4); treinen geltokian (4); tren geltokiak (7); tren geltokian (51); tren geltokian eta (3); trena geltokian (3); zen geltokian (4); ziren geltokian (5)

autobus geltokiaren (6); baionako geltokiaren (5); bus geltokiaren (3); crosseko tren geltokiaren (3); deitzen denaren geltokiaren (3); denaren geltokiaren (3); denaren geltokiaren inguruan (3); eta geltokiaren (5); geltokiaren aitzinean (3); geltokiaren atzean (3); geltokiaren aurrean (26); geltokiaren aurrean ikusi (3); geltokiaren aurreko (4); geltokiaren aurretik (4); geltokiaren eta (4); geltokiaren inguruan (13); geltokiaren inguruan geunden (3); geltokiaren ondoan (10); geltokiaren ondoko (7); geltokiaren parean (5); lazare geltokiaren (24); lazare geltokiaren aurrean (19); lazare geltokiaren aurretik (3); metro geltokiaren (3); saint lazare geltokiaren (24); tren geltokiaren (25); tren geltokiaren inguruan (4); tren geltokiaren ondoan (4)

areetako geltokiko (9); areetako geltokiko plaza (4); autobus geltokietan (6); autobus geltokiko (3); baina geltokiko (3); baionako geltokiko (7); da geltokiko (3); esan zuen geltokiko (7); eta autobus geltokietan (3); eta geltokiko (32); eta geltokiko burua (11); eta geltokiko buruak (6); eta geltokiko buruaren (5); eta tren geltokietako (3); eugenia geltokietan (3); geltokien artean (6); geltokietan ere (4); geltokietan eta (3); geltokiko buru (4); geltokiko burua (38); geltokiko burua nasara (3); geltokiko buruak (38); geltokiko buruak eta (5); geltokiko buruaren (30); geltokiko buruaren andreak (3); geltokiko buruari (10); geltokiko eskaileretan (5); geltokiko eskaileretan gora (3); geltokiko irteerara (3); geltokiko nasan (3); geltokiko plaza (4); geltokiko plazan (3); geltokiz geltoki (4); gure geltokiko (3); metro geltokietako (3); metro geltokietan (4); nuen geltokiko (4); santa eugenia geltokietan (3); treinen geltokietan (3); tren geltokien (5); tren geltokietako (5); tren geltokietan (14); tren geltokiko (17); zen geltokiko (5); zuen geltokiko (14); zuen geltokiko burua (3); zuen geltokiko buruak (7)

autobus geltokira (12); baionako geltokira (4); eko geltokira (4); eta geltokira (7); geltokira abiatu (5); geltokira bidean (4); geltokira eraman (7); geltokira eta (3); geltokira heldu (9); geltokira heltzeko (3); geltokira iristean (4); geltokira iritsi (12); geltokira iritsi eta (3); geltokira jo (4); geltokira joan (16); geltokira joan eta (5); geltokira joan nintzen (4); geltokira joaten (3); geltokira lagundu (5); geltokira sartzen (3); geltokiraino eraman (4); geltokiraino iritsi (4); geltokiraino lagundu (3); geltokiraino lagundu zuen (3); geltokirainoko bide (3); geltokirainoko bidea (3); geltokirako bidean (4); hurrengo geltokira (6); hurrengo geltokiraino (4); ko geltokira (3); metro geltokira (4); metroaren geltokirantz (3); norteko geltokira (3); ondoko geltokira (3); shibuyako geltokira (3); tren geltokira (31); tren geltokira joan (3); tren geltokiraino (5); tren geltokirantz (4); trena geltokira (3); zen geltokira (4); zuen geltokira (3)

autobus geltokitik (33); autobus geltokitik abiatu (3); autobus geltokitik abiatuko (3); autobus geltokitik aterako (8); autobusen geltokitik (4); baionako geltokitik (5); da autobus geltokitik (3); eko autobus geltokitik (8); elkarretaratzea autobus geltokitik (3); eta geltokitik (3); geltokitik abiatu (6); geltokitik abiatu zen (4); geltokitik abiatuko (9); geltokitik abiatuko da (8); geltokitik abiatuta (4); geltokitik atera (5); geltokitik aterako (8); geltokitik aterako da (6); geltokitik ateratzean (3); geltokitik bi (4); geltokitik gertu (9); geltokitik hotelera (4); geltokitik hurbil (8); geltokitik irten (9); geltokitik irten eta (3); geltokitik oso (4); geltokiz geltoki (4); iruñ metro geltokitik (5); tren geltokitik (23); tren geltokitik hurbil (3); zein geltokitan (4); zen geltokitik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus