Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

genetika iz 1 biologiaren adarra, geneak eta ondoretasunaren legeak aztertzen dituena.

Urte batzuetan, ondoretasunaren ezaugarri nagusiak argiratu ziren, genetikaren "legeak" izango zirenak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 52. orr.

Apurka-apurka joan ziren onduz genetika klasikoaren eta mekanika kromosomatikoaren legeak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 52. orr.

Darwinen teoria eta Mendelen genetikaren elkartzea ez zen inola ere gozoa izan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 288. orr.

Konturaturik mundu biziaren bihotz-bihotzean genetikari zegozkion auziak zeudela, biologia berri bat asmatu zuten. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 28. orr.

Genetika molekularraren bidezko azterketa. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 55. orr.

Oraintsuago, eredu kimiko hori zabaldu egin da fisika eta genetikako ideiak bereganaturik, eta biologia molekularra deritzon zientzia berria sortu da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 10. orr.

Beste inork erabiltzen ez zituen genetikako liburu haietakoren bat. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 254. orr.

Genetikaren loteria eskuzabalegia izan zen berarekin, eta zenbaki irabazle guztiak egokitu zitzaizkion. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik genetiko.

Eredutzat balia zitezkeen genetika-, fisiologia-, patologia-azterketak egiteko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 81. orr.

Genetika-ezaguera handi samar bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 123. orr.

Mundu osoko genetika-laborategi guztiak ixteko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 158. orr.

Setio eta eraso latzean oldartu zen Lyssenko sobietar genetika-eskola ordura arte bikain askoaren aurka. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 43. orr.

Ez ginela txanpon beraren bi aldeak, baizik eta genetika-zientzia oroahaldunaren anaia bikiak. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 79. orr.

Ruben Lisker genetika adituaren arabera arazoa zera da: [...]. Berria - Gaiak   2004-01-21

Genetika aldetik desberdinak gara, inguru kultural desberdina daukagu. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 284. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miodrag Stojkovic Newscastleko Unibertsitateko Giza Genetikaren Institutuko irakaslea. Berria - Gaiak   2004-06-17

Harrezkero, zabalik zeukan bidea giza genetikak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus