Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerizpe (Egungo testuen corpusean 2.170 agerraldi) 1 iz itzalpea. ik gerizape.

Txilarrak soropiltzen duen gerizpe erraldoi baten harresi erraldoiaren itxura eta angelua dauka. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 157. orr.

Gerizpea bilatu eta jarri zara, ukalondoak belaunetan eta burua eskuetan. Xabier Montoia   «Elektrika» - 67. orr.

Pinu baten gerizpean etzan ginen eta zigarreta bat erre. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 170. orr.

Batzuetan gerizpean 45 gradutan egongo zara. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 25. orr.

Adela nire gerizpea bilakatu da. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 154. orr.

Mihise eta estalkien gerizpearen segurtasunean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 9. orr.

Pago gerizpeko gelara joan zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1081. orr.

Ekaitzean aterpe, sargorian gerizpe. Elizen arteko biblia   Is 25,4

2 adkor kartzela.

Zer moduz erabili zaituzte gerizpean? Josu Landa   «Odolbildua» - 67. orr.

Gogoan izango duk zelan esmuglatu nituen iraultzaile bi, eta hori dela eta gau bi "gerizpetan" igaro behar izan nituen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten gerizpean (19); eta gerizpe (3); eta haren gerizpean (3); gerizpea bilatu (3); gerizpean babesten (3); gerizpean bizi (3); gerizpean eseri (3); gerizpean zegoen (3); haren gerizpean (9); zuhaitzen gerizpean (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus