Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gerraoste (Egungo testuen corpusean 898 agerraldi; orobat gerra oste Egungo testuen corpusean 1.289 agerraldi) iz gerraondoa.

Gerraoste ofizialean Kosme Duñabeitia hark Bilbon segitu zuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 283. orr.

Gerraoste gordin-gordineko urte haietan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 237. orr.

Bat baino gehiago beste mundu batzuetara joango zen gerra oste hartan, bizi berri baten bila, Baita beste gerra bat eta beste gerraoste bat ere. Jon Maia   «Riomundo» - 144. orr.

Amaitu zen gerraostea. kontatzailearen ikuspegia eta gauzak azaltzeko modua aldatuz, gerra ostearen kronika txakur batek egingo du. Berria - Kultura   2004-05-18

Umeek asko leundu zioten gerraostearen mikatza. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 128. orr.

Hala ere, Ahnenerbeko kide gehienak libre gelditu ziren gerraostean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 311. orr.

Herri bat bezalakoa zen hiri txiki hartan, gerra ostean txikiagoa hainbeste jende fusilatu ondoren. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 99. orr.

Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen artean gerraosteko gerra deklaratu gabean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 183. orr.

Gerraosteko errusiar hegemonia. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 183. orr.

Gerra osteko urteak ere kontatu dizkigu. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gerraostean (4); eta gerraosteko (6); gerraosteko trikitilarien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus