Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gertaldi (93 agerraldi, 16 liburutan; ETCn 222 agerraldi) iz gertaera.

Eternitatea ez da handi, ez ttipi, esan liteke egun bateko edo instant bateko gertaldia dela, irudipen itsu batek hazia eta hiperbole bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

Santoñako gertaldiaren inguruan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 35. orr.

Nola nauten gertaldi guztiek salatzen, eta ene mendeku nagia akuilatzen!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 239. orr.

2 (eszena edo)

Nire isilmandatariak, antzezle bikaina baita, harridurazko, etsipenezko eta barkamenezko gertaldi ttipi bat jokatu zuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 143. orr.

Berriz ere gertakari ttipiak, adiskide ederra; baina gertaldiak soil-soilik, batere egintzarik ez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

Sortu behar zuen eskandaluagatik beragatik gogaikarria baizik ezin izan zitekeen gertaldi bat eragitera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.

Eta espres egina balitz bezala, ohearen erresorten kurrinkak antzoki-gertaldia osatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.

Bere Napoleon partikularraren tradizioari eusten zion -Blackwhite handiarenari-, zein ere askotan ekartzen baitzuen gogora gertaldi eta imitazioen bidez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 226. orr.

Memling-en Jesukristoren Nekaldia, esate baterako, Jesukristoren irudia hogeiren bat bider, gutxi-asko gurutzebideko "gertaldiei" dagozkien beste horrenbeste leku eta jarreratan, irudikatzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.

3 (filosofian edo kidekoetan)

Badaude beste banako zehatz batzuk, orain arte aipatu ditugun banakoekin alderatuta, egitura konplexuagoa dutenak: gertaldiak (ingelesez, events), gertakariak (ingelesez, facts) eta egoerak (ingelesez, states edo states of affairs).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Fisikariak gertaldi fisikoen arteko lotura kausalak aztertzen ditu, eta psikologoak gertaldi psikologikoen artekoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

Sarri askotan pentsatzen dugu gertaldi fisiko batek gertaldi psikologikoak kausatzen dituela; esaterako, A-k izandako istripuak A-ren depresioa kausatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 179. orr.

Hona hemen gertaldi beraren deskribapen desberdinak: (i) argi-etengailua sakatu dut, (ii) argia piztu dut, (iii) gela argitu dut egunkaria hobeto irakur dezazun...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste gertaldi (3); e gertaldia (5); eta gertaldiak (3); gertaldi bat (4); gertaldi beraren (3); gertaldiak e (4); gertaldiak e gertaldia (3); gertaldiak e gertaldia (3); k gertaldiak (4); k gertaldiak e (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus