Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gezurtatu, gezurta, gezurtatzen 1 du ad zerbait gezurra adierazi edo frogatu.

Avellanedak dioena gezurtatzeko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 100. orr.

PSE-EE eta PPko zinegotziek esandakoak gezurtatzeko. Herria  

Irribarre zuriak zion gezurtatzen mintza-doinuak adierazten zuen ustekabea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 247. orr.

Kontra daudenen irakatsiak gezurtatzeko gai izan dadin. Elizen arteko biblia   Tt 1,9

Maitasun berriak adiskidetasun zaharren kalte direlako topikoa gezurtatzeko egokiera genuen eskura. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 327. orr.

Europan barna egindako balentriak gezurtaturik ziren. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 234. orr.

Teoria hauek oraindik egiaztatu edo gezurtatu ez direlarik, biek dituzte zeinek beren alde onak eta baliagarritasuna. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 57. orr.

Batean baieztatzen zutena bestean gezurtatzen zuten. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 89. orr.

Errealitateak, ordea, haien errana gezurtatzen zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 181. orr.

Zizeronen beste hainbat irizpide gezurtatu beharko dituzu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 37. orr.

Begira zeinen erraz gezurtatzen den zure definizioa. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 41. orr.

Baina uko egiten zieten geometrek haien ebazpenak gezurtatzeko erabilitako arrazoiei.   - 432. orr.

Zinez behar nituen haien argumentazioak gezurtatu, egia aurkituaren etsipena indartu nahi baitzuten nigan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 344. orr.

2 ezin gezurtatuzko

Eta ezin gezurtatuzko frogak aurkeztuko ditut. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 542. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus