Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

giza 1 iz (adiera guztietan, hitz elkartuetan lehen osagai gisa) gizakiarena, gizakiari dagokiona. ik humano.

Giza zaldia, zentauroa. 25600

Urrezko giza oin erraldoi bat, zelai urdin batean. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 121. orr.

Posible ote zen giza eskuek makina ahalguztiduna kalterik gabe erabiltzea? Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 388. orr.

Jainkoak, haur txiki eginik, giza bularra edoski zuelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 404. orr.

Haiek, giza begiz, haren giza gorputza besterik ez zuten ikusten. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 121. orr.

Giza burmuinak ehun mila milioi neurona baino gehiago ditu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 60. orr.

Giza bihotzaren gaiztakeriaren erruz. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 72. orr.

Pozik hain biziera harrigarri eta gorenak gure giza lumak txiki uzten dituelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 420. orr.

2000. urtean giza genomaren segida aletu edo sekuentziatu dela iragarri zen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 290. orr.

Giza enbrioiaren garapena. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 191. orr.

Sagu horiei giza zelulak txertatu genizkien laborategian. Berria - Gaiak   2004-08-18

2 (gauza abstraktuez)

Gizaki bakoitzak genetikoki bere baitan darama giza espeziea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 302. orr.

Giza arrazako zakurrek aberats okituei erakutsi ohi dieten begiramen zakurrezkoa azaldu zen haien aurpegietan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 506. orr.

Kontzientziak gure giza-izakiaren jardunak epaitzen ditu. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 29. orr.

Giza sentsuei atsegin edo atsegaitz zaizkien neurrian. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 115. orr.

Zaldia eta gizona, alabaina, ugaltzeko irritsak bultzatzen ditu biak, baina bata zaldi irritsak, eta bestea giza irritsak. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 343. orr.

Bekatuak alferrik galdu du giza natura. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 68. orr.

Giza naturaren etsaiaren maltzurkeriak agerian ipiniz. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 35. orr.

Giza erara bizi garelarik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 148. orr.

Hortik dator giza Izpiritua Jainkoaren adimen mugagabearen parte izatea. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 143. orr.

Hegaztien gripearen giza aldaerarekin. Berria - Gaiak   2004-02-03

Giza hizkuntza, mugatua izanik, ez baita Jainkoaren misterio ezkutuak garbi adierazteko gauza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1010. orr.

Irudimenaren garapenerako, giza hizkuntzaren plastikotasuna berdinik gabeko tresna da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 184. orr.

Giza eta gizarte zientziei buruzko artikuluak. Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Hizkuntzak giza eta gizarte bizitzan duen eginkizuna. Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Ez artegintzan eta ez gainerako giza alorretan ere. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 34. orr.

Azalpenak giza sistema ezberdinen arteko harremanen konplexutasuna jaso behar du (hautematea, memoria, sinesmena, desioa...). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 193. orr.

Oi, halako giza eredu jatorraren galbidea! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 116. orr.

Giza Komediaren beste eleberri batean. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 28. orr.

Giza faktorea funtsezkoa da politikan, antzerkian aktoreak bezala. Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Giza interes handiko gauzak. Giza Garapenaren Indizea. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 295. orr.

Giza Immuno-eskasiaren Birusaz (GIB) kutsatutakoen kopuruak. Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Anaiarteko harremanen giza berotasuna. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 536. orr.

Kooperatiben giza balio eta erantzukizunak lantzea. Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Giza duintasunarekin lotu zuen desobedientzia zibila Setienek. Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Giza arrazoimenaren izaera. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 37. orr.

Giza sexualitatearen historia. Berria - Kultura   2004-05-12

Adimenaren ahalaz edo giza askatasunaz. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 31. orr.

Egiazko Jainko bakarrarekiko giza elkartasun honek. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 124. orr.

Giza osasuna babesteko. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Giza bizikidetasunaren ordenamenduari eusteko. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 137. orr.

Giza ergelkeriak ez du mugarik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 20. orr.

Giza ezintasun eta aldakortasunaren kausa. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 235. orr.

Ezagutza maila horretan gauzak ezagutzen dituena, giza betegintzarre gorenera heltzen da. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 571. orr.

Gaur egungo informazioaren gizartean giza harremanak aldatu egin baitira. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 224. orr.

Egokia dela haren heziketabidea giza arazoak zuzentzen ikasteko. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 30. orr.

Nabarmen gertatzen zaie sofistei giza kontuetan arau edo lege unibertsalik ez egotea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 36. orr.

Hobbesen liburuan bi ideia nagusi irakur ditzakegu: giza itunarena, alde batetik, eta natur legearen eta giza legearen arteko hierarkiarena, bestetik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 225. orr.

Giza lege guztiak hausten dituzten soldadu estatubatuarren ekintzak. Berria - Mundua   2004-05-01

Zientzia giza erakunde gisa aztertu zuen. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 246. orr.

3 (egintza eta kidekoez)

Beste edozein giza jarduera aldatzeko aukera. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 165. orr.

Giza klonazioaren inguruko eztabaida. 13548

Inguruan tabako-sailak, erretenez bereziak, giza lan txukun eta zuzenak, baina gizakirik inon ez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 77. orr.

Giza ugalketa hobetzeko ideia aspaldiko kontua da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 153. orr.

Ohikoa ez den polizi kopurua zegoen, txakurrekin (...) benetako giza ehiza izan zen hura. Berria - Mundua   2004-04-17

Giza trafikoa ezeztatzeko. Berria - Gaiak   2004-04-24

Sendagileek giza baliabide guztiez saiatu ziren laguntzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 860. orr.

Indar honen ondorio da giza ekintzen multzo nahasia. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 37. orr.

4 gizakiaren jenerokoa.

Judu-errabino baten hil osteko garaipena -haren jarraitzaileek, jentilen erara, giza ama baten bidez jainko-semetzat onartua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 296. orr.

Beste emazterik bazuela ez zuen ukatzen, baina emakume-deabruak ziren denak; Taibele zuen giza emazte bakarra. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.

Sexu gogor, gogorkor eta altxakorraren ordezkaria haiz betiere giza-eme baten aurrean. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 88. orr.

Giza artzain osmanliarrak giza ardi-txakur izateko heziak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 264. orr.

Giza-tximinoa amorruz bihurrikatzen zen urrutitik erakusten zizkioten janari ahogozagarri haiek ikusita. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 67. orr.

Arabiar eta europar beltz-tratulariak ez ziren inoiz giza salgaiaz zuzenean jabetzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 51. orr.

Giza ordenadore moduko batzuk direla esan liteke, inork ez bezalako kalkuluak egiteko gai baitira. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 191. orr.

5 gizaki kaltetuei dagokiena. ik humanitario 2.

Falujako erasoaldiaren seigarren egunean giza laguntzaileek hirian sartzea lortu zuten. Berria - Mundua   2004-11-14

Dena den, egunero jartzen da harremanetan herrialdean lanean segitzen duten giza erakundeekin. Berria - Mundua   2004-11-19

Hiri sunitan «giza hondamendia» izan dela ohartarazi dute giza erakundeek. Berria - Mundua   2004-11-14

Bertan Haitiko alderdi, erakunde eta giza eragile askotako ordezkariek parte hartzen dute. Berria - Mundua   2004-03-07

Besteen erruki eta ardura gutxienekoak, giza katastroferik handienak sorrarazten dituztenak. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 72. orr.

XXI. mendeko lehenbiziko giza hondamendi handia izateko bidean da Sudango ipar-mendebaldean dagoen Darfur eskualdekoa. Herria  

Hiri sunitan «giza hondamendia» izan dela ohartarazi dute giza erakundeek. Berria - Mundua   2004-11-14

Gosearen aurkako erakunde baten arabera, giza hondamen larria gertatzear dago Haitin. Berria - Mundua   2004-02-19

Giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 9. orr.

Boli Kostako Giza arazoetako Ministerioaren larrialdi egoeretako taldeko eledun batek. Berria - Mundua   2004-11-10

6 gizakiez osatua.

Giza belaunaldien segidak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 459. orr.

Giza taldearen bizimoduaren arabera definitzen baita ideologia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 76. orr.

Tokiko kapitalismoak ezin xurgatu dituen giza masak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 138. orr.

-Giza elkarte fina da jesuitena -esan zuen Power jaunak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 242. orr.

Eta giza saldo armatuak zebiltzan inguruko mendiak eta haranak arakatzen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 133. orr.

Campeche, dena den, hiria da oraindik, giza kolonia bat, bizarra kentzeko argindarra behintzat baduena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 48. orr.

Leviatan gisa gurtzen duten giza erlauntza idolatratua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 137. orr.

Ordu amaigabeetan itxaron zuen giza uholdea. Berria - Mundua   2004-08-18

Ezin jarrai dezakegu munduaren parte bat giza zabortegi bihurtzen. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 305. orr.

Ezinbestez gaur egungo hiri handi bat gogora dakarkigun giza gune batera garraiatzen gaitu. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 12. orr.

Giza-lerro batzuen martxaren pauso-hots erritmikoa. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 75. orr.

Milaka herritarrek eskua emanda inguratu zuten atzo Gibraltar giza kate bat eginez. Berria - Mundua   2004-08-05

Etorkizunean giza base bat ezartzeko gune egokia litzateke. Berria - Gaiak   2004-11-16

Erasoaren lekura iritsi ziren soldaduek zibil palestinarrak giza ezkutu gisa erabili zituzten hildakoen gorpuak berreskuratzeko. Berria - Mundua   2004-05-12

7 gizonari dagokiona.

Karrera edo obra handiren batean kateatuak dauden [...] giza-emakume handinahi bakanak. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 50. orr.

Emakume-oreina, adarbakarra, sorginak, giza-otsoa, piratak, jauntxo ankerrak. Berria - Kultura   2004-05-11

Denok gara ema- eta gizagalduak, giza- eta emasalduak. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 34. orr.

8 giza abere (orobat gizabere).

Krotonako Alkmeonek giza aberearen ezaugarri bereizgarrien artean kokatzen du pentsamendua. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 33. orr.

Hizkuntza dela gizaberearen komunikabide propioa eta lehena. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 176. orr.

Badira haragi grinen irudi zoragarriak gizabereon unibertsoan, hitzak arrunt itsusten dituenak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 162. orr.

Gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 205. orr.

Zein klaustrofobikoa den orotariko gizaberez beterekiko autobusa. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 249. orr.

Zeren giza abereen artean, hirietan, familietan, gehiago denak lortzen du gorentasuna eta aginpidea. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 39. orr.

9 giza bestia (Ereduzko prosaren corpusean gizabestia soilik).

Marinel haiek ez zirela euskal kantu zahar batzuetan aipatzen diren "indiano salbaiekin" eta "iskimau gizabestiekin" beti ontsa portatu. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 122. orr.

10 giza eskubide

Giza eskubide nagusiak bi zirela adierazi zuen: askatasuna eta burujabetza. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 222. orr.

Giza eskubideen bortxaketak. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatzea. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 79. orr.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiaren zain. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 152. orr.

Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Komisionatuko buru Bertrand Ramcharan jaunak. Herria  

11 giza gihar (Ereduzko prosaren corpusean gizagihar soilik).

Batzuetan, herrialde berri batean mundu zabaleko jende zaborreri guzia biltzen da, eta orduan jendaje harroputz, barrenuts, eta gizagihar zaildurik gabekoa sortzen da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 206. orr.

12 giza hilketa (orobat gizahilketa).

Baina nork jartzen du zalantzan egintza gaiztoak direla adulterioak, gizahilketak, sakrilegioak? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 105. orr.

Gizahilketa gizakia hiltzea bada, inoiz bekaturik gabe gerta daiteke. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 107. orr.

Heriotza hori giza hilketatzat hartzen duten ala ehiza-kontutzat, erantzun bat emango diote epaileek galderari. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 117. orr.

Giza hilketa bat egiteko zigorpean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 63. orr.

13 giza hiltzaile (orobat gizahiltzaile).

Nola San Frantziskok hiru lapur giza hiltzaile bihotz-berritu zituen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 991. orr.

Zuek, lapur, bihozgabe eta giza hiltzaileok, ez duzue lotsarik inoren nekeen fruituak lapurtzeko. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 992. orr.

Hortaz, gizaki batek beste bat hilko balu, ez deus onik lortzeko, gaitzen bat gerta ote dakiokeen beldurragatik baizik, ez ote litzateke gizahiltzaile izango? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 107. orr.

Hortaz, gizaki batek beste bat hilko balu, ez deus onik lortzeko, gaitzen bat gerta ote dakiokeen beldurragatik baizik, ez ote litzateke gizahiltzaile izango? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 107. orr.

· Cervino mendiaren, giza hiltzaile horren, piramide garai beldurgarria. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 277. orr.

14 giza laguntza (orobat gizalaguntza)

Hilabeteotan arazo larriak izan dira nazioarteko giza laguntza errefuxitu guneetaraino iristeko. Berria - Mundua   2004-07-16

Munduko Medikuak erakundeak sendagileak eta giza laguntzarako materiala igorri ditu, Sri Lankara. Berria - Mundua   2004-12-29

Honek bultzatutako herritarrentzako gizalaguntza sareek jardunean iraun zuten, haatik. Berria - Mundua   2004-08-14

Jean-Charles Eilermann, batzordeko Garapen eta Gizalaguntza agentziako eledunak. Berria - Mundua   2004-04-24

Diru laguntza hau ECHO, Europako Batzordearen Giza Laguntzarako Bulegoak du banatuko. Berria - Mundua   2004-05-14

15 giza lan (Ereduzko prosaren corpusean gizalan soilik).

Aldeak hezeak ziren, denborak leunduak gizalanak bainoago. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 117. orr.

16 giza mordo

Eta horixe da hemen gertatzen dena: gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 30. orr.

· Eta guaien artean ere idiota askotxo dagoela, beste edozein giza mordoxkatan bezalaxe. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 29. orr.

17 giza munstro (orobat gizamunstro)

Basatia, egoista, gizamunstroa, zeharo bihozgabea ei nintzen, esan zidanez. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 85. orr.

Baina gure barkazioa, ordea, lortu zuela giza-munstro hark, eta gure errukia, egin zituen bidegabekeria haiengatik guztiengatik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 180. orr.

18 giza talde (244 agerraldi, 19 liburu eta 40 artikulutan; Egungo testuen corpusean 853 agerraldi; orobat gizatalde 93 agerraldi, 29 liburu eta 17 artikulutan; Egungo testuen corpusean 1.365 agerraldi) ik gizalde.

Giza talde bateko arauak denok ezagutzen ditugun legeak baino sakonagoak baitira izatez. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 49. orr.

Rousseaurentzat, giza talde bat herri bilakatzen duena gizarte-hitzarmena da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 114. orr.

Ikur bat gizatalde linguistiko batek ezarria eta onartua dagoen unetik aurrera, ez dagoela jada gizabanakoaren eskuetan ikur horretan ezer aldatzea. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 99. orr.

Gizarteko arau nagusiei guti-aski men egitera etorri den giza talde bati ere eder zaio arau horiek beroriek zangopilatzen dituen lagunik izatea bere baitan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 157. orr.

Bertako afrikar gizataldeen esplotazioan eta zapalkuntzan oinarritu zirenak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Giza talde txiki bateko kide nagusia. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 225. orr.

A eredua, leku askotan, giza talde marjinalak (etorkinak eta arazo sozioekonomikoak dituztenak) eskolatzeko aukera bihurtzen ari da. Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Haur indigenek osatzen dute giza talderik ahulena eta baztertuena. Berria - Gaiak   2004-02-26

Giza-taldeen sailkapena. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 20. orr.

Giza taldearen bizimoduaren arabera definitzen baita ideologia. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

amnesty international giza (13); artean giza (9); bai giza (11); baina giza (28); baita giza (28); bakerako giza (8); bat giza (10); batek giza (9); batuen erakundearen giza (9); batuen erakundeko giza (31); batuen giza (9); batuko giza (9); bere giza (26); beren giza (11); beste giza (17); bi giza (13); da giza (102); da giza eskubideen (15); dago giza (14); dagoen giza (11); dauden giza (8); dela giza (18); demonstrazioa giza (13); den giza (44); dio giza (12); dira giza (33); diren giza (32); ditu giza (17); dituen giza (10); dituzte giza (13); du giza (69); du giza eskubideen (26); duela giza (10); duen giza (34); duen giza eskubideen (8); dugu giza (9); dute giza (38); dute giza eskubideen (10); duten giza (19)

edo giza (37); edozein giza (14); egindako giza (11); erakundearen giza (10); erakundeko giza (33); erakundeko giza eskubideen (26); ere giza (28); erresuma batuko giza (9); estrasburgoko giza (17); estrasburgoko giza eskubideen (16); eta giza (622); eta giza eskubide (13); eta giza eskubideak (52); eta giza eskubideei (11); eta giza eskubideekiko (8); eta giza eskubideen (155); eta giza eskubideetan (9); eta giza laguntza (8); europako giza (105); europako giza eskubideen (97); euskal herriko giza (16); eusko jaurlaritzako giza (26); eusko legebiltzarreko giza (31); ez da giza (17); ez du giza (13); ez giza (44); gib giza (11)

giza abere (8); giza aberearen (8); giza adimena (11); giza adimenak (13); giza adimenaren (21); giza akats (9); giza aldaera (9); giza aldaerak (13); giza arazoen (12); giza arima (21); giza arimak (15); giza arimaren (24); giza arraza (8); giza arrazoimen (12); giza arrazoimenak (17); giza arrazoimenaren (34); giza aurpegia (8); giza baliabide (17); giza baliabideak (24); giza baliabideen (14); giza bihotza (10); giza bizitza (18); giza bizitzaren (20); giza duintasuna (30); giza duintasunaren (14); giza ekintza (8); giza ekintzak (8); giza enbrioi (11); giza enbrioiak (27); giza enbrioiak klonatzeko (10); giza enda (10); giza erako (9); giza erara (10); giza eskubide (117); giza eskubide guztiak (24); giza eskubide guztien (29)

giza eskubidea (15); giza eskubideak (478); giza eskubideak bermatzeko (11); giza eskubideak bortxatzen (8); giza eskubideak errespetatu (11); giza eskubideak errespetatzea (8); giza eskubideak errespetatzeko (11); giza eskubideak errespetatzen (19); giza eskubideak eta (30); giza eskubideak ez (13); giza eskubideak urratu (11); giza eskubideak urratzea (8); giza eskubideak urratzen (50); giza eskubideei (45); giza eskubideei buruzko (16); giza eskubideekiko (20); giza eskubideekin (14); giza eskubideen (1561); giza eskubideen alde (51); giza eskubideen aldeko (351); giza eskubideen alorrean (17); giza eskubideen arloan (12); giza eskubideen aurkako (16); giza eskubideen auzitegiak (49); giza eskubideen auzitegian (10); giza eskubideen auzitegiaren (8); giza eskubideen auzitegira (12); giza eskubideen babes (8); giza eskubideen batzordea (13); giza eskubideen batzordeak (38); giza eskubideen batzordean (45); giza eskubideen batzordearen (11); giza eskubideen batzordeari (10); giza eskubideen batzordeko (45); giza eskubideen batzordera (16); giza eskubideen behatokia (11); giza eskubideen bortxaketa (8); giza eskubideen defentsa (20); giza eskubideen defentsan (11); giza eskubideen defentsarako (16); giza eskubideen deklarazio (9); giza eskubideen egoera (12); giza eskubideen errespetua (19); giza eskubideen eta (39); giza eskubideen europako (34); giza eskubideen gaineko (11); giza eskubideen goi (10); giza eskubideen inguruan (11); giza eskubideen inguruko (12); giza eskubideen ligak (8); giza eskubideen nazioarteko (24); giza eskubideen saria (8); giza eskubideen urraketa (33); giza eskubideen urraketak (20); giza eskubideen urraketen (10); giza eskubideen urratzeak (8); giza eskubideentzako (8); giza eskubideetako (13); giza eskubideetan (25); giza eskubideetarako (51); giza eskubideetarako goi (9); giza eskubideez (14); giza eskubiderik (12); giza eskubidetzat (8)

giza eskuz (16); giza espeziea (10); giza eta (44); giza eta gizarte (19); giza ezagutza (9); giza ezagutzaren (10); giza ezkutu (8); giza figura (8); giza garapena (8); giza garapenaren (15); giza garapenaren indizea (8); giza garapenari (8); giza generoaren (9); giza genoma (14); giza genomak (10); giza genomaren (23); giza gogoa (8); giza gorputz (12); giza gorputza (85); giza gorputza osatzen (8); giza gorputzak (28); giza gorputzaren (77); giza gorputzaren ideia (12); giza gorputzean (9); giza gorputzeko (19); giza grinak (8); giza grinen (20); giza grinen arabera (8); giza harreman (11); giza harremanak (23); giza harremanen (27); giza harremanetan (16); giza hondamendia (10)

giza irudi (29); giza irudi bat (9); giza irudiak (9); giza itxura (14); giza izaera (57); giza izaerak (11); giza izaeraren (41); giza izaerari (12); giza izatea (10); giza izatearen (12); giza izpiritua (20); giza izpirituak (32); giza izpirituaren (44); giza izpirituaren izaera (9); giza jakintzaren (8); giza jarduera (21); giza kate (10); giza katea (28); giza klonazio (14); giza klonazioa (15); giza klonazioaren (8); giza kontzientzia (9); giza laguntza (97); giza laguntzarako (49); giza laguntzaren (9); giza legeak (9); giza legeen (9); giza maila (12); giza natura (9); giza naturaren (23); giza primateen (15); giza primateok (34); giza sexualitatea (9); giza sexualitatearen (9); giza talde (46); giza taldeak (14); giza taldearen (11); giza taldeen (14); giza taldeen arteko (9); giza trafikoa (10); giza zelula (8); giza zientziak (8)

gripearen giza (23); gripearen giza aldaerak (9); gure giza (20); guztien giza (19); guztien giza eskubideen (8); hegazti gripearen giza (16); herriko giza (16); herriko giza eskubideen (16); hori giza (19); horiek giza (11); international giza (14); international giza eskubideen (13); jaurlaritzako giza (31); jaurlaritzako giza eskubideen (22); legebiltzarreko giza (37); legebiltzarreko giza eskubideen (37); munduan giza (8); nazio batuen giza (9); nazioarteko giza (24); nazioarteko giza eskubideen (16); nbeko giza (44); nbeko giza eskubideen (33); nberen giza (11); nberen giza eskubideen (8); nire giza (12); non giza (10); oinarrizko giza (35); oinarrizko giza eskubideak (17); orain giza (8); p giza (8); pertsona guztien giza (11); presoen giza (9); proposizioa giza (15); rights watch giza (14); unibertsitateko giza (8); watch giza (16); watch giza eskubideen (15); zein giza (18); zen giza (32); zeren giza (9); zinema eta giza (17); ziren giza (17); zuen giza (50); zuen giza eskubideen (11); zuten giza (18); zuten giza eskubideen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus