Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizaldi (Egungo testuen corpusean 1.386 agerraldi) 1 iz mendea.

Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 119. orr.

Gizaldi eta gizaldietan erroak eginiko hierarkia hori. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 59. orr.

Oinak garbitzeko, oinetakoak jantzi edo eranzteko usarioa gizaldien gizalditan gorde izanak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 96. orr.

Gure herrian gizaldiz gizaldi gogoratuko den ekintza bat egitera noa. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 148. orr.

Gizaldiz gizaldiko transmisio hori. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 117. orr.

Hura eta bera da, gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, giza muinetan itsatsirik gelditu zaigun sexologoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 22. orr.

Estatuaren gizaldi askotako antolamendu-tradizioa. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 122. orr.

Zenbait gizalditan zehar. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 536. orr.

Alkate hitzak semantika zabala izandu du gizaldietan barrena. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 56. orr.

Hona hamabosgarren gizaldiko izpirituak esan didana: [...]. Iban Zaldua   «Traizioak» - 56. orr.

Beraz, gizaldi honetan ia laukoiztu egin da biztanleria. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 12. orr.

Gizaldi berriko kazetaritza. Berria - Gaiak   2004-03-10

Gauza askotan India ez da bizi XXI gizaldian. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 12. orr.

Gizaldiaren bigarren erdialdean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 205. orr.

Orain urte asko, orain gizaldi asko. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 118. orr.

Duela gizaldi askotako euskaldunek. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Mende hau izan baita aurrerapen izugarriak ahogozatzeko mendea baina, aldi berean, paradoxen gizaldia ere. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 17. orr.

2 ipar belaunaldia.

Erakaspen baitezpadakoa oraiko gizaldiarentzat, dena tripa joko. Herria   2004-03-04

Familia guzia, orotarat bortz gizaldi, elgarretaratu da omenaldi bat eskaintzeko bere arbasoari. Herria   2001-06-14

Oraiko gizaldi berrieri doakie aiten ganik hartu lore ta argien pitz eta biziaraztea. Herria   2005-07-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus