Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizarajo [54 agerraldi, 21 liburu eta 3 artikulutan; Egungo testuen corpusean 309 agerraldi] iz gizagaixoa.

Mutiko gizarajo bat zegoen kaderako tuberkulosiarekin, argizainaren semea. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 151. orr.

Mucklebackit etxolako gizarajo erdiero zaharrak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 117. orr.

Bada Augustus zahar gizarajoak beste platerkada zopa eskatu zuela -hori zen dena. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 95. orr.

Tsarren inperioko txakur salatari guztien artean gizarajoena nintzela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 93. orr.

Gizarajo samarra zen, sindromeak jota daudenen antzera. Berria - Euskal Herria   2004-04-09

Paul gizarajoak baretu behar izan zuen. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 78. orr.

Nik, gizarajo halakoa, benetan zioela pentsatu nuen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 102. orr.

Eta gizarajoek antzinako erlijioetara eta dena dezaketela uste duten jaun ankerretara jotzen dute. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 313. orr.

Eskuak erre zitzaizkion gizarajoari. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 18. orr.

Zuk ez zenuen gizarajo haren aurpegia ikusi. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus