Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gizateria [230 agerraldi, 49 liburu eta 78 artikulutan; Egungo testuen corpusean 5.882 agerraldi] 1 iz gizadia.

Gizateria hirukoiztu egin da mende batean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 157. orr.

Alabaina, gizabanako berbera, gizaki moduan, gizateriari dagokio. 14287

Gizateria osoa herrialde eta erresumetan banatua dagoela. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 109. orr.

Giza ingurumena egungo belaunaldientzat zein hurrengoentzat babestea eta hobetzea gizateriaren behar premiazkoa dugu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 109. orr.

O, hipokrisia, gizateriaren izurritea. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 115. orr.

Gizateria hirukoiztu egin da mende batean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 157. orr.

Zientziak, eta gizateriak oro har, asko zor dio Albert Einsteini. Berria - Harian   2005-02-11

Gizateriaren zaborra dira. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 46. orr.

Piztien enda beldurgarria, gizateriaren arerioa, zergatik elikatzen eta hazten du naturak itsas-lehorretan? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 321. orr.

Gizateria osoaren onerako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 114. orr.

Desobedientzia-ekintza batekin hasi zen gizateria; ez ahal amaituko obedientzia-ekintza batekin! Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 133. orr.

Gizateriaren ongizatearen garrantzia. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 81. orr.

Uste dute gizateriaren historia gorantza doan arraia bat dela. Pako Aristi   «Note book» - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Lehenengo eta behin aginteaz jabetu eta gero sortuko dugu gizateria berria. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 131. orr.

Gizateria anonimo baten kontzientzia etereo isurkorra baino sendoagoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 111. orr.

3 gizateriaren aurkako/kontrako krimen

Antisemitismoa gizateriaren aurkako krimena da. Berria - Mundua   2004-02-20

Zibilen kontrako eraso masibo eta sistematikoak gizateriaren aurkako krimenak dira. Berria - Mundua   2006-04-25

Genozidioagatik, gerra krimenengatik eta gizateriaren kontrako krimenengatik ari ziren epaitzen buruzagia izandakoa Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Berria - Mundua   2006-03-15

Sierra Leonarako Epaitegi Bereziak 17 gerra krimen eta gizateriaren aurkako krimen leporatzen dizkio Taylorri. Herria  

Hagako Auzitegiak gerra krimenez eta gizateriaren kontrako krimenez akusatu zuen lehenago Jugoslaviako presidente ohia. Berria - Mundua   2006-03-14

Gizateriaren kontrako krimenak eragozteko neurriak hartzeko. Berria - Mundua   2004-07-20

· Milosevici gerra krimenak zein gizateriaren aurkakoak leporatzen dizkiote. Berria - Mundua   2004-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus