Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

glaziar iz hormagunea.

Uhartera heldu eta lehorra harri bel beltza izango da agerian denean, elurraren zuritasunak eta glaziarren urdinak estaltzen ez duten guneetan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 245. orr.

Zure harremanak ikasleekin Artikoko glaziarrak bezain hotzak izango dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 41. orr.

Banff aldera, glaziarrak ikusten dira mendietan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 117. orr.

Oso eskualde epel eta emankorra da, baina mendiz, glaziarrez eta aintziraz inguratua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 93. orr.

Gure hegazkinaren itzala morrena eta glaziarren gainean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 296. orr.

Po ibaiaren adar nagusia, Dora Baltea, bete-betea dator, sasoi honetan gertatzen baita glaziarretako elurren lurmentze nagusia. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 18. orr.

Vatnajokull glaziarraren azpian dagoen aintzira bateko urak eginiko presioak eragin du sumendiaren erupzioa. Berria - Gaiak   2004-11-04


hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

glaziarrak urtzen (4); glaziarrak urtzen ari (3); glaziarrak uste baino (4); groenlandiako glaziarrak (4); groenlandiako glaziarrak uste (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus