Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

goibel 1 izond iluna, tristea. (eguna, eguraldia, zerua eta kidekoak)

Goibel dago eguna. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 79. orr.

Eguna ez zen ez eguzkitsua ez goibela, ezpada gris argia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 42. orr.

Goiztiria goibel agertu zen eta lanbroak herria estaltzen zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 165. orr.

Arrastiri goibel baina, hala ere, epel hartan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 34. orr.

Hotza eta goibela zegoen gaua. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 169. orr.

Ezin du burutik kendu, hala nola udazkeneko eguraldi goibel euritsua ezin duen eguzkiak mendean hartu. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 31. orr.

Elur fin-fina erortzen zen zeru goibeletik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 31. orr.

Tente dago Sainte-Cécile elizaren masa zuri ikaragarria: klarionaren zuria zeru goibelean. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 89. orr.

· Washingtonen oso giro goibela dago azaroan egitekoak diren presidentetzarako bozen inguruan. Berria - Mundua   2004-05-26

2 (izaki bizidunak eta haiei dagozkienak)

Eta aita, gizon alaia zen?, edo goibela, iraila azken egunetan bezala? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 166. orr.

Iragana sorgin goibela da. Itxaro Borda   «%100 basque» - 82. orr.

Helen emakume mardul bat da, itxura goibelekoa. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 80. orr.

Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 35. orr.

Aurpegi goibel eta hildako hauek guztiak ikaratu, makurtu egin ziren marmarka, argi biziegi batek itsutuak bezala. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 163. orr.

Gogoratzen dut, begitartea goibel, indiar jitekoa aurpegia, urruna guztiz ere, zigarroaren atzean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 85. orr.

Guk hain bizi eta alegera ikusi izan diogun behakoa goibela eta eroria zuen.   - 395. orr.

Kartera hartzearekin irribarre goibela egin zuen agenteak. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 171. orr.

Pentsatu beharrean kontsignak goraki errepikarazten dizkizuten talde goibeletan bezala. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 45. orr.

Amets goibeletan murgilarazteko. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 163. orr.

Aitaren oihu eta aiene goibelak entzunik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 848. orr.

Agur goibel bat egin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 108. orr.

Haize firrindari baten intziriaren gisako ahots goibel dardartiaz. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 159. orr.

Katuren baten marraka goibelak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 449. orr.

Pieza hau ikusgarri landua dago Karlos V.aren gustu goibel eta dotorearekin. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 169. orr.

3 (gauza bizigabeak)

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 12. orr.

Euri-usaina zerion ilunabarrari, hodei goibelez zegoen zerua belzturik. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 10. orr.

Euri azpian ez zegok gauza goibelagorik Hollywoodeko palmondo bat baino. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 101. orr.

Eguzkiaz haruzko lurralde goibelen batetik etorriak. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 87. orr.

Edertasun goibel bat bada ere. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 17. orr.

Kanten etika goibela eta iluna da. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 64. orr.

Eta indar goibel batek bultzaturik bideetan nabil. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 212. orr.

Tabako zaharmindu usain goibel bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 257. orr.

Olio usain goibela zerion metroaren heste-sailetan urtzeko ordua hurbildu zitzaidan. Itxaro Borda   «%100 basque» - 62. orr.

Etxe goibelaren behe guztia hartzen duen tabernan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 47. orr.

Damuaren errezel goibelak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Bizitzaren alderdi goibela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 197. orr.

Xehetasun goibel horiek ez zaizkigu interesatzen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 267. orr.

Kolore griseko etxebizitza handiek osatzen zuten paisaia goibela. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 51. orr.

Trenera igotzeko garaia ailegatu zain nagoen une goibel hau. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 284. orr.

· 4 adlag

Baina goiz hartan zerua goibel esnatu zen Zarautzen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 168. orr.

Pavese berriki etorria zen konfinamendutik eta oso goibel zegoen, amodio-desengainu bat jasan zuelako. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 162. orr.

Gure ondoan eseri zen goibel, eta gerrari buruzko azken berriak banan-banan aletzen hasi zitzaigun. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 87. orr.

Ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 66. orr.

Baina Harry ez zen horretara ausartzen, Hagrid orain hain goibel eta izuturik ikusita. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 179. orr.

-Oraindino ez -erantzun zion Hagridek, goibel, trago handi bat eginez pitxer hartatik-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 101. orr.

-Bai -esan zuen Harryk, goibel-. 16997

Lupinek baiezkoa egin zion goibel. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 155. orr.

Gero eta goibelago zegoen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 11. orr.

· 5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) goibeltasuna.

Argi-estalkiekiko lanparek eta hormetan eskegitako margo-lanek [...] gozatzen dute lekuaren goibela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 169. orr.

Arrai sentitu nintzen neure goibelean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 216. orr.

Idazten dudana ez dut ulertzen, ezta neure burua ere, euri hau bere goibelean. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 18. orr.

· 6 iz ilunpea.

Lehen aldikotz elgarren ezagutzak egiten baititugu gau huntan eta segur niz zeruko izar guziak, goibelen gibelean gorderik badaude ere, loriaturik daudela guri beha. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 91. orr.

7 goibelxeago

Nire ustez, Itzalak-ek duen desberdintasunik handiena da aurrekoak baino goibelxeagoa dela. Berria - Kultura   2004-10-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus