Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gorontz 1 iz bular eta gerrialdea lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. ik gerruntze.

Gorontzak luzeagoak erabiltzen dira orain, konkortxoa dute aurrealdean, eta aurreko baleak muga guztiak gainditzen ditu. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 265. orr.

Garner andrearen gorontz zahar bat, lisaburdina frogatzeko erabiltzen genuena. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 92. orr.

Emaztea hari buruz ukurtu zen, bularrak lepohastu gorontzetik kanpo ateratzer zitzaizkiola. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 264. orr.

2 sare gorontz kirol-jantzia, gorputzera doi egokitzen dena.

Norbaitek ordainetan bere jantzia utziko balit, eta berdin bere sare-gorontza eta bere gainjantzia, eta gero gain-jantzia eskatzen badit, soinekoa eta sare-gorontza kontsolagarri utziz, ez al nuke pozik egon behar eta benetan eskertua, egin didan mesedeagatik? Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus