Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gudaontzi (orobat gudontzi) iz gerraontzia.

Ontzidia, bederatzi guda-ontziz dago osatua. Horra itsasoa, eta hara han gudaontzi bat, herritarren artean protesta-mugimendu biziak sortarazi dituena. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 57. orr.

Aurora itsasontzia ikusi nahi dut, gudaontzia, eta hara zelan iritsi galdetu diet. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 237. orr.

Kubertara ginenerako, beste hiru gudontzi hurbildu ziren, azkena minatzailea zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 81. orr.

Hantxe ikus zitezkeen Bilbo blokeaturik zeukaten gudontziak. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus