Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gurasokeria iz goikoak edo nagusiak behekoenganako agertzen duen babeskeria jarrera. ik paternalismo.

Errukiz, gurasokeria nabarmenez begiratzen diegu gu ez bezalako izan edo gugandik urruti daudenei. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 115. orr.

Ondotxo dakit zenbateraino petralak izan litezkeen gurasoak, eta beti saiatu naiz gurasokeria saihesten. Gurasokeriazko baietza. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 150. orr.

Fabrika zaharra: Agnellitarren gurasokeriak eta langileen izerdiak koipeztutako makinak. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 27. orr.

Zer ikasten nuen eta antzeko gurasokeriak galdetu zizkidaten. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 214. orr.

Orain, gurasokerian topatu nahi dugu indarra. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus