Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gureganatu, guregana(tu), gureganatzen (orobat gure ganatu g. er.) da/du ad guregana ekarri, gure egin, gure bihurtu. ik gutaratu; guretu.

Gureganatu zirenean, tenienteak badaezpadako irribarrea zekarren. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 232. orr.

Zutitu eta gureganatu zitzaigun, kopa eta guzti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 296. orr.

Atzerriko ikasleak gureganatzeko argumentu gisa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 201. orr.

Nola moldatu ginen euskaldunok erromatarrek utzitako egutegira eta nola gureganatu genituen haiek eskainitako hitzak gure hiztegian. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 37. orr.

Euskara nahi genuen gureganatu, denonganatu hobeki esan, guk bai baikenuen dagoeneko gureganatua. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 43. orr.

Gehiago txundituko ditugu arrotzak gure obra bat haien erdarara itzularaziaz haien erdaratik hamar gureganatuaz baino. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 176. orr.

Sineste horren bitartez orain arte ulertezina zen egia bat gureganatu eta interpretatzen ahal dugu. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 32. orr.

Jendearen arreta gureganatuko dugu. Berria - Kirola   2004-11-25

Zureak gogotik guretzen ditugu, zure erran molde bereziak gogoan hartu nahiz, zure mihitan bizi den lapurtera gure ganatzeko asmoarekin. Herria   2004-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus