Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gutxiagotasun 1 iz gutxiago denaren nolakotasuna.

Nahiago izan zuen gutxiagotasun sentipen hartan babestu.   - 217. orr.

Zapaltzaileak zapalduari ezarri zizkion lau estigmetatik, arraza-gutxiagotasunari buruzko estigma zen maltzurrena. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 264. orr.

Hala eta guztiz ere, ez da gehiegi puztu behar mendebaldeko zerebroaren banaz besteko gutxiagotasuna. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 154. orr.

Galtzailearen gutxiagotasuna erlijio-konbertsioz senda daitekeela onartuko da. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 262. orr.

2 gutxiagotasun-konplexu gutxiagotasun ustea.

Euskaldunek topagune erreferentzial bat izatea, gutxiagotasun konplexua gainditzea. Berria - Kultura   2004-12-14

Eta bere gutxiagotasun konplexuak okerrera egin zuela XVII. eta XVIII. mendeko Frantzia handi haren aurrean. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 50. orr.

gutxiagotasun konplexua pairatutakoek behialako garaipen egiazko eta alegiazkoetara jo zutela, edo beren kulturaren dohain inbidiagarriak aldarrikatzera. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 51. orr.

3 gutxiagotasun uste

Nire sudurra luzeskoa ote den, izan nuen horretaz kezkaren bat edo beste nerabezaroan, baina aurrerantzean batere ez; geroztik, izan ere, emakume dexentek askatu izan bainau sasi gutxiagotasun-uste horietatik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 147. orr.

Izan ere, inolako gutxiagotasun-usterik izateko batere motiborik ez nik. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 146. orr.

Gorroto ditut gutxiagotasun-usteak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gutxiagotasun konplexu (5); gutxiagotasun konplexua (4); gutxiagotasun uste (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus