Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

haize (ETCn 40.626 agerraldi) 1 iz atmosferaren higidura; higitzen den airea.

Haize, tenperatura, presio, eta eguzki-laino-eurien denen arteko gune berezi hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.

Beren patua mundua zeharkatzen omen duten 14 haizeen esku zegoela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 121. orr.

Haizete beldurgarriak Kantauri itsasertzean: 125 km orduko ibili zen haizea, behin eta berriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 474. orr.

Haizea hasi zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 49. orr.

Haizea atera zuen, baina airearen goiko geruzetan baino ez oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

-Haizea dakar -neska ahotsa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 32. orr.

Dantza eta kanta, adiskide, / haizea dator Larrundik!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.

Haizea iparretik zetorrenetan ekartzen zuen itsasoak egur gehiena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Haizeak mendebaldetik jotzen zuen oraindik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 200. orr.

Hegosartaldeko haizeak joko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

-Zer haizek joko zion, bada? -zioen bere artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Iragaiten dira haizeak eta kontra-haizeak, eta badirudi ezen ez dela deus ere gertatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 297. orr.

Gero, haizea altxatu zuen eta lehortzen zintzilik jarritako arropa puztuek bereganatu zuten nire arreta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Hondartza, eremu luze haizeak astindua, eta itsaso berdea, zuriz zipriztindua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Zeren, haizeak baretuko ez balira, ezein indarrek ezingo lituzke gauzak galgatu ez suntsibidetik libratu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Haizeak astinduriko liho-landarearen dardararekin hitz egin zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Haizeak harroturiko hauts-zirimolak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Komeni zaik haize pixka bat hartzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 290. orr.

Haizerik gabeko aire hotzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Atzera eta aurrera ibili nintzen, eskuak patriketan, batzuetan haizearen alde, ia-ia airean eramana, eta besteetan haizearen kontra, kostata noski, burua makurtu eta gogor ekin behar bainion aurrerantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.

Eguzkitik jasoriko beroa, halere, murriztu edo areagotu, biak gerta daitezke zein haize dabilen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Une batez pentsatu zuen haizearen hotsak esnatu zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Ospe hutsalaren haizeak puztuta, bere gudari-taldea Pugliara eramatea erabaki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Harrizkoa uste genuen jauregia, lastoz egina zen, eurien eta haizeen mende zegoena.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Ildoen gainera etzan zen haizetik babesteko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Haizeak garai joanen errautsak harrotzen ditu, eta nik usoak ikusten ditut zeruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Han goian, beraz, haizez eta suz beterik dago dena; horregatik trumoiak eta oinaztuak nondinahi sortzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.

Handik aste batzuetara "Haizearekin joana" izeneko filma estreinatu zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

· Maurrasen luman Erromantizismoaren gaitzespenik gaitzena da hori: edozein haizetakoa, errogabekoa, superfiziala esan nahi du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren adarrek karraska egiten zuten, haize handia balebil bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 271. orr.

Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

Meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Itsasoko haize umelek dakarkiguten aire fresko euritsutik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

Mendiko haizea arnastu nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Udaldiko haize beroa, hezetasunez gainezka datorkiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Haize eme, hozkirriak...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.

Haize hozkirria bainuen, estutasun hartan, lagun bakar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Sargoriaren kontrako haize fresko apur bat sentitu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 119. orr.

Kontrako haizeen eraginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 345. orr.

Haize polarra esanda ez dakit antzemango dion gure baserritarrak, ipar beltza deitzen baitio berak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Siroko delako haizea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Garaian garaikoa ez den haize gordin arrotzari berriz haize berdea esan ohi zaio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.

Haize kontinentala, gurean frantzi-iparra deitzen dioguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Istriborko haize ederra genuela itsasoratu ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Ekialdetik jotzen zuen haize leunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Haize arin batek erdi harrotzen zizkion oihalak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Ipar edo iparrekialdetik jotzen duen haize latza,sukarra eta erreuma-handitsuak berekin ekarri ohi dituena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 138. orr.

Eguna eguzkitsua eta beroa zen, eta haize mehe bat sartzen zen auto barruan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Zenbat eta presio-gradientea pikoagoa izan, orduan eta haize latzagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Haize zakar batek jotako ihi herbala balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 178. orr.

Haize zirimolatsu ikaragarria Castevellen, zuhaitzak orpotik bihurritu, atera eta puskatu zituena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dabil haize-punta arinenik ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Ez baitzebilen haize-muturrik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Ontziak Eolia uharterantz zihoazen atzera, haize-ekaitz ikaragarri batek bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Héraclius doktorearen giltzaria, haize bafada bat bezalaxe sartu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.

Gain hartan haize ufako batek hedoiak baztertzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Airean geldia zegoen usaina harrotu du haize-bala batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 281. orr.

Haize kolpe ikaragarri baten eraginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Bero zakarraren ondotik sortzen den haize firfira goxoari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Belatxingak, berriz, haize txanpa ttikienarekin jolasean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Ordutik aurrera Almak, haize-egunetan, Mahlerren kanta jotzen zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

Korridore zuzen eta zikinak, haize-leku, arbolarik gabeko espaloi luzeekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

Langile batzuk hilobien inguruetako orbela biltzen ari ziren haize-xurgagailu batekin.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 191. orr.

Haize-ponpa eta urtegia ikustera doaz jabegoaren mugaraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 83. orr.

Haize-geriza ganduz estalian zehar begiratu behar du Lucyk gidatzeko; Grahamstown-eko bidea hartzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Aspalditik genuen haize tresnaren bat sartzeko gogoa, eta Asier azaldu zenean zorte ikaragarria izan genuen.  Berria - Kultura   2004-10-16

Hari instrumentuak lehenik, haize instrumentuak ondoren, eta butzeko, perkusioa eta arpa.  Berria - Kultura   2004-02-13

Fanfarre bat antolatu ere bai, haize-tresna zalapartari eta kantariekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Haize sekziokoak (saxoa eta tronpeta) eta erritmo gitarrarena.  Berria - Kultura   2004-03-07

Haize sistema bidezko zabor bilketa gehiago egingo dute Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas-haize edo brisara arratsalderokoa gogoan izanik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

Izotz haizeak erraztatu plazan hitz egiteko premia ankerra piztu zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Hego emea ere deitzen diogu, eguzki-haize nafar horri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 467. orr.

Euri haizea ere halatsu dator beti bide jakin batetik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Baina hego xuabe geldoa, hego punttua menditik behera disimuluan datorrenekoa lur-haize, lehor-haize, barren-haize hori genuke terrala, berez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

Mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

Zefiro haizeak jotzen duen bakoitzean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.

· Eta irribarre okertuan halako bozkario bat antzeman nion, barre-haize bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.

Halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Gaixoa edo eria baino hobeki ez ote datozkion mina eta minarekikoa gure baitan joka darabilgun morbo-haize honi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

5 (esapideetan)

Norat haize, han aise.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

6 (erkaketetan)

Ohartzen zen hargatik ele haiek haizea bezain arinak eta iheslariak zirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

7 haizezko1 izlag

Eurek badakitela gogoaren izaera odolezkoa dela, edo baita haizezkoa ere.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

Eurizko eta haizezko egundoko ekaitz gogorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Haitz eta haizezko lurralde bat zen hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Haize harrizko bihurtzeko, haizezko korapilo bihurtzeko.  Berria - Kultura   2004-04-14

Begiak hertsiz, guztien artean tiratzen zen haizezko hari ikusezina mirets nezakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 210. orr.

Gure eguneroko solasaldiak gehienetan isolamenduaren aurkako manifestu haizezkoak baino ez dira.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

8 haizezko2 (musikan)

Perkusio, korda eta haizezko instrumentuen bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-04

Akordeoia eta haizezko tresnak baino ez ditugulako.  Berria - Kultura   2004-10-12

Alan Griffin irlandesa, haizezko soinu tresnen joilea.  Herria   2004-11-04

Erregeek ekarria zidaten haizezko melodika baten bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Bigarren atalean haizezko zortzikotea entzun genuen: Beethovenen [...] Octeto Mi bemol maiorrean, op.103.  Berria - Kultura   2004-05-06

9 haize alde adlag ik haizealde.

Bela biak haize alde, badian sartzearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Oihalak haize alde zabaldu eta sarraskia eta haragi festa hasi aurretik alde egin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.

Orain dena haize alde doakiola ematen du.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.

Hasian hasi eta haize-alde, egokiera probestea erabaki nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

10 haize-babes1 iz haizetik babesturiko gunea.

Enbarazuan dagoen mendi edo muinoa pasa eta gero, hantxe eguteran, haize-babesa nola harrapatzen duen, han bai, hain arin datorren elurra, hantxe beheraka doa, haize-hutsunea topatzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Irlandar baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua eta muino baten magalean hazten zen, haize-babesean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

11 haize-babes2 (txirrindularitzan)

Aldeko haizea eduki zuten etapan eta haize-babesak sortu zituen horrek.  Berria - Kirola   2004-03-09

Aurkako eta alde bateko haizeak jo du eta tropelburuan joan behar genuen haize-babesak sortzen baziren atzean ez geratzeko.  Berria - Kirola   2004-07-09

Haize-babes batek lozorroan harrapatu zuen alemaniarra eta 7.35 galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-04

Haize-babes batean geratzea akats ñimiñoa delako Ullrichentzat.  Berria - Kirola   2004-03-04

12 haize beltz iz

Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Haize zakarra, haize beltza balitz bezala zabaldu zen Frantziako bazter guztietara mendeku nahia. Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Behin galdutako ametsak ez direla berreskuratzen, haize beltzak, haize izu-eragileak, haize zakarrak eramaten baititu ez jakin nora.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 34. orr.

Haize beltz, haize txuri, nork ikusi dio kolorerik haizeari? Filosofatzeko gogoa beti ukan du euskaldunak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

13 haize bolada

Haize boladarik ez dabil. mimosaren adarrak kulunkan hasi dira itsas aldetik datorren haize bolada leunak eraginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Kalera irten zelarik, haize bolada epel batek bildu zuen eta nekez hartu ahal izan zuen arnasa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 331. orr.

Haize-bolada hotzak jo zuen gero.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 67. orr.

Trumoi-hots eta haize boladen txistuen artean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Gurdiaren estalkia haize bolada batek erraz eraman zezakeen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Baporean eserita gelditu nintzen, uhin edo haize-bolada batek eremu fantasmatsu hartatik noiz aterako zain.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Urte berean, abenduaren hasieran, Perpinyà hirian San Frantzisko Paulakoaren komentua hondatu zuen haize bolada batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 473. orr.

Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.  Elizen arteko biblia   Mk 4,37

Beaufort almiranta izan zen, berriz, haizeen indarrak eta haize-boladak klasifikatzeari ekin ziona. · Hego haize bolada ikaragarriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Kalera irten, eta itsas haize bolada fresko batek agurtu nau ezkerretatik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

· Haize-boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten ari zela ikusi zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 34. orr.

· irud/hed Sade haize bolada fresko bat da, gauzak ikusteko modu desberdin bat, moral burges menperatzailearen beste muturra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

14 haize-burrunba

Olinpon, jainkoak babesean bizi dira; ez dute haize burrunbarik, ez eurijasarik, ez elurterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik.  Elizen arteko biblia   Sal 55,9

15 haize eihera haize errota.

Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

16 haize eman (orobat haizeman g.er.) ik beherago 33. ik putz 7.

Carmichael jaunak kandelari haize eman eta itzali zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Gizon beltz handi batek haize ematen zigun bitartean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Eguzkiari haize ematen dioten palmondoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Igurtzi harekin begiak, gero haizeman, eta sendatuko zaizkio. Baina zuk haize eman / eta irentsi egin ditu itsasoak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 174. orr.

Batetik bestera desfilatzen zuten aireportuan, pasaporteaz haize ematen zutela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

· Burutapen horrek piztutako kolerak haize eman zidan eskailera azpira ailegatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Poliziek eta militarrek gogor jokatzen zuten gerrako errautsei haize ematen zietenen aurka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

17 haize erauntsi (orobat haizeerauntsi g.er. eta haizerauntsi g.er.)

Haize erauntsiak daraman orbela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Tabernako atea zabaldu zen ostera, oraingoan haize-erauntsi gogor batek eraginda.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Berebiziko haize-erauntsi batek astindu zuen gero etxea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Bizpahiru ate- eta leiho-kolpe entzun zen haize-erauntsiak behartuta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 215. orr.

Jaunak, ordea, haize erauntsi zakarra aterarazi zuen itsasoan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 161. orr.

Herensuge eta leize, su eta kazkabar, elur eta laino, eta zure esanetara dauden haizeraunsiek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Eta haizeerauntsi hark ekarri zuen azken gauza kartela izan zen, "Bost minutuan, egina" idatzirik zuena...  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Haize, euri eta elur erauntsiak Kanariar Uharteetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

18 haize erre (orobat haizerre) haize bero eta idorra.

Afrikatik heldu berria behar zuen haize erreak arrain ustel eta zarama hatsa zekarkigun.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Baina hareazko pistan haizea altxatu da, haize errea, eta bafada bortitz batek txanoa eraman dit. beste zazpi galburu sortu ziren, meharrak eta haizerreak ihartuak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.

19 haize errota haizeak ibilarazten duen errota.

Besoak haize errotaren hegalak bezala, oinak, berriz, ur errotaren gurpilak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Higitu zuen ezpata baterat eta bertzerat haize-errotaren hegala baino arinago. Ekaitzek haize errotaren beso bat eraman zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

Inozokeria galanta litzateke haize erroten kontra borrokan egitea...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Haize errotentzat osagai elektronikoak egiten ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Gizakiaren ongizateari eta Euskal Herriaren aberastasunari mesede egiten dioten haize-errota politak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Haize errota xuriek bere hegalen elegantziaz zerua zirikatzen bezala dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Haize-errotentzako palak garraiatzen zituen kamioi bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Haize erroten parkeak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

· Munduko hirugarren haize errotagilea.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

20 haize girotu aire girotua.

Berrogeita hamar urteren iraulieran, lodia, handia eta, haize girotua gorabehera, lepoko korbataren atzetik izerdika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Leku jendetsu eta builatsua, haize girotuaren arrimora funtzionarioz, etxekoandrez eta saltzailez mukuru betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

21 haize gorri (orobat haizegorri g.er.)

Norteko haize lehor min hotzari, hormaizea ere deitzen zaionari, haize gorria esaten zaio. Hatsa mila puskatan ebakitzen duen haize gorri batek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Martxoko landareak, garizuma eta haizegorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 93. orr.

22 haize kirri (orobat haizekirri g.er.)

Haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen, euri lodi bat zurrustaka jariaraziz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 125. orr.

Euria haize kirri bihurtzen zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Haize-kirri atsegin bat dator hurbiletik, bere betiereko bidea egiten ari den Po ibaiaren aldetik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

Haizekirri iheskorrei egin nien galde, eta hegaztiekin batera aire zabal osoak erantzun: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Sortaldeko haize kirriak bere perfumea hauspotzen du nekropolisean gaindi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 198. orr.

22a haize kolpe haize bolada. ik ufada.

Haize kolpe batek kandela itzaltzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Haize-kolpe batek burutik kapela kendu eta belazeraino eraman zion, hartxintxarrezko bidean barrena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 37. orr.

Bat-bateko haize-kolpe batek azpikoz gora jartzen du aterkia; autorantz doaz elkarrekin lasterka, baldarki.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Haize kolpe batekin airatu da Hendaian Moby Docks izeneko muble edo altzari saltegiko teilatua.  Herria   2002-11-28

Ahotsa, izan ere, haize-putzaldi baten antzekoa da, entzumenaren bitartez atzematen den haize-kolpea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Zenbaitetan, haize kolpe ikaragarri baten eraginez, baso osoa etzaten zen alde berera, oinazezko intziri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 115. orr.

Estalkia sendo loturik egon ezean, tarantasa lehenengo haize kolpean geldituko zen aterperik gabe.· Nahastuta gogoa nola izaten baitu gela itxi batean luzaroan egon ondoren irten eta haize bortitz eta krudelaren erasoarekin zorabiatzen denak, errealitatearen haize kolpearekin alegia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.

23 haize-kontra adlag

Ontzia haize kontra jarri genuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.

Noroeste jotzen dik, ezin diagu arraun egin haize kontra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Norabide aldera begira jartzen da proa eta, hartara, ia haize kontra ere aurrera daiteke.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

Bide napurretarik nindoala, haize kontra eta hezurretaraino txipatua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

Noiz hasi zen nire bizitza haize-kontra joaten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 12. orr.

Baita haize kontra eta iritzi publikoaren kontra ere.  Berria - Mundua   2004-10-23

Ondikotz, nik ez dut inoiz luzaz iraun haize-kontra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

24 haize korronte haize-lasterra.

Haize korrontea sartzen zen ate handi zabaldutik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Haize-korronte kaltegarriak nola saihets daitezkeen ikusteko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

25 haize-laster iz aire masa baten higidura jarraitua.

Ez nion arretarik jarri, ustez haize lasterren batek oihalen bat mugituko zuelakoan-edo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Bat-batean haize-lasterra sortu eta ilea harrotu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Zoru hotzaren gainean etzan nintzen, ate zirritutik haize-lasterra bazebilen ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Kaietatik zetorren haize laster batek urratu zuen kalea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

Hego Manhattanetik zetorren haize laster hozkirriak lanera zihoazen oinezkoen aurpegi deliberatuak goxatu eta poztu egiten zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 29. orr.

Pospoloak itzali zizkion haize-laster batek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 235. orr.

Amak erantzuten zion haize-lasterrak oso txarrak izaten direla adineko jendearentzat Ni neu erraz erasaten naute haize-lasterrek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Malins andreari ez zaio komeni haize-lasterrean zutik egotea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 310. orr.

Ondo kontuan hartu zuten behar bezain babestua egon zedila haize-lasterretatik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Korridoreetan haize-lasterrekin hotz handia egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

26 haize oihal ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiez osatua, haizeak eragiten dionean ontzia mugiarazteko antolatua. ik bela.

Ontzi-mota berria asmatu zuten hamabosgarren mendean, hiru masta eta sokateriaz hornitua, lehenengo latindar haize-oihalak eta gero txopatik brankara oihalak zituena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik. Doi-doi patchwork modura osatutako haize-oihala eta lema horiez gain ez du ontziak besterik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Zeren eta untzi on bat duenak untziz egin baitezake, oinez ez ezik, lasterka ere, ur gainean... baita hegan ere, haize-oihala hegaltzat harturik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

27 haize-orratz kanpandorreetan-eta kokaturik, haizearen norabidea adierazten duen tresna, metalezko atal birakor batek osatua.

Lehenbizi asmatu zuten meteorologia alorreko tresna, haizearen norabidea, haizeen nondik norakoa seinalatuko zuen haize-orratza izan zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Benetako Elizaren kanpandorreko haize-orratzeko oilar bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

Eta, jakina, haize orratz bat ere behar zen, eta hari loturik, anemometroa, haizearen abiada neurtuko zuena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 60. orr.

Katua zitzaion haize-orratz, katua euri-iragarpen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

28 haize parpaila telaz edo paperez estaliriko armazoi arin batek osatzen duen jostailua, liztari luze batez aireratzen dena. ik kometa.

Euskara, abertzale mugimenduaren haize parpaila bihurtua da, abertzale izateko euskararen jakitea ez delarik jada hain beharrezko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

Bigarren haize-parpaila aireratuz: bereiz abiatzearen kalteen eta euskararen desagertze larriaren arteko lotura bitxia egin zuen orduan.  Berria - Kultura   2004-03-02

Horretarako etsai madarikatuaren haize-parpaila altxatzen dute: bereiz baldin badoaz etsaiak bidea erraza duke, batera balitz aldiz alderantziz.  Berria - Kultura   2004-03-02

28b haize tunel hegazkin prototipoen eta kidekoen aerodinamika saiatzeko erabiltzen den tunel modukoa.

Autoa hobetzen saiatzen ari gara, batez ere haize tunel berriarekin.  Berria - Kirola   2004-05-08

29 haize xuri ik beherago 31.

Ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Leiho irekitik sartuta, haize xuriak ile bakanak mugiarazten zizkiola. Haize xuri batek eguneko beroa ahantzarazi nahi zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

30 haize-zirimola

Haize zirimola izugarria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Haize zirimolak harrotu duen itsaso beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.

Baina hire oihua haize-zirimola bezala sartu zaidak gorputzean barrena...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 440. orr.

Bere burua ikusten zuen, haize-zirimolaren begian.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

31 haize zuri ik gorago 29.

Eta haize zuria hasiko da, gainera, haizeak elur hautsa ekarriko baitu. Ikuspegi garai, epel eta leunetik so egingo diozu haize zuriaren espektakuluari, haizeak elurra bere ohetik astindu, zirimolatan jaso eta, alde batetik bestera daramala, zurrunbilotan eragiten duen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

'Portu eta gordeleku ona izan da beti,' esanen du marinel batek, 'haize zuriak belaontzien zutabeak apurtu dituenean edo itsaso izoztuak ontzi inguratuaren kroskoa hautsi nahi duenean'.  Berria - Mundua   2006-02-14

32 haize-zurrunbilo

Dardoz eta lantzaz ekiten diote tornadu gisako haize zurrunbiloei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.

Zeren ene ordu arteko bizitza haize-zurrunbilo bat bezalakoa izan baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 597. orr.

Eta gero berriro beste tupustaldi bat... haize-zurrunbiloen artean ohi denez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

33 haizea eman ik gorago 16.

Guztiok mahaian agertzen ginen, eta berak haizea ematen zidan haizemaile batez. -Berdin-berdin: haizea eman diezaioket nire mahaiko karpetarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Berriro suari haizea ematen hasi zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Angiek kafearen keari haizea eman zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 157. orr.

· Amak, badakizu, hau eta beste, haizea ematen dio...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 175. orr.

Epaiak haizea eman dio Nafarroako Gobernuari.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 17. orr.

Berezitasunak indartu, hau da, euskalki jakin batean gainerakoetatik banatzen duen zerbait baldin bada, horrexeri haizea eman.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 62. orr.

34 haizea hartzera

Central Parkera joan ginen haizea hartzera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

· Baina, azkenean, haizea hartzera bidaltzea erabaki zuen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Oso ongi zekien hark haizea hartzera bidaliko zintuela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 185. orr.

Baina Manzanoren iskanbilaren ostean, dena haizea hartzera joan da berriro.  Berria - Kirola   2004-05-04

35 haizeen arrosa

Haizeen arrosaren bidegurutzean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.

36 Haizeen Orrazia mug

Donostiako Haizeen Orrazian, Elkarri-k antolatutako manifestazioan. eta Haizeen Orraziaren ziluetari begira amodioa egin genuen, inoiz egin ez dudan bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 80. orr.

17:30ean abiatuko dira Haizeen Orrazitik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

37 lau haizeetara (118 agerraldi, 19 liburu eta 28 artikulutan; orobat lau haizetara 120 agerraldi, 29 liburu eta 19 artikulutan)

Donatien libertinoa da, bai, berak onartzen du eta lau haizeetara aldarrikatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.

Haien soinu arinak gora joaten ziren, kea bezala, eta gero lau haizetara barreiatzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 225. orr.

Nahi adina mikrofono izan ditu [...] bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 160. orr.

Eta mesedez eskatzen dizut hala jakinaraz dezazun lau haizeetara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Lau haizeetara zarta zitekeen sumendi birtuala bainintzan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Lau errekek, urezkoak, esnezkoak, eztizkoak eta ardozkoak lau haizeetara gurutzatzen dute baratze miresgarria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

· Lau haizeetarik heldu dira merkatariak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

38 mendebal-haize

Astearte osoan ariko du euria, mendebal haizeak hiri gainera igorritako hodei lodietatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Eta mendebal haizea non sortzen den, han ibiltzen da amorratuen, errabiatuen eta ankerren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Zigortu ditu, bai, eta kanpora bota; mendebal-haizearen antzeko arnasaldi gogorrez eraman ditu urrutira.  Elizen arteko biblia   Is 27,8

39 sorgin haize

Ekaitz aurreko sorgin-haize zirimolatsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Sorgin-haize hurakan kutsuko batek hiru errota atera zituen ipurditik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Sorgin-haizeak plastikozko poltsak altxatuko ditu errepideetatik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

gaueko haize (11)

haize alde (9); haize babesak (10); haize bafada (9); haize bero (10); haize beroak (8); haize bihurtzen (8); haize bolada (105); haize boladak (23); haize boladek (10); haize bortitza (8); haize bortitzak (14); haize eman (16); haize emanez (10); haize ematen (12); haize epel (9); haize erauntsi (16); haize erauntsia (16); haize erauntsiak (15); haize errota (35); haize errotak (19); haize erroten (12); haize firfira (8); haize fresko (11); haize freskoa (33); haize hego (12); haize hegoa (13); haize hegoak (8); haize hotz (22); haize hotza (42); haize hotzak (24); haize kolpe (17); haize kontra (18); haize laster (8); haize leun (16); haize leunak (15); haize pixka (19); haize zakar (15); haize zakarra (16); haize zakarrak (11); haize zirimola (14)

hego haize (40); ipar haize (16); itsas haize (11); itsasoko haize (9)

aldeko haizea (14); haizea atzeman (8); haizea dabil (9); haizea eman (10); haizea ematen (9); haizea eta euria (10); haizea hartzera (22); haizea sartzen (8); haizea zebilen (15); hego haizea (39); ipar haizea (10)

ekialdeko haizeak (13); euriak eta haizeak (8); haizeak astintzen (15); haizeak ekarritako (9); haizeak eraginda (8); haizeak eraman (30); haizeak eramango (9); haizeak eramaten (9); haizeak gogor jotzen (8); haizeak jo (23); haizeak jotzen (25); hego haizeak (30); ipar haizeak (14); itsas haizeak (8); itsasoko haizeak (8)

haizearen eraginez (13); haizearen indarra (10); haizearen kontra (23); haizearen mende (8); haizearen norabidea (11); hego haizearen (12); lau haizeetara zabaldu (13); lau haizetara zabaldu (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus