Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

halabehar 1 iz ezinbestea, kausalitatea.

Noraezaren zentzua mundu osoa Zoriak -edo Halabeharrak, gauza bera baita- gobernatzen duen sentimenduari zor zaio. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 440. orr.

Fatalismoari eta halabeharrari burua eta bizkarra makurtzen dizkiete. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 45. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

Eta halabeharra definitzen badugu esanez zerbait den modukoa izatea edo gertatu den moduan gertatzea ezinbestekoa dela, ez dago zertan ikaratu, horrek gure nahimenaren askatasuna honda omen dezakeelako. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 350. orr.

-Ez dut neure burua gai ikusten Borgesek aipatutako kausalitate edo halabehar horretaz teorizatzeko. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 141. orr.

Zeren eta hitz hori, antzinako az-zahr hartatik datorrena, eta halabehar, espero ez den zori, ustekabe gaizto bezala itzul daitekeena [...]. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 107. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 138. orr.

Zergatik Halabeharra? ez nintzen maitemindu; alderantziz, elkarrekin hizketan hasi orduko, arrotzago egin zitzaidan sekula nire bizitzan beste ezein neskatxa baino, eta kasualitate gertagaitza ere izan zen, gero, alabak eta biok elkarrekin hitz egin izana. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 107. orr.

Halabehartzat hartzen badugu gure eskumenean ez dagoena, guk nahi ez arren menderatzen gaituen indarra, hala nola, heriotzaren halabeharra, argi dago gure nahimenak, zuzen ala oker jokatzera garamatzaten nahimenak, ez daudela halabehar horren mende. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 350. orr.

Lana dagoen tokirat joateko halabehar hori bizi dute ere beste zuberotar askok, hainbatek egiten dutelarik egunero Mauletik edo Atarratzetik Oloruerako bidea, zenbait kasutan autoa partikatuta. Berria - Harian   2005-09-22

Zaila da ez ikustea zientzialariak amesten duen helmuga izaki bizidunen sortze-prozesua bera kontrolatzea dela; genetikaren halabeharra ebazteko gaitasuna lortzea, alegia. Berria - Gaiak   2004-01-21

Babilonia ez baita halabehar-joko infinitu bat baizik. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 55. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

2 kasualitatea.

Halabeharra hitza, berdin-berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 33. orr.

Halabehar hutsez sortuak zirela bi maisulanok, txiripaz. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 169. orr.

Halabehar hutsez gertatu ote zen dena, inork hartarako asmo berezirik izan gabe?   - 9. orr.

Kasu askotan, zorionbide batzuk halabehar hutsezkoak zirela jakiteak gutxiagotu egingo zuen haien indarra. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 51. orr.

Doluan lagun izango hituen, zeren, munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino... Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 159. orr.

Istripu hauek ez dira halabeharraren ondorio, euskal preso politikoak ikusteko ehunka kilometro egitera behartzen gaituzten bitartean halakoak sufritzen jarraitu beharko dugulako. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

3 patua.

Halabeharrak ezarri zien zigorraren zama eramaten. Halabeharrak erabakiko zuen Mikel Strogoffen etorkizuna; halabeharrak edo Jainkoak, hobeki esanda, ekialdekoen pentsamoldeari jarraituz. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 45. orr.

Ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, behar ez nuen emakume batekin maiteminduko nintzenik ere, baina halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 32. orr.

Gehienek ez daukate halabehar hain zorionekoa: karrikaren kontra, ezerezarekin batuko diren ehunka puntutxotan desegiten dira, sakabanatuak, zabalduak... zapalduak. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 34. orr.

Horrela, jaio zen egunean halabeharrak gorde zion izena, herriak eman zion. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 180. orr.

Halabeharraren joko arraroren batengatik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 29. orr.

Behin, baina, halabeharrak joko zikina jokatu zion. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 126. orr.

Halabeharraren zoriaz ikusi nuen hilketa, halabeharraren zoriaz ez nion hiltzaileari begiratu. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 123. orr.

Halabeharrak, ordea, egun hartan bertan Marga galduta zuen liburu baten bila jartzea nahi izan zuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 254. orr.

Garapenaren, Aspermenaren eta Ezbeharraren Ministerioek aise garbitzen ahal dituzte beren esku odoldu txostendunak, "halabehar deitoragarriaren" uretan eta "normaltasun osoaren" harraskan. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 145. orr.

4 (izenondoekin)

Hasard, nécessité eta horiek ere ez dira ez dakigunari izena jartzeko laineza bat besterik, halabehar gorriarena baino askozaz jantziago, estaliago eta pedanteagoa, jakina. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 106. orr.

Mundu biziaren egiturak, gaur egun begietaratzen zaigun moduan, halabehar transzendente bat islatzen zuen. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 118. orr.

Behin hartutako norabidean edo posturan tinko eta sendo jarraitzeko maxima izango da razionalena, "beharbada, norabide hori aukeratzera halabehar hutsak [zirkunstantzia sozialek, esperientzia partikular batek] bultzatu izan badu ere", dio Descartesek. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 113. orr.

Osaeraz ere xelebre xamarra da hitza, oso gutxi baitira partizipio bati -tsu atzizkia erantsita sortzen diren hitzak: izantsu eta edukitsu -"asko duena, daukana"- gogoratzen zaizkit kolpera eta inon begira ibili gabe, eta baliteke halabehar hutsa izatea, baina baliteke halabehar bete-betea izatea ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 35. orr.

· Halabehar itsu antzari gomendatuz, eta aurpegia hotsandiro hanpaturik [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 122. orr.

Honetan, halabehar zorioneko batek hala opa baitit, zu nire etxera iritsi zara. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 82. orr.

Agian ez zen halabehar hutsa zenbait urte lehenago, azoka hartara egindako lehen bisitan, labana-borroka bat ikusi izana. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 221. orr.

"Kasualitatea, halabehar huts-hutsa!", esaten nion neure buruari. Halabehar izugarri baten ondorioz, halabehar ikaragarria izan beharko bailuke, neskato batek gauean begiak irekiko balitu, ez al duzu uste horrek agurea lotsatuko lukeela? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 97. orr.

Ezetz esango nuke, halabehar handiegia litzateke. Jokin Urain   «Errotarria» - 85. orr.

· Hala ere, liburuaren amaierak liburu osoa iluntzen duen halabehar gaiztoa arintzeko aukera ez du itotzen. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 122. orr.

Doluan lagun izango hituen, zeren, munduaren begientzat ez baitago patu tragikoagorik, halabehar tragikoaren deseinaz adiskide bat hiltzen duenarena baino... Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 159. orr.

5 halabeharreko izlag

Zeren hutsunean deslai, gauzen lehenkiek denak batera eramanak izan behar lukete, bai euren grabitatez edo beste baten halabeharreko talkaz. Erreketa halabeharrekoa izan zela zabaldu zen herrian. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 103. orr.

Baina zer da ezbeharra ez den harako halabehar hura, derrigorrezko halabeharretan halabeharrekoena? Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 197. orr.

6 halabeharrez1 adlag nahitaez.

Halabeharrez amore eman behar izan zuen, beste erremediorik ez zuenez.   - 51. orr.

Neskak, larrurik gabe itsasora itzuli ezinean, halabeharrez obeditu eta denbora batez baserritarrarekin bizi behar izan zuen. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 29. orr.

Baina nire printzipiotik ez da halabeharrez ondorioztatzen gizonak berez direla gaiztoak. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 47. orr.

Euskara halabeharrez ikasi behar dut, nire ikasgaien erdiak euskaraz daude. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 137. orr.

Halabeharrez eta minez egiten nuen bizarra, hura hazten uzteko aski gizon zaildua ez nintzelako. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 91. orr.

Uste dut, azkenean, halabeharrez ohituko naizela erantzungailu malapartatu horrekin berba egiten. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 68. orr.

Arrazoi bakar bat gabeko diskurtso itxuraz jainkotiarrak halabeharrez eman behar baitu Jainkoak inspiratua. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 150. orr.

Merkatarien dinamismoak [...] halabeharrez eragin zien nazio-estatuei, garai hartantxe ari baitziren haiek zabaltzen eta indartzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 105. orr.

7 halabeharrez2 ustekabean.

Ea bonba hura propio leherrarazi zuten jendea barrura sartu zenean, edo halabeharrez izan zen. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 195. orr.

Egun batean, halabeharrez, psikologia irakasle bat halako iskanbila baten lekuko izan zen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 13. orr.

Halabeharrez ezagututako jende hari eskerrak, deskontu ttikiak lor zitzakeelako. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 264. orr.

Halabeharrez, bagenuen bulegoan akromatopsiaren probategitarako pentsatua ematen zuen posta-txartel bat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 37. orr.

Margaretek egun batean halabeharrez jakin zuen horren berri, bidaia batean, hoteleko gelara joan, eta halako marrazki bat aurkitu baitzuen Stephenen ohe ondoan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 231. orr.

Argitxo bat pizten den moduan etorri zitzaidan ideia, diagrama zahar hautsez bete bat halabeharrez esku artean egokitu zitzaidan egun batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 109. orr.

Bai halabeharrez, bai nahitaez, naturak halaxe erabaki duelako. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 395. orr.

8 halabeharrezko1 izond nahitaezkoa.

Mugak egon badaude, eta, nire ustez, halabeharrezko muga oinarrizko giza eskubideak dira. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Euromerkatuek 1973 ondoren zuten likidotasun izugarriak halabeharrezko eragina izan zuen merkatu horietan esku hartzen zutenen finantza-jokamoldeetan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 89. orr.

Bidezko zigorra ez dagokie halabeharrezko hutsegiteei, hala nahi izandakoei baizik. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 367. orr.

Gizonen munduan beti edukitzen baitu aginpidea, izadiaren lege halabeharrezko bati esker, indartsuena denak. ez kartzelak ez halabeharrezko heriotzaren hurbiltasunak ezin izan baitzituzten ezabatu kolorea haren masailetatik eta la-otasun gazte zoriontsuaren adierazpena haren begi urdin argietatik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 40. orr.

Betidanik bizitza bitan zatitzen zion eta antzezpen baten tankerako bihurtzen zuen itxura-egite halabeharrezkoarekin jarraituz. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 116. orr.

9 halabeharrezko2 ustekabekoa.

Gaurko jendeok zorionez dakigunaren arabera, izurria Naturaren halabeharrezko agerpen bat besterik ez da, haren aldrebeskeria asmogabearena. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 164. orr.

Honako hausnarketa halabeharrezko esaldi batek eragin dit, greziar literaturaren historia bat orri-pasa irakurtzen ari nintzela ikustatu eta, antzemangaitza izaki, interesa piztu baitzidan. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 175. orr.

Halabeharrezko enkontruak ziren, nahiz eta gertatu ikastaldi bukaera ia guztietan topatzen zutela elkar. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus