Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

handi (Egungo testuen corpusean 665.369 agerraldi; orobat haundi Egungo testuen corpusean 10.069 agerraldi) 1 izond ohiko tamaina edo gorabehera gainditzen duena.

Pixkanaka gero eta handiagoa egiten ari zen izaki handi bat begiztatu zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 11. orr.

Emakume handi zuriz jantzi bat begira zegokidan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 169. orr.

Osaba gizonkote handi bat zen, oso lepo motz eta bibote handikoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 19. orr.

Arrain handi bat harrapatu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 220. orr.

Artirinez egindako ogi handi eta borobil batzuk. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 268. orr.

Labana luze handi bat, hogeita hamarren bat zentimetrokoa. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 221. orr.

Poltsa handi bat diruz betea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 323. orr.

Larruztaturiko liburu handi bat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 7. orr.

Atzean armairu ispiludun handi bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 300. orr.

Etxe gorri handi bat, Brooklyngo Henry Streeteko 439an dagoena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 62. orr.

Gela txiki bat, beheko su handi eta atsegin batekin. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 76. orr.

Royer-Collard kaleko gela handi ilun hura alaitasunez betetzen zuena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 70. orr.

Lau mastako brasildar ontzi handi bat. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 304. orr.

Hiltzeko zorian egon dela aste honetan bertan, Parisen, marranta handi batek hartuta. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 136. orr.

Gizatalde handi bat ikusi dut gugana etortzen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 199. orr.

Jendetza handi bati predikatzerakoan. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 678. orr.

Jendeketa handia, lekukoak edo presoen etxekoetarik guri so zeuden. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 36. orr.

Bat-batean, barre handi bat entzun nuen: ama zen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 16. orr.

Estu besarkatu eta musu handi bat eman zion masailean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 24. orr.

Kolpe handi bat hartu du buruan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 369. orr.

Beste danbateko handi bat entzun zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 34. orr.

Gosari handi bat eginik. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 18. orr.

Festa handia izaten zen egun horietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 71. orr.

Masa demografikoa oso handia den arren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Frantziskoren izenean idazki multzo handi samarra iritsi zaigu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 34. orr.

Su handi hura itzalita dago. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 177. orr.

Mirari handi hau zin eginez baieztatua izan zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 429. orr.

Hirugarren joera handia, zentro-periferiaren arteko harremanak eskualdeko bihurtzeari dagokio. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 66. orr.

Atsekabe hauengatik altxor handi eta baliotsua ematen dizula. 2093

Gero eta zerga handiagoak eskatzen. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 32. orr.

-Oraindino ez -erantzun zion Hagridek, goibel, trago handi bat eginez pitxer hartatik-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 101. orr.

Galera handi batetik gatoz; galera ttikietara goaz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 114. orr.

Deskarga elektriko handi bat hartu izan balu bezala. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 290. orr.

Barra tokiz aldatuak eta luze-zabal handiagoek halako funtzionaltasun aire bat ematen zioten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 315. orr.

Hiri kopuru handi batek. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 22. orr.

Ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 39. orr.

Zakur handiak, zaunka handia. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 160. orr.

2 (ez-kontagarriekin: cf asko)

Bero handia zegoenez, parkean bainu bat hartzeko gogoa etorri zitzaion. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 176. orr.

Bero handia den hilabete, aste edo egunetan bakarrik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 130. orr.

Bero handia nuela esan diot. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 216. orr.

"Ke handia sortzen da", esan zuen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 153. orr.

Hezetasun handia sumatuko duzu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 26. orr.

Fenol usain handia zegoen inondik ere Marseillatik zetorren P.-L.-M.-ko bagoi hartan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 211. orr.

Sukar handia du eta pikortak atera zaizkio. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 70. orr.

Atzo buruko min handia izan nuen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 71. orr.

Gaur hobetoxe nago, gose handia dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 311. orr.

Gogo handia nuen zu ezagutzeko. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 31. orr.

Modak indar handia du bazter guztietan. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 136. orr.

Itxi, eta han joan zen bere artaldeekin, hots handia ateraz ibileran. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 54. orr.

Zalaparta handia ateratzen bazuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 237. orr.

-Zarata handia dago hemen! Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 260. orr.

Dirutza handia zen orduan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 158. orr.

Atsekabe handi hartan behar zuen lasaibidea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 707. orr.

Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 246. orr.

Teoria hauetan garrantzi handia ematen zaio, normala denez, behatzaileari. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 53. orr.

Pisuak inportantzia handia du. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 92. orr.

Misterio handiko gauza da ibaia, pentsatzen jarrita. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 215. orr.

Bere obrak antzeztu egiten dira eta arrakasta handia lortzen dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 29. orr.

Ospe handia izan du Thomas poetak rockeroen artean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 5. orr.

Eskarmentu handiko gizona. Berria - Gaiak   2004-12-15

Amorru handia ematen zidan. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 103. orr.

Arrazoi handia zuen, Jean Robin koplariak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 338. orr.

Ez du bizia galtzeko arriskurik; baina beldur handia dago ez dela berriro bere senera itzuliko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 28. orr.

Nik maitasun handia hartu nion eta bai berak ere niri. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 146. orr.

Kontua da gaiztagin horrek zaletasun handia ziola esku honi. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 24. orr.

Joera honek indar handia hartu zuen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 52. orr.

Badakizu pazientzia handia dudala. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 232. orr.

Jendea, berriz, pilatua bazterretan, pazientzia handia hartuta. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 20. orr.

Ezbeharrean eraman handiko, gozo eta bihotz-apal. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 924. orr.

Kontu handia izan behar da irudien errealitate bikoitza aipatzen denean. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 62. orr.

Badu ezaugarri fisionomiko bat izadiarenarekin antz handia izan lezakeena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 255. orr.

Ilusio handia egiten dit Van Daandarrak etortzeak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 39. orr.

Urtaroak baduela ondorio handia gure eguneroko bizitzan. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 27. orr.

1930eko hamarraldian liberalismo ekonomikoak izandako porrotak, bestalde, zerikusi handia izan zuen gizarte-babeseko mekanismoen hedapenarekin. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

Eragin handia izan dute [musulmanek] hindutarren ohituretan. Herria  

Poz handia ematen zuen berarekin pasieran joateak. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 62. orr.

Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune handia. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 245. orr.

Pena handia hartu nuen, izaki bizidun baten heriotzari buruzko albistea jaso izan banu bezala. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 93. orr.

On handia eginen dik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 243. orr.

Plazer handia hartzen zuen bere ilobari aita-amek sekula ere eginen ez zizkioten opari garestiak egitean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 163. orr.

Hitz haiekin batera, arindu handi bat sentitu nuen. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 160. orr.

Harrotasun handi bat jabetzen zen nitaz Pont-Neuf zubian paraturiko plaka batean Yvanen izena ikusten nuenean. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 105. orr.

Zehaztasun handi samarrez finka daiteke zenbait zati eta atalbururen kronologia. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 43. orr.

3 (konparatiboa: cf gehiago)

Kai aldera joan ginen, han ez baitzen hainbesterainoko kiratsik, nahiz eta bero handiagoa bai. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 49. orr.

Eta zenbat eta ekaitz eta gose handiagoa pairatu, orduan eta pozikago bera, eta osasuntsuago. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 67. orr.

Lausenguak utzi eta pisu handiagoko arrazoiak agertzeko aldia nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 97. orr.

Heriotzari baino beldur handiagoa diote besteen oniritzia galtzeari. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 45. orr.

Kemen handiagoa hartzen du oztopoak areagotu ahala. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 90. orr.

Handik lekutzeko gero eta gogo handiagoa nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 284. orr.

Zuen arazoak lehenago baino gardenkiago azaleratzen dituzue, askatasun handiagoarekin. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 125. orr.

Delako delitu larria saihesten ahalegin handiagoa jartzea. 2155

Hi baino talentu handiagoko bat beharko duzue niri hesteak ateratzeko! Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 8. orr.

Bada munta handiagoko gairik. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 8. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagarri gisa)

Titi-handi horrek neroni egiten ahal zidaan elkarrizketa, aspaldi hartua bainaiz uste bera. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 152. orr.

Hago isilik, aho-handi! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 339. orr.

Kaian, emazte larri, papo-handi batzuk arrain-saltzale zeuden. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 57. orr.

Neska larri hanka-handi batzuk. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 101. orr.

Inguruan ikusten zituen mutur handi guzien artetik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 83. orr.

5 (nola adizlagunekin)

Etxea handi samarra zen. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 209. orr.

Indian, luze-zabalean oso handia baita, txori mota asko dago. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 151. orr.

Gizonezkoa oso handia eta argala zen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 204. orr.

Tribu eta jende samalda ikaragarri handi haien irudi osatu samarra. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 256. orr.

Ur gezazko putzu izugarri handi horri. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 385. orr.

Muselina horizko zamau izugarri handi batek. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 15. orr.

Ganbera bat, franko handia, egitura angeluzuzenekoa eta leihorik gabea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 355. orr.

· Ibaia handi samar zetorrela jokatu zen dema haietako bat. ik beherago 19. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 11. orr.

6 (irain hitzekin)

-Charly, alu handi hori! 2171

Asto handi halakoa! Itxaro Borda   «Hiruko» - 11. orr.

Hor dago lehengusu kaiku handi hori. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 221. orr.

Gezurti handia haiz, gero... Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 315. orr.

Ondo egongo litzateke ile-zaku ergel handi horrek bakean utziko balu! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 185. orr.

Tonto handienen jostaketa izaten zela hori. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 70. orr.

7 prestutasun, bikaintasun, maila garaikoa.

Eta beste hiritarrek, txiki eta handi, gizon eta emakume, mespretxu eta iseka egiten zieten burugaldu eta zorotzat hartuz. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 470. orr.

Printze handi izatera iritsiko zela. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 282. orr.

Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 214. orr.

Zientziagizon handi ospetsua dut Nagusia, eta ni, haren "famulus" naizen aldetik, badut nik haren handitasunetik apur bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 53. orr.

Hala Lermontovek nola Gogolek maisutzat eta gidaritzat zeukaten Pushkin handia. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 9. orr.

Bere lehenengo eleberri handia argitaratu zuenean (Thérèse Raquin, 1867an). Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 8. orr.

Sua gauza handia da berez, jaun-andreak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 59. orr.

8 (mugatua, harridura esaldietan)

Handia bota duzu gero! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 245. orr.

Handia zen, hala ere, oraindik hor egotea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

-Handia erran dik, gezurti halakoak! Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 341. orr.

Handia duk gero Connie Bennet hori! Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 179. orr.

9 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) handitasuna.

Etxekoandreak txalo jo zuen airean, bere harriduraren handia markatzeko. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 24. orr.

Gure begiratuaren pisua eta lotsaren handia jasan beharko zituen gizajoak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 142. orr.

Ia ume baten estiloan jardun zuen Portugaletetik harainoko bidaia laburrean bizitutakoak deskribitzen, abiadaren handia exajeratuz. Erakuts ezazu, bada, Jauna, zeure ahalmenaren handia. Josu Landa   «Odolbildua» - 116. orr.

Har ezazu kontuan nire bezeroaren adinaren handia. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 212. orr.

Orduan agertuko dut neure ahalmenaren handia, Faraoia eta haren gudalostea azpiratuz. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 171. orr.

Gorrotoaren handia, hitzetan baino hobeto sartzen dela ezitzetan. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 79. orr.

Garai bateko kimikarien apaltasunaren handia! Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 194. orr.

Ene saminaren handia, jaun André...! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 447. orr.

Balentriaren handia! Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 116. orr.

10 adiskide handi

Patrice, Abelen adiskide handia zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 96. orr.

Txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 190. orr.

Adiskide handi hori, nire azalpena ez duk inondik ere sinesgaitza. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 31. orr.

Barkatuko ahal dit euskaldunen adiskide handi izan zen idazleak itzulpen hau proposatzea. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 13. orr.

Meza emaile ginuen Jean Etcheverry, ondoan zauzkala Xalbador zenaren bi adiskide handi: Koxe Mari Aranalde eta Antonio Zabala. Herria   2004-11-11

Eta orain, auzoko emazte xahar baten xakurra, adiskide handi zaukana, du rotweiller horietarik batek xirtxikatu. Herria   2005-10-06

11 eri handi

Bagenekien eri handi zela baina uste baino lehenago joan zaigu. Herria   2001-07-05

Denboran gizon azkarra izana, aspaldixkoan haatik eri handi zen. Herria   2005-07-14

Aspaldian eri zen, eri handi. Herria   2005-12-15

Norbait eri handi zelarik, etxekoek orgetan ahal bezain ongi kokatzen zuten [...] bestaldera eramateko eta azken sakramentuak ukan ondoan, han lurperatzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 62. orr.

Eri da, eri handi, gure demokrazia! Herria   2004-05-20

Bortz urte eman ditu Larrazkenan, eri handi. Herria   2003-06-19

· Gau eta egun eri handiak arta beharretan daude. Herria   2002-10-24

Egia da, nihundik ahal bada, behar direla eri handi baten oinazeak osoki eztitu. Herria   2003-02-06

12 handi-aurki handiena.

Lehenagoko teologoentzat handi-aurkienak -Jainkoak- esplikatzen bazuen Dena, oraingoentzat ttiki-aurkienak -partikula elementalak- esplikatzen du. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

Handi-aurkietara bagoaz, izendatze modu goitar batek ezarritako kontinente eta estatuetan bereizia ikusten dugu, halaxe izan baita mundua mundu hau denetik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 222. orr.

13 handi-handi

Emakume zahar handi-handi bat zen, sosak eta bost liberako txanponak lerrokatzen ziharduena. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 151. orr.

Lorez gaindizka estalia zen amatxiren kutxa handi-handi hura. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 73. orr.

Isats ile-gorri bat erakutsi zion, handi-handia, behor sendoren bati kendua. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 261. orr.

Bi leize handi-handietan ezkutatu behar izan genuen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 60. orr.

Aitortu behar dut ez nuela lan handi-handirik izan Josurenera egokitzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 118. orr.

-Tori -esan zion Harryri, zati handi-handi bat berari emanez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 73. orr.

Bero handi-handia zegoen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 137. orr.

Paretetako batean zenbaki handi-handiko egutegi bat zegoen. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 9. orr.

Buruargia zen arras, gustu onekoa, erudizio handi-handikoa. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 71. orr.

13b handi-iritzi iz handiustea.

Ezaguna dugu Moaben gehiegizko harrokeria, haren oilarkeria eta handiustea, haren handi-iritzi hutsalak. Elizen arteko biblia   Is 16,6

14 handi-mandi izond pei handikia, jauntxoa.

Frantziako jeneral handi-mandi batek. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 47. orr.

Norberaren duintasunaren aldeko gerra hori gabe ezer gutxi balio dute letra larriz idatzitako hitz handi-mandiek. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 81. orr.

Herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriok, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. Elizen arteko biblia   Mt 20,25

Alderdiko handi-mandiek. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 25. orr.

SSetako handi-mandiren bat. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 205. orr.

Bakea ematen omen ziean hiri honetako handi-mandiei, eta maila apalagokoak askiesten: enpresa ertainen jabeak, abokatuak, medikuak... Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 388. orr.

15 handi-mandikeria iz pei handi-mandiari dagokion egite gaitzesgarria.

Handi-mandikeria da hori guztia, Lurie jauna, baina handi-mandikerietan ibiltzeko moduan zaudela uste al duzu? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 66. orr.

Gizaseme eta emakume apainak ilaran hurbiltzen ziren beren gogaikeria hilgarria handi-mandikeriatan estaltzen alferrik saiatzera. Txillardegi   «Putzu» - 357. orr.

Frantziako Itzulia zirku bat bilakatua dela baginakien aspaldixkoan, dirua delarik lehenik konda, eta handi-mandikeriak, eta batzuen oilarkeriak. Herria   2005-07-14

16 handi-txiki iz tamaina.

Egia bere handi-txikian neurtzen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 274. orr.

-Entzuleriaren handi-txikia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 146. orr.

Alegia, tamaina egokiko izan zedin bidaiaria: ez handi, ez txiki... handi-txikia ohearen arabera juzkaturik beti ere. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 116. orr.

Handi-txikiari erreparatuz gero, ziriak duke garrantzirik handiena. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 10. orr.

17 hein handi batean [534 agerraldi, 25 liburu eta 103 artikulutan] neurri handi batean.

Klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 108. orr.

Hizkuntza da hein handi batean nazioa egiten duena. Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 47. orr.

Hein handi batean, kotoiaren esportazioak finantzatzen zuen inbertsio-ahalegina. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 52. orr.

Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek berek ere bai funtsean. Mugimendu hori, hein handi batean, Mendebaldeko Europaren kaltetan egin da. Itxaro Borda   «Hiruko» - 80. orr.

18 neurri handi batean [621 agerraldi, 46 liburu eta 95 artikulutan] ik gorago 17.

Quidditcheko kopan egindako lan ikusgarriari esker neurri handi batean. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 346. orr.

Naturalak, hemen, exotikoa esan nahi izaten du neurri handi batean. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 38. orr.

Hori, neurri handi batean, gure militantzia sutsuari zor diogu. Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 30. orr.

Eta horren haritik sortu da, neurri handi batean, Uraren Kultura Berria Fundazioa. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 33. orr.

19 ur handi1 ur sakona.

Ur handi edo sakonetan ez dagoela argirik eta ez dela deus ikusten. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 227. orr.

Ur handietan hondoratzeko arriskutik salbatu ziren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 855. orr.

Hemen ur handi horietan igerian bizi gogoz ari naizen ni hau. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 33. orr.

Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 92. orr.

Ordea, ur handiak alde batera utziz, sar gaitezen berriro arrastoan. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 49. orr.

Oroimenaren ur handietan. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 73. orr.

Ez zen ohartu ur txikia ur handia bustitzen ari zela, odolak odola ere bustitzen duen bezala, liskarrean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 113. orr.

Rauter, alemaniar ur handiko arrain batek, uztailaren 1erako judu guztiek germaniar herrialdeetatik alde egin beharko dutela esan du hitzaldi batean. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 105. orr.

-Adiskide gazte, halako izen batekin hemen negozioetan aritzeko, ur handitako arraina izan behar zenuke. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 123. orr.

· Urak handi izanez, nasatik aski urrun eraikia zuten kanpamendua. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 24. orr.

Errekak ur handia zekarren. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 127. orr.

20 ur handi2 ibaia.

Errobi ur handitik hasirik eta Irisarriko mugaraino. Herria   2004-03-18

Goazen mendebalderantz, Baztango bazterrak bustitzen dituen ur handira. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 216. orr.

Luze, zabal, ur handi baten pare zoan Baionako karriketan euskaldun jendea. Herria   2004-12-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abantaila handi (14); abantaila handi bat (10); abere handi (8); adar handi (8); ahalegin handi (14); aho handi (9); ala handi (15); aldaketa handi (17); alde handi (21); alde handi samarra (10); alderdi handi (8); algara handi (8); arazo handi (22); arazo handi bat (11); areto handi (10); argazki handi (23); argazki handi bat (19); arrain handi (17); arrangura handi (19); arrangura handi bat (8); arrazoi handi (8); arrisku handi (9); artista handi (14); aski handi (8); ate handi (25); aurpegi handi (10); auto handi (10); bandera handi (10); barne handi (8); baso handi (10); begi handi (47); begi handi eta (8); beltz handi (37); beltz handi bat (17); berde handi (12); bere begi handi (8); bero handi (12); besarkada handi (16); besarkada handi bat (13); besta handi (31); besta handi bat (13); bezain handi (19); bide handi (16); bihotz handi (9); buru handi (15); da handi (11); da hein handi (13); da neurri handi (15); denda handi (14); du hein handi (11)

a handi (12); a handi batekin (9); edo handi (10); egia handi (11); egun handi (26); egun handi bat (8); ehuneko handi (9); ekaitz handi (9); elgarretaratze handi (15); elgarretaratze handi bat (9); eliza handi (11); emakume handi (15); enpresa handi (32); eraikin handi (11); eraikuntza handi (8); erakusketa handi (11); eremu handi (9); eri handi (20); errege handi (8); erronka handi (10); estatu handi (16); eta begi handi (8); eta handi (109); eta handi bat (8); eta hiri handi (10); eta neurri handi (13); etxe handi (91); etxe handi bat (20); etxe handi batean (10); ez handi (11); ezusteko handi (16); ezusteko handi samarra (11); familia handi (26); festa handi (19); festa handi bat (10); final handi (8); garaipen handi (9); gauza handi (26); gehiengo handi (28); gehiengo handi batek (10); gela handi (46); gela handi bat (12); gela handi batean (11); gertakari handi (12); gezur handi (22); gezur handi bat (9); giltza handi (11); gizartearen zati handi (12); gizon handi (93); gizon handi bat (14); gizon handi eta (12); gorputz handi (11); gorri handi (13); griñ griñ gudaroste handi (15); gudaroste handi batekin (9); gune handi (8); gurutze handi (9); gurutze handi bat (8); gutunazal handi (10); hain handi (17)

handi ala (8); handi asko (14); handi askok (8); handi bakar (11); handi bakarra (12); handi bana (15); handi barik (11); handi bat (2582); handi bat agertu (14); handi bat atera (23); handi bat aurkitu (14); handi bat balitz (8); handi bat besterik (9); handi bat bezala (21); handi bat da (63); handi bat dago (42); handi bat dauka (10); handi bat dela (11); handi bat du (8); handi bat egin (98); handi bat eginen (9); handi bat eginez (15); handi bat egiteko (10); handi bat egiten (21); handi bat eman (21); handi bat entzun (18); handi bat ere (30); handi bat erosi (9); handi bat eta (38); handi bat ez (9); handi bat gertatu (11); handi bat hartu (33); handi bat ikusi (37); handi bat ikusten (12); handi bat izan (45); handi bat izanen (9); handi bat izango (16); handi bat jarri (9); handi bat piztu (8); handi bat sartu (10); handi bat sentitu (11); handi bat sortu (8); handi bat zegoen (60); handi bat zekarren (10); handi bat zela (8); handi bat zen (40); handi bat zeraman (12); handi bat zeukan (23); handi bat zuela (8); handi bat zuen (16); handi batean (851); handi batean behintzat (12); handi batean sartu (9); handi batek (292); handi batek ez (9); handi batek hartu (12); handi batekin (182); handi bateko (51); handi baten (477); handi baten aurka (9); handi baten aurrean (30); handi baten azpian (11); handi baten barruan (13); handi baten erdian (11); handi baten gainean (13); handi baten kontra (14); handi batentzat (10); handi batera (50); handi baterako (8); handi batetik (28); handi batez (70); handi bati (78); handi batzu (16); handi batzuek (14); handi batzuen (23); handi batzuetan (9); handi batzuk (81); handi beltz (10); handi bezala (8); handi bi (8); handi bihurtu (14); handi da (9)

handi edo (23); handi egin (47); handi eta (501); handi eta eder (16); handi eta txiki (9); handi eta zabala (8); handi gehienak (8); handi gisa (8); handi guztiak (19); handi guztiek (18); handi guztien (8); handi haiek (27); handi haiekin (8); handi haien (14); handi handi (41); handi handi bat (18); handi handia (51); handi handiak (22); handi handirik (30); handi haren (35); handi hark (25); handi hartan (52); handi hau (36); handi hauek (9); handi honen (16); handi honetan (15); handi hori (112); handi horiek (54); handi horiekin (11); handi horien (32); handi horietako (18); handi horietako bat (8); handi horietan (20); handi horrek (42); handi horrekin (8); handi horren (53); handi horretako (9); handi horretan (27); handi horri (21); handi hortan (15); handi hura (102)

handi izan (21); handi izango (9); handi mandi (21); handi mandia (8); handi mandiak (8); handi mandiek (12); handi mandien (11); handi nahiz (18); handi nahiz txiki (13); handi samar (42); handi samar bat (19); handi samarra (171); handi samarra da (9); handi samarra egin (10); handi samarra hartu (11); handi samarra izan (15); handi samarra zen (8); handi samarrak (25); handi xamarra (8); handi zein (30); handi zein txiki (25); handi zen (9); handi zerbait (10)

harkaitz handi (22); harkaitz handi bat (8); harri handi (39); harri handi bat (14); hasperen handi (8); hein handi (248); hein handi batean (238); helburu handi (9); herri handi (43); herrialde handi (9); herritarren zati handi (8); hiri handi (120); hiri handi bat (13); hiri handi batean (11); hiri handi bateko (8); hiri handi eta (8)

hiri handi horietan (10); hitz handi (9); horma handi (13); hortz handi (8); huts handi (16); hutsune handi (11); hutsune handi bat (9); ibai handi (8); idazle handi (23); ikaragarri handi (17); indar handi (19); indar handi bat (9); irribarre handi (15); irudi handi (14); ispilu handi (10); itsasontzi handi (12); itzuli handi (23); itzuli handi bat (11); izar handi (13); izen handi (18); izugarri handi (24); izugarri handi bat (9); jainko handi (9); jaun handi (17); jende handi (9); jende multzo handi (8); jendetza handi (10); kaiola handi (13); kamioi handi (9); kanpaina handi (9); kartel handi (14); kaxa handi (17); koadro handi (9); kolpe handi (30); kolpe handi bat (10); kolpe handi samarra (15); kontzertu handi (16); kontzertu handi bat (9); kopuru handi (40); kopuru handi bat (17); kutxa handi (19); lagun handi (24); lan handi (26); lantegi handi (11); leherketa handi (8); leiho handi (9); leku handi (8); letra handi (15); liburu handi (21); liburu handi bat (8); mahai handi (17); mahai handi bat (10); maila handi (9); maisu handi (35); maitasun handi (8); maleta handi (10); manifestaldi handi (22); manifestaldi handi bat (17); manifestazio handi (8); mapa handi (8); masa handi (8); mendi handi (21); mesede handi (9); milesker handi (26); milesker handi bat (24); mordo handi (8); multzo handi (50); multzo handi bat (26); mutil handi (8); nagusi handi (16); nahigabe handi (8); nahiz handi (11); nazio handi (15); neurri handi (287); neurri handi batean (281)

obra handi (20); ohe handi (14); oihal handi (13); oihu handi (8); oker handi (8); ontzi handi (35); ontzi handi bat (8); oso handi (14); pakete handi (9); pankarta handi (11); pantaila handi (11); parte handi (105); parte handi bat (79); parte handi batean (8); parte handi batek (8); pauso handi (8); pila handi (21); pila handi bat (10); pilotari handi (8); plaza handi (10); plazer handi (9); poeta handi (15); poltsa handi (17); poltsa handi bat (10); poz handi (9); proiektu handi (14); puska handi (31); puska handi bat (20); putzu handi (12); sail handi (8); sala handi (9); saldo handi (8); saltegi handi (11); saltoki handi (13); sare handi (9); sekretu handi (8); sorta handi (10); su handi (24); su handi bat (10); sudur handi (8); sute handi (12); talde handi (122); talde handi bat (46); talde handi batek (9); talde handi batekin (8); talde handi baten (23); ttipi ala handi (10); ttipi eta handi (22); txakur handi (10); txapelketa handi (12); txiki eta handi (21); txiki nahiz handi (11)

ur handi (10); urak handi (11); urrats handi (21); urrats handi bat (13); zakur handi (21); zama handi (8); zapi handi (9); zarata handi (14); zati handi (274); zati handi bat (189); zati handi batean (20); zati handi batek (32); zati handi baten (13); zerbait handi (17); zorro handi (8); zuhaitz handi (19); zulo handi (26); zulo handi bat (14); zuri handi (30); zuri handi bat (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus