Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

haran 1 iz ibarra; ibar garaia.

Asturiasen dagoen haran bildu baten izena da Beanes. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 108. orr.

Haran hertsi batean gara; bi aldetatik mendixka batzuk, xutak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 110. orr.

Hango mendikate eta haran izoztuak zeharkatuz. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 164. orr.

Autoak, haran zabaleko errepidetik irten eta eskuin jo du, malda pikoan barrena. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 120. orr.

Haraneko ordoki belartsura irten dira. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 23. orr.

Haranaren behealdetik bidean gora. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 388. orr.

Bazter gozo ezti eta ixila da Baztan haranaren altzoa, Hauza mendi gotorrak ongi zaindua ipar-iguzkialdetik. Herria   2002-09-19

Languedoc-Rousillon-eko haran bakarti eta harritsuetatik paseatzen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 67. orr.

Nilo ibaiaren harana. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 413. orr.

Urritzateko haran miresgarria. Herria   2003-06-05

Haren oihuak haran hegi batetik bestera aditzen ziren, are gehiago haize egunetan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 184. orr.

Tiber ibaiaren goi-haraneko erdigune garrantzitsua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 225. orr.

2 irud

Adanen seme-alaben haranean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 176. orr.

Heriotzaren haranean barrena bezala. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 35. orr.

Jakin genezake pentsamendu-haran gozo horretan murgidu zaituenaren izena? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus