Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

harea (Egungo testuen corpusean 4.068 agerraldi) 1 iz kuartzozko ale xeheen multzoa. ik hondar.

Harea gorriaren eta harri beltzaren gainean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 124. orr.

Harea zuriko hondartza batean paseatzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 330. orr.

Bere duna zabalekin, bere harea finarekin, bere leize handi eta itsaso bikainarekin, Miarritze leku miragarria da. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 69. orr.

Mila eta berrehun edo mila eta bostehun biktimek betetzen zuten egunero zirkoko harea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 262. orr.

Itsasoko hareari. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1030. orr.

Basamortuko harearen gainean gauzatzen ziren desirak ziren. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 141. orr.

Hareazko duna berdeak. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 19. orr.

Hareazko zurrunbiloen eta gau zabalaren artean. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 116. orr.

Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 187. orr.

Bi mila libra hareatatik, ordea, ez zuen lortu bi printza urre baino ateratzerik. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 142. orr.

2 (eraikuntzan)

Harrobiko harea erabiltzen bada, hiru parte harea eta parte bat kare nahastuko dira; errekakoa edo itsasokoa bada, bi parte harea eta parte bat kare. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1050. orr.

Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 730. orr.

Marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3230. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sei eguzki, sei harea zirkulu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 282. orr.

Harea koloreko uniformearekin heldu zen. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 90. orr.

Harrobiko harea-motak hauek izaten dira: beltza, zuria, gorria eta ikatzezkoa. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1030. orr.

Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 161. orr.

Hare eta belar zelaietan futbolean ari diren lagun taldeak. Berria - Kultura   2004-01-25

Erregea ez hitz ez hitzondo geratu zen tamainako edertasunaren aurrean: gaua bezalako zazpi txirikorda luze eta beltzak; ikatza begietan; hare muinoak masailetan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 175. orr.

Basamortuko haize eta harea ekaitzarekin. Herria   2004-06-10

Hondartza ertzeko harea-hauts lehorra harrotu zuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 198. orr.

Hauts partikula hauek harea-pikor bat baino ehun aldiz txikiagoak dira. Berria - Mundua   2004-06-25

Eta basamortuko harea-ale arrunt batean ere ba omen dago zoriontasuna aurkitzerik. Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho - 179. orr.

Gizartea bera antolatu, giza aldra harritzar multzo horiek gizabanakoen iduriko diren hare garauak eginez. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 16. orr.

Itsas-hareatik falta zitzaion gatza behar zitzaion zainetara bota. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 492. orr.

4 harea erloju

Hermione katea ateratzen ari zen, eta Harryk harea-erloju txiki eta distiratsu bat ikusi zuen handik zintzilika. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 319. orr.

Hiru aldiz eman zion buelta harea-erlojuari. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 319. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harea ale (5); harea erloju (3); harea gainean (4); harea mugikorretan (3); harea pila (3); harearen gainean (7); harrobiko harea (4); karea eta harea (4); ura eta harea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus