Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

harrapatu (ETCn 45.248 agerraldi), harrapa, harrapatzen 1 du ad lapurtu, ebatsi, bereziki bortxaz baliaturik.

Lau lagunek nagusiak hil, eta 500 dolar eta bitxi batzuk harrapatu zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Zurubi ahuletan gora jo zuen eta habietan errun berriak ziren lau arrautza harrapatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

"Fruta harrapatzera joango al gara?", proposatu du Potoloak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 72. orr.

Behin, lagun batek euskaraz idatzitako orri bat harrapatu zidaan ustekabean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 120. orr.

Jakina, ez zidan harrapatu beste poemarik ariketa-koaderno batean; izan ere, etxean idazten nituen, eta ondo gorde.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Maindire bat harrapatu zuen estaltzeko eta patio lohitsura joan zen korrika, bestelako arroparik gabe.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Botila harrapatu nuen mahaitxoaren gainetik, eta gelditzen zitzaion whisky hondarra nire basora isuri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.

Nonbait harrapatu (ez bide zuen ebatsi?) konpaktu-irakurgailuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.

· Nitaz jabetu nahi baduzu, harrapatu egin beharko nauzu... -esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 93. orr.

2 atzeman, atzitu. (bizidunak biziduna)

-Harrapatu gaituzte, gureak egin du! -esan zuen lapurren buruzagiak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 103. orr.

Alemanek harrapatu, frankistei eskura eman, horiek lehenik Madrilera eroan eta gero Bartzelonara, han epaitzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 174. orr.

Guardia zibilek, euskaldunak harrapatu ahala kuartelera eramaten zituzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

-Harrapa itzazue Baalen profetak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,40

Enrico Poitschkerena izan zen ihesaldi luzeena, baina azken mendatean harrapatu eta gainditu zuten Sinkewitzek eta Mancebok.  Berria - Kirola   2004-06-03

Guztiak harrapatu zituen Ullrichek, eta azken bi horiek saiatu ziren alemaniarrari jarraitzen.  Berria - Kirola   2004-07-21

Zezenak harrapatuko zaitu!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Gizotso baten eskuek harrapaturiko txorimaloa banintz bezala sentitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Ekintzaren errudunak harrapatu nahirik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Baina ez urrundu, bestela Lapur Handiak harrapatuko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.

Basora joaten nintzen Lubisekin, edo errekan amuarrainak harrapatzera Pantxorekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Umetan eskuz harrapatzen genituen amuarrainak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Gehienetan, lau eta sei kilo arteko izokinak dira harrapatzen.  Herria   2003-07-31

-Trikua, neuk harrapatua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Agureak bere edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Tamil Nadu probintzian, bada tribu bat, "irulak" deritzana, aspaldidanik kobra harrapatzetik bizi dena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Armiarmak harrapaturiko intsektu bat bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.

Sagu asko dago hemen inguruan, ea, joan eta harrapatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

Katu guztiek harrapatzen dituzte arratoiak, Ron!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 121. orr.

Nik aberats memelo bat harrapatuko dut egunen baten bere bizkarretik bizi izateko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

· Hiru traineruk harrapatu zeroi handia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Gogoan izan bestela 1936ko udagoienean haiek gure lau ontzi harrapatu zituztela, eta berrogeita hamabi gizon eroan zituztela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.

3 (bizidunak zerbait)

Maitagarri hura arratoi bihurtu zen, eta jira-biraka hasi zen bere isatsa harrapatu nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Irakiarren mezuak harrapatu eta deskodetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Ez dute harresirik eta urik behar presoei han eusteko, beren buru barruan harrapatuta baitaude, gogoeta alai bakar bat ere izateko gaitasunik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 155. orr.

Idazle naturalistak egintzak harrapatu behar zituen naturalista batek intsektuak harrapatzen zituen modu berean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Hitzari beti harrapatuko diot hari-mutturren bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 91. orr.

"Harrapa ezak hau!" osaba Juanek airera jaurti zuen poltsikoan zeukan azukre-koxkorra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.

Delhin, adibidez, milioi erdi bat lagun dago lanik gabe, lanen bat non harrapatuko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 206. orr.

Ai, oraingo garai hauek harrapatu bagenitu sasoi harekin!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.

Karga guztia harrapatu zioten orduan, kilo erdi pasa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 60. orr.

4 (zerbaitek bizidun bat)

Galernak harrapatu duen gazte zoro bat baino ez da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Txirrindulari bat hil da Obanosen auto batek harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Trenak gizon bat harrapatu du Ordiziako geltokian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Baina aitona ez zen mugitu eta tankeak harrapatu egin zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Gurpilak harrapatuta, hantxe zegoen ahoz gora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.

Gizon bat, saltzailea bera, bere dendaren barruan suak harrapatua, suz inguratua oihuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Alemaniar inbasioak Belgikan harrapatu du Lehendakaria.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 173. orr.

Gerrako lehenengo tiroek Madrilen harrapatu zuten, etxekoak uda emateko prest hantxe Mundakan zituelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Eskaileretan beheiti abiatzeko prest nengoela harrapatu ninduen semearen deiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Ez duzu etxera biderik aurkituko, eta gau luzeak harrapatuko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 363. orr.

Ahuntz baten eta ardi baten artean harrapatu zuen egunak lotan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Geu gara, postura egokia aurkitu ezinda, loak noiz harrapatuko egoten garenak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 21. orr.

Geldotasunaren aztaparretan harrapatua zen, lotsaren lotsaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

"Bihoa Araraten madarikazioa pasharen eta beyen gainera!" esan zuen menditarrak amorrazioak harrapaturik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 39. orr.

Zorigaitzak harrapatuko zintuela pentsatze hutsak nekea eragiten zizun.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.

Heriotzak bertan harrapatuz gero bidaia hori egin beharrik ez izateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 230. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Morala oso aparte ez ote dabilen: goganbehar horrexek harrapatu nau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Asmoa behintzat hori zen: mamuak harrapatzeko sare on bat egitea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

5 (zerbaitek beste zerbait)

S@reak jakite huts zertangabea ikaragarri erraztu du eta azkartu; bestea, benetako jakitea, ezin harrapa dezake inongo sarek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Bertsolariaren senak harrapa lezake ondoen mundua darabilen logika ezkutu hori.     «Kuskue tanden», 2004 - 102. orr.

Izutu egiten zela ehun kilometrotik gorako abiadura harrapatzeko gai zen burnizko tramankulu erraldoiarekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.

Ongi graduaturik baldin badago, puntu gorri hori da balak joko duen leku zehatza; 500 metroko luzera harrapatzen du; 425.000 pta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

6 (gaitzak-edo norbait)

Ene seme gaixoa, nafarreriak harrapatu ez du ba!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.

Gainerako neskame-morroiek berriz ez dute gaitzik, ni, ordea, beldur naiz ez ote nauen berriro harrapatuko. Birusak harrapatu ez duenari gutxiena uste duenean birusak harrapa dezakeela jakinarazi behar zaio.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 312. orr.

Txorabioak harrapatu ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Sukarrak harrapatuta itzuli behar izan zenuten etxera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.

7 (norbaitek gaitz edo kideko bat)

Nire semea zainduz harrapatu nuen gaixotasun beldurgarri hau. Sifilia ere harrapatu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 342. orr.

Katarroa harrapatu duzu?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Gripea harrapatzeko arrisku gutxiago, hartara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.

Ahultasunak jota harrapatu nuen pneumonia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Biriketako gaitza erraz harrapatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Orduan harrapatu omen zuen petxuko hau, eta ez [...] zurrutean galduta dabilelako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Alimaleko kasketa harrapatu zuela, zera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.

Mozkorra harrapatu genuen gauean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 219. orr.

Sekulako katua harrapatu genuen eta dantzan hasi ginen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 22. orr.

Gero harrapazak atxur eder bat, inoizko itzelena!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Gaitzekoa harrapatu diat gaurkoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.

8 (modua adieraziz)

Halako batean, gizona niri begira harrapatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Supermerkatuan alkohol ebasten harrapatua izan zela behin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Zentraleko zaindariak bere mugurdiak lapurtzen harrapatu baitzituen mutiko biak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 57. orr.

Lapurretan harrapatutako preso baten aurpegia hain zuzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Gezurretan harrapatu nindutelakoan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 13. orr.

Balarik gabe, bizirik harrapatu zuten, eta ez zuten bertan hil.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 10. orr.

Baina ez ninduen lotan harrapatu.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 34. orr.

Ohean larrutan harrapatu zituen egunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Kazetari martin-saltsero bat, koilara zopatan harrapatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Begiak hertsi nituen, ahalketurik, barrabaskerian harrapaturiko haurrak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Frantxuak kanapean etzanik harrapatu zuen ama.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Burdinazko barra eskuetan zuela harrapatu dut, zuri bigarren kolpea emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Gorputza indar guztiarekin jiratuz irauli nuen eta azpian ahuspez harrapatu nuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Ustekabean harrapatu du semearen galderak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 117. orr.

Egunsentiaren argitasunak ezustean harrapatu zuen Xerazade eta honek hitz egiteari utzi zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Inoiz infernura bidaiatzen banaiz, ez naitek ezustean harrapatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

9 (bestelakoak)

Komisarioak Florent horrekin harrapatu du ohean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

Seme faltsu horrek, frantses horrek, bere sareetan harrapatua dauka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Badakik, saltsan harrapatzen bahaute ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Baina eguzki samin haren eta errepide honen artean harrapatua naiz, gero ta berotuago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Zerbaitek zeharkatu du diskotekako giro ketsua eta Patxi aurpegian bete-betean harrapatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 322. orr.

Ramo-k harrapatua ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.

Autorik gabe, harrapatuta sentitzen du bere burua etxaldean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Harrapatua neukan, ondo harrapatua.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Ni beti "harrapatuta" egoten nintzen; irribarre egiten zuen berak, zerk "harrapatzen" ninduen imajinatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 133. orr.

Itzul hadi, arren, heure senera: harrapatuegia hago sarean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Handiki batek faisai bat, harrapatu berria, eman zion bizirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Lotsatua zen, zepo batean harrapatu erbia iduri. Zer zen ikustera joan nintzen; katu bat zen, lakioan harrapatua, itotzen, arnasestuka, hiltzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Sagutegian sagu bat harrapatuta zegoela ikusirik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Gauza Galduen Herrialdean harrapatuta zaude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 364. orr.

Eltxo harrapatzen ibiltzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Sugeak helduz gero, gehienetan hil egiten dira harrapatzaileak, pozoia oso azkarra delako eta suge harrapatzen erietxeetatik urruntxo ibiltzen direlako irulak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 159. orr.

Suge harrapatzeko irulen antzeko moldeak erabiltzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 160. orr.

Atzeratua, hitz itsusi hau zentzu honetan dateke soilik ulergarri: gure ergeltasun maila harrapatzeko lasterketan atzeratua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 75. orr.

10 (era burutua izenondo gisa)

Mutiko harrapatuak oso urduri zeuden, zigarroak amatatzeko ere astirik izan gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 76. orr.

'Esan daiteke arrain harrapatuaren patua txarra edo zorigaiztokoa dela?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 314. orr.

11 azpian harrapatu

Bat-batean barruan zeuden guztien gainera erori zen etxea, eta [...] gizon errukarri hura bakarrik hil zen, azpian harrapatuta. Berri horrek Lecœur andrea zanpatu zuela zirudien, urre guzti hark azpian harrapatu izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.

Erlijio edo sekta eldarniatu batek harrapatu dituela azpian gure lagun hurkoetarik asko eta asko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Besoz beso iristen ziren hara, kaleak gurdien artean zeharkatuz, barrez, azpian harrapatuak izateko beldurrik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Orduan logika garbiak harrapatzen gaitu azpian, eta logika garbiaren arabera, zuria ez dena beltza da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

12 dabilen bideak harrapatu (norbait)

Haren heriotza ezbeharra da, baina bestearena halaxebeharra jende on-onen begietan (zebilen bideak harrapatu!), eta jende on-onak lurrazpian ikusten zuen hura bi oinen gainean zebilenean ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

13 ezin harrapatuzko

Hitzez ezin harrapatuzko munduaren aurrean ixiltzea da gauza nobleena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 19. orr.

Desegiten eta urtzen ari den ezin harrapatuzko [bizi] hau bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus