Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

haurridetasun iz senidetasuna.

Zirrara atsegingarri bat, halako kidetasun edo haurridetasun kontsolagarri bat-edo, sentiarazten zidan gizakiaren inoizko kemenak utzitako arrasto haiek neure begien aurrean horren antzu eta ahantzi ikusteak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 22. orr.

Errepublikaren hiru helburuak "askatasuna, berdintasuna eta haurridetasuna" bete beharreko aginduak baitzituen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 188. orr.

Argitu behar da haurridetasun harremanak ez direla Burkina Fason Euskal Herrian bezala ulertzen: «Hasieran, harritu egin nintzen denak nebak, arrebak, ahizpak edo anaiak zirelako, baina gero konturatu nintzen familiaren kontzeptua oso desberdina dela Afrikan. Berria - Kultura   2004-11-30

Hitz bakar batez labur-biltzeko, Sao Tome eta Euskal Herriaren artean, haurridetasuna! Herria   2003-05-01

Eta hemen gabiltza denok elkarrekin zuri-zuri, haurridetasun eri batean itoak, guk geuk gure geurekikoa gutartuz eta geuretartzakotuz. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 82. orr.

Euskal mintzaira, nehongo mintzairekiko haurridetasun gabea eta osoki berezia. Herria   2005-07-07

Gataska eta bortizkeria gutiago, haurridetasun eta elkartasun gehiago. Herria   2003-02-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus