Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

hegats 1 iz goi luma.

Literaturarekiko obsesio apartekoak eraman zuen bizitzaren bazter horretara, eta halarik ere bere hegatsa ez zen herdoildu Cuando ya no importe izeneko testamentu liburua idatzi zuen arte. Berria - Kultura   2004-09-18

2 hegoa.

Moko eta xango gorridunak, hegatsak gorri-gorriak dituztenak. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 35. orr.

Bere arrano itxurazko totema zeru urdinean ikusi baitzuen, hegatsak zabal-zabalik hodei zurien artetik jalgitzen zitzaiola. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 117. orr.

3 hegala.

Tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 21. orr.

Hegatsa astindu eta buelta ematen zuen, arrainontzian zehar joanetorri batzuk egiteko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 316. orr.

4 ik hegatz.
5 hegatsez goi hegan.

Iratze artetik bele bat altxatu zen hegatsez pinuen gainetik urruntzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 100. orr.

Milaka txori zuri ariko dira hegatsez ontzien gainean jirabiraka. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus